Euskalduna beheko erdi aroan : Giza jokabideak
Codex calixtinus (versión)
Codex calixtinus

2. EUSKAL LURRALDEEN BATASUN GEOPOLITIKOA

Euskal Herriaz hitz egin daiteke? Batasun geopolitiko honek aipatu ditugun lurralde guztiak barnehartzen ditu? Ikus dezagun erantzuna eztabaidan interesik ez zuen erdi aroko idazle paten pentsaeran.

XII. mendeko Codex Calixtinusak Santio Bideari eta erromesak zeharkatzen dituen herriri buruzko informazio garrantzitsua eskaintzen du.

Haren egile Aymeric Picauden arabera, Izura, Donibane Garazi, Luzaide, Orreaga, Auritz, Iruñea, Obanos, Eunate, Lizarra, Iratxe, Urantzia, Dorreaga,. Biana, Nabarrete eta Najera euskal lurrak zeharkatzen ditu, Burgoserantz abiatuz.

IV. liburuan Karlomagnok Compostelaraino egindako bidaia deskribatzen du eta honakoa dio hitzez hitz:

“Transeuntem per Gasconiam Basclanque, Navarram et Yspaniam usque ad Gallecian... Terram Navarrorum et Basclorum Brittannis, et terram Castellanorum Francis et terram Nagere et Cesarauguste Greci et Apulis qui in nostro exercitu erant dedit.»

Codexaren egilearentzat ezberdinak dira Gaskoina, Euskaldunen Lurraldea, Nafarroa, Espainia eta Galizia. Baina bestalde, nolabaiteko batasuna dago nafar eta euskaldunen artean, britainiarrei eman zaizkielako.

V. liburuan erromesak zeharkatzen dituen zenbait herri deskribatzen ditu: Roldanen Ostatua, Karlomagnoren kaperarekin batera Ibañetako Saindutegia osatuz; Luzaide, Orreaga, Bizkarret, Larrasoaña, Gares, Lizarra, Urantzia, etab.

Euskaldunak eta nafarrak bereizten ditu, Pirinioen iparraldean edo hegoalden dauden arabera, eta haien ohiturak deskribatzen ditu, nahiz eta beti nafar eta euskaldunen guda-ekintzak batera eman, eta gauza bera gertatzen da janari, jantzi eta hizkuntzari dagokienean, ezberdintasun bat ezarriz: «euskaldunak aurpegiz nafarrak baino apur bat zuriagoak dira». «Bai menpekoak eta bai jaunak» osatzen duten familia zabala deskribatzen du. Pirinioen hegoaldeko biztanleei nafarrak deitzea hurrengo esaldian baieztatzen da: «Zenbait eskualdetan, Bizkaian eta Araban batez ere, nafar gizonezkoek eta emakumezkoek elkarri beren lotsariak erakusten dizkiote berotzen diren bitartean».

Codex Calixtinusaren egilearen ustez XII. mendean bi herri ezberdin baina kideko daudela ondoriozta dezakegu. Pirinioen Iparraldean bizi diren euskaldunak eta Ibañetaren hegoaldean bizi diren nafarrak, hauen artean autore berak Iruñea inguruko biztanleak, Lizarrakoak, Araba eta Bizkaia sartzen dituela. Bakarrik falta zitzaion Gipuzkoa eta beste lur batzu sartzea jokabide-batasunean gaur egun euskal lurraldeak deritzen eta Aymeric Picaudek nafarrak deitzen zituen lurralde guztiak elkartzeko. Baina Pirinioen alde biotako herrien batasun geopolitikoa argi dago XII. mendeko Codex Calixtinusarren egilearentzat. Jokabideen eskola historikoa erabiliz, beraz, Codex Calixtinusaren egilearen ustez nafarra nahiz euskalduna deitu jokabide berdinak dituen gizatalde bakarra dago. Honetaz hitz egin nahi dugu hain zuzen.