Euskalduna beheko erdi aroan : Giza jokabideak

ilustracion alegorica demografia medieval

3 GIZAKIAK ETA GIZARTE KLASEAK

Erdi Aroko euskal demografiari buruzko ikerketak hasi berriak dira, horregatik (Carrascok eta Zabalo Zabalegik ongi aztertu duten Nafarroako XIV. mendea ezik) Luis Maria Bilbao eta Emiliano Fernandez Pinedok Erdi Aroko Euskal Herriko biztanleriari buruz egindako lana batez ere metodologia eta frogatu eta bete behar den hipotesi-sorta da. Egile hauen eritziz, «XII. et XIII. mendeak erdi aroko euskal demografiaren goreneko garaia dira, transformakuntza kualitatiboak sorterazi zituen kopuruzko hazkunde geldo eta luzearen ondorio». Erdi aroko biztanleria-mugimenduak eta konkretuki hirien sorkuntzaren ziozko berrantolaketak, habitata mendi mazeletatik haran hondora aldatzea ekarri zuen. Barrualdean habitataren murriztapen hau abeltzantzatik nekazaritzara igaroz egiten da, eta kostaldean nekazaritzatik itsas ihardueretara lerratuz, marinel, garraiolari nahiz arrantzale bezala.

Europa beheraldi ekonomiko eta demografikoan sartuta zegoen XIV. mendean sortu ziren hiriak, biztanleriaren gehikuntza edo presio demografikoagatik ezezik, espazio geografikoa berrantolatzeko gizarte tentsioagatik izan ziren. Nafarroan ondo dokumentaturik dauden murriztapen demografikoak eta 1348.etik Karlos III.a Noblearen erregealdia arte izurrite beltzak sortutakoak, zalantzarik gabe, gainerako euskal eskualdeetara zabaldu beharko dira. Garai honetakoak dira arabar eta nafar lurretan izandako herri-huste ugariak eta toki-izenetan oraindik badago horren oroipena. XV. mendeko bigarren erdialdiaz geroztik, egonkortasun demografikoa ohartzen da eta XVI. mendean hazkunde arin samarra eta, eskualdeen arabera, arina egongo da.

Beraz, erdi aroko euskal demografiak berezko erritmo hazkorra galtzen du bi une nagusi edo bi bultzada kontrakorretan:

Lehena, goranzkoa, XII. mendearen erdialditik XII'. mendearen amaiera arte doa. Lehenengo a'di honetan hazkunde demografikoa, alde batetik, Arabatik eta oro har frankoa deritzon eskualdetik dator, donostiar kosta'deko herrietan jatorria argi eta garbi gaskoia delarik. Sasoi honetan arabar hiriak eta zaharragoak diren bizkaitar eta nafar hiriak sortzen dira, kostaldea mugatzen den aldi berean.

Honela, XII. mendean 37 euskal hiri sortzen dira. Horietatik 24 nafarrak, 8 arabarrak, 1 bizkaitarra, 1 gipuzkoarra eta 3 'apurtarrak. XII,. mendean beste 37 sortzen dira: 9 nafarrak, 10 arabarrak, 9 gipuzkoarrak, 6 bizkaitarrak eta 3 Pirinioez bestaldean.

Bultzada honen ondoren XIV. mendea heltzen da eta euskal hiri asko sortzen den arren (gipuzkoar hirien %58a, bizkaitarren %70a eta arabarren %32a sortzen da) honek ez dakar nahitaez gehikuntza demografikorik, habitata antolatzeko beharrizan morfologikoa baizik. Hone'atan, XIV. mendean sortutako 41 euskal hirietatik 14 gipuzkoarrak dira, 13 bizkaitarrak, 8 arabarrak (hauetariko batzuk porrot egin zuten), 5 nafarrak eta Zuberoako Maule dira, 1287.ean. XV. mendeko bigarren erdia'diaz geroztik etengo den beheranzko bigarren mugimendua da.

Zenbakiak eginez herrialde hauetako biztanleen gutxi gora beherako kopuruak eman ditzakegu:

  • Araba: 56.925 XVI. mendeko erdialdian, 64.400 amaieran.
  • Gipuzkoa: 69.665 XVI. mendeko erdialdian, 75.000 amaieran.
  • Nafarroa: 154.165 XVI. mendeko erdialdian, 157.980 amaieran.
  • Bizkaia: 67.638 XVI. mendeko erdialdian, 72.500 amaieran.

Euskal Herrian beheko erdi aroko gizarte klaseek ez dute ezberdintasun handirik Gaztelan edo garai berean Europako beste zenbait herritan daudenen aldean.

a) Handikiak

Handikiak nobleteria gorena dira, odolezko nobleteria, leinu-buruak, jaun-ondasunen jabeak eta erret lurraldeekin eta hirietako eragin-eskualdearekin kontrakarrean daudelarik. Handikiak Araban eta Nafarroan gaztelar eta nafar nobleteriari dagozkio eta gorteetan ofizioak eta pentsioak jasoko dituzte.

Arabari gagozkiola, 1332.ean borondatez Alfonso XI. ari Arriagako Kofradia ematen dioten unean, kofradikideen zerrenda ezagutzen dugu: Micaela Portillok dioenez lehenengo eta behin Arabako kofradikidea zen Juan Rodriguez Rojas jauna, Kalagorriko apezpikua, hala nola Kanpezuko lurretan kokaturiko beste Rojastar batzu, Ruy Diaz Rojas eta haren aita Ruy Sanchez Rojas adibidez. Arriagara doaz erregearekin hitz egitera Lope Mendoza jauna, Laudioko jauna, eta haren seme Ruy Lopez. Halaber, Beltran Yañez Gebara Oñatiko Jauna eta haren seme Ladron Gebara Jauna, arabar lautadako lurjabeak. Era berean bertan egon ziren Juan Hurtado Mendoza eta haren anaia Diego Hurtado, Zadorra inguruan lur zabalak eta Alfonso XI.are gortean kargu garrantzitsuak izanik, hala nola Gaztelako enbaxadorea Ehun Urteetako gerran. Gonzalo Yañez Mendoza Jauna, Santillanako Markesaren berraitona eta Real de Manzanareseko Kondeak eta Infanterriko dukeak diren Guadalajarako Mendozarren aita, Arriagan egon zen ere,.hala nola Fernan Perez Aiala Jauna, Pedro Kantziler Jaunaren aita, zeinak jabego handiak baitzituen Burgoseko harenen itsasoranzko irtenbidean, Respaldizan eta Kexanan adibidez, eta Aiarako haranean. Fernan Perez Aiala Jaun hau Pedro I.aren gorteko pertsonaiarik boteretsuena izan zen; berarengandik jaso zuen Kuartango, Laudio erosi zuen eta Enrique 11.aren enbaxadorea izan zen.

Arriagara beste handiki apalago batzu joan ziren ere, hala nola Ruy Dias Torres, Fernan Ruiz Gauna, Gaubea-Uribarrin jabegoak dituen Fernan Sanchez Belasko eta haren etsai Lope Garzia Salazar, GaubeaUribarrin, Burgos eta Aiarako eskualdeetan barreiaturiko lur, dorre eta gotoretxeen jabea eta euskal leinuen arteko gerren lehen historialaria.

1332.eko apirilaren 2an Arriagara joan ziren handiki hauek arabar etorkia zuten (Mendozarrak, Hurtado Mendozarrak, Gebararrak, Aialarrak), baina Gaztelako historian lekua egiteko prest zeuden eta asmo apalagoak zituzten beste leinu batzurekin (Torresdarrak, Gaonarrak, Salazartarrak) borrokan hasi ziren, leinuen gerrak sorteraziz.

Nafarroan halaber Handikien Leinu zaharrak zeuden eta beren boterea erakusten zuten lurralde-ondasunen jabegoaz eta Gortean eta Monarkiaren erakundeetan administrazio eta Kontseilu karguen bidez. Leinu zaharrak ziren Luxa, Agramunt, Lakarra, Artieda, Ezpeleta eta Urutubiarrak. Hala ere Nafarroan Karlos 111.a noblearen erregealdiaz geroztik leinu berriak sortzen dira, hala nola Beaumont, Peraltarrak etab, eta erregeak emandako zenbait noble-titulu sortzen dira. Honetaz, erregeak emandako tituluak dira Beorlegiko baroia (1391), Muruzabaleko bizkondea (1407), Balderroko bizkondea (1408), Korteseko Kondea (1413), Leringo Kondea (1424), Mearingo Bizkondea (1424), Leringo Doneztebeko Kondea (1450), Zolinako Bizkondea (1454), Arberoako Bizkondea (1455), Ezpeletako baroia (1462), Villahermosako dukea (1476), etab.

Era berean, Bizkaian Lopez Haro, Butroi, Muxika, Adan larza, Abendaño, Arteaga, Mezeta eta Zaldibarrak aipa litezke.

Gipuzkoan handikiak dira Atxega, Zarautz, Gebara, Olaso, Balda, Galarza, Olazabal, Agirre, Murgia, Astigarribia, Berastegi, Amezketarrak eta abarrak.

Euskal nobleteriaren barnean handikiez gain zaldunak eta aitonen seme edo infantzoiak daude.

b) Aitonen semeek

Aitonen semeek XIII. mendeko amaieran euskal gizarte nahien mamia osatzen dute eta handituz joango dira, hirietako biztanleak barnesartuz. Aitonen seme edo infantzoiak Nafarroan, esate baterako, 1366.an 2.136 bat ziren. Kapareak aintzinatik jende askearengandik datozenak dira, esklabu edo morroien nahasketarik gabe. Batzu odol edo leinukoak dira (aintzinatiko infantzoiak) eta beste batzu erregeak emandako agiri edo pribilejioen zioz.

Infantzoi edo kapareek hurrengo eskubide eta eskumenak zituzten: armarria erabiltzea, auzo-Iurretan nekazariek baino bi bider gehiago izatea, ordeinatzeko eta etxaguntzak sortzeko ahalmena, nobleekin batera jaurlariaren hautaketan eskuhartzea, zin eginez lapurretasalaketetatik salbuestea, etxean iheslariei ostatu emateko eskubidea eta zergetatik salbuetsita egotea.

Euskal Herrian pribilejio hau ez zen pertsonala, biztanle-arlo zabal batek eduki zezakeen batera: hainbesteraino non Gipuzkoan eta Bizkaian XIV. mendeaz geroztik kaparetasun unibertsala errekonozitu baitzen.

Nafarroan pribilejiozko kaparetasun kolektiboa zegoen. Honela, esate baterako kaparetasuna aintzinakoa zen Baztango Haranean titulu hau errekonozitu zuen Kontuetako ganbarak 1441. urtean. Larrauneko haranak kaparetasuna dauka 1297.ean Karlos 111.ak eman zuenetik eta Aezkoa eta Salazar haranek Juan 11.aren pribilejioaren bidez eskuratu zuten 1462 eta 1469.ean, hurrenez hurren. Erronkariko harana aintzinatik zen kaparea, haren jatorrizko pribilejioa 1427.eko Isabako sutean erre bazen ere.

Areago, erregearen gorteak eta Nafarroako Kontseiluak nobletasuna aldarrikatzeko epaitzak ematen zituzten jauregian edo oinetxean filiazioa frogatu eta gero. Agiri hauek erret faboreen liburuetan erregistratzen ziren eta armarria Armarrien liburuan.

d) Zaldunak

Zaldunak infantzoi eta handikien tarteko nobleteria dira. Hasieran armak eta zaldia zituzten eta ondoren oinetxea, leinua edo jauregiren bat. Erregeak jauregiizendapena ematen zien zaldunen eta, batzutan, infantzoien etxeei. Honela, Karlos 11.ak 1365.ean Errazuko Etxebeltz etxeari eman zion. Jauregia izateak zenbait eskubide eta askatasun eta etxaguntza sortzeko aukera zekartzan. Nafarroako Jauregien artean armarri-buru zirenak bereizi behar dira, beren enborreko adar ziren beste etxe batzuri nobletasuna transmititu ahal zietelako. Armarri-buru ziren jauregien jabeak nobleak edo handikiak izaten ziren.

Euskal nobleteriak, oro har, lur-boterea dauka. Baditu errotak, olak, soroak, auzo-Iurren ustiapenak, berekizko elizen jabegoa. Euskal Herrian, Karlos 111.a nobleak egindako birjaurerriketaren ondoren batez ere, jaurerriak edo ustiapenerako jaun-erak daude, guztiz agerian ez bada ere. Nekazariek, beraz, lurrak eta produkziobideak erabiltzeagatik zergak eta tasak ordaindu behar dituzte eta norberaren askatasunaren truke prestazio pertsonalak egin.

e) Goi Apaizteria

 Nafarroan, beste euskal herrialdeetan ez bezala, goi apaizteria aipatu behar da. Kopuruz ez da gizarte-klase garrantzitsua baina arlo ekonomiko eta instituzionalean eragina dauka, nafar gorteen hiru besoetariko bat osatzen duelako. Konkretuki Iruñeko apezpikua, Nabarreriako jauna, XIV. mendeko hasiera arte apezpiku-hiria baita, 1321.a arte. Oro eta Monjardineko gazteluen jauna izan zen, eta era berean Uharte, Nabardun eta Lizarrako Belmetxer gazteluak eduki zituen XV. mendearen amaiera arte. Nafar gorteen apaiz-adarraren barnean, eta Iruñeko apezpikuarekin batera, nafar monastegietako abadeak barnesartu behar dira: berauen artean Tudejeneko gaztelua duen Fiteroko abatea eta 1466.a arte Legineko gaztelua duen Orreagako priorea aipatu behar dira.

Gorteetara Leire, Oliva, Iratxe, Iranzu eta Fiteroko abadeak joan ohi ziren, Orreagako eta Urdaxeko premostratenseen prioreez gain.

Goi mailako apaizteria honek apaizteria sekularra eta erregularra gobernatzen zuen; Iruñeko elizbarrutiko Liber Redecimaeren arabera 1363.ean guztira 1635 apaiz dira, 11 artzapezgotan banatuta. Nafarroako datuak oinarritzat harturik, erdi aroko euskal biztanleriaren %5a apaizek osatzen zutela ondoriozta dezakegu.

f) Nekazariak

Nekazariak zergapean lan egiten duten kolono edo jabeak dira. Hirian bizi direnei kaletarrak deritzen bitartean hauek bilauak dira. Nafar ikuspegitik, gurtabere parea dutenak «entegroak» dira, gurtabere bakarra dutenak Erdi Petxariak eta gurtabere bakarra eta lur gutxiago dutenak Petxa laurdenekoak. Nekazariak lantzen dituzten lurrei atxekirik daude eta lurren zioz errenta edo zergak ordaindu behar dituzte. Nekazariak bere etxetik alde egiten bazuen, zeukan guztia galtzen zuen eta jaunak bereganatzen zuen. Nekazariak lurrarekin batera salerosten ziren. Nekazariak lur edo jaurerri motaren araberakoak ziren. Baziren noble baten menpean zeuden oinetxeko nekazariak, jaunen eskubideez gain zenbait lan bete behar zituztenak, eta erregearen lurren menpean zeuden erret nekazariak.

Nekazari eta morroien arteko ezberdintasunak ez daude oso argi, testu juridikoek bereizten dituzten arren. Bereizketa hau agertzen da Bizkaiko 1452.eko foru zaharrean, 1332.eko Arabaren borondatezko emanaldian edo Aiarko 1373.eko Foruan. Haien betebehar nagusia atxekita dauden jaurerria errentagarri egitea da. Nafarroan XIV. mendean biztanleriaren %46a osatzen zuten. Hauek erregearen petxa guztiak, lurren zergak, prestazio pertsonalak, hala nola elizaren ditximak eta primiziak ordaindu behar dituzte.

g) Kaletar edo burgesek

Kaletar edo burgesek Lur Lauaren interesen aurka dagoen gizarte klasea osatzen dute eta haien pribilejioek nekazariengandik bereizten dituzte. Bai Donostiako foruan zein nafar foruetan hirietako biztanleei frankoak deitzen dieten bitartean, nakazariak «nafarrak» dira eta debekatuta dute hiri burgesean bizitzea.

Burgesak, defensore, oratore eta laboratoreen ohizko maila-banaketan ezarritako gizarte-ziria dira. Inmjgrazioaren bidez bultzada demografikoa emateaz gain, artisautza-teknika berriak sartzen dituzte eta merkataritza zuzpertzen dute, luzera hirien eragina inguruko herrietara zabalduz lur lauaren eragin-barrutia murrjztuko duen gune ekonomiko ahaltsua ezarriz. Iruñea, Lizarra, Zangoza, Donostia, Gasteiz, Urduña, Bermeo, Bilbo eta Agurain bezalako euskal hiri berriak hazi egingo dira, beren manupeari, jaurerriari eta beraz Ahaide Nagusiei lapurtutako inguruko herriak erantsiz, talde demografiko bion elkarbizitzea ezina bihurtuz, ekonomia eta botereari dagokienean interes antagonikoak dituztelako. Hiriek barnealdeko produktuak kontrolatuko dituzte, azokak bertan egin behar direlako, eta batez ere hiriek kanpotiko produktuen inportazioa kontrolatuko dute, euskal herrialdeei dagokienean manufakturez gain elikagaiak barnesartuz. Hiriek salneurria ezarriko dute eta beraz demografia erakarriko dute, herrien, Lur Lauaren eta haien Jaunak diren Ahaide Nagusien kaltetan.

Beraz, XIV. mendeaz geroztik nekazal nobleen helburua hiriak eta haien batzarrak kontrolatzea izango da. Burgeseriaren askatasunak eta kapareen noble-pribilejioak berdindu egingo dira, horregaitik epe luzera euskal noble txikien interes ekonomikoak merkataritza eta artisautzaren, zehazkiago oletako burdinaren, errentek sortutako dirusarreretan oinarrituko dira. Honela, euskal neka.zal nobleteriak bidaisariak, garraiosariak eta olak kontrolatuko ditu, eta familia eta ahaideen interesak askeago defendatzeko batzar eta lurralde-karguez jabetuko da. Ikusi dugunez beheko euskal erdi aroaren amaieran jaunen errejimenaren zelula iraultzaile gisa sortutako hiriak jaundu egin dira eta noble-familiek kontrolatuko dituzte, Batzar Nagusietan ordezkaria izateko auzotarrek eduki behar dituzten onibarrak bereganatzen saiatuko dira. Honela hiriak untzijabe handi bihurtutako noble txikiek, merkatari handiek, garraiolariek eta arrantzaleen ugazabek kontrolatuko dituzte.

XVI. mendeaz geroztik hiri burgesean Lur lauean dagoen gizarte klaseen zatiketa bera erreproduzitzen da.

Kapareak egongo dira Tolosan, Seguran, Bergaran..., beren buruaren eta lurren askatasuna gozatuz eta inolako eskubide edo zergarik ordaindu behar gabe. Lanbideko kapareak dira, hau da, nork bere ogibidean dihardu. Pribilejioetan bertan zehazten denez haien egoera askatasunari dagokionean lehen bizi ziren tokietan zuten berbera da.

Nekazari askeak badira euskal hirietan. Ez zaie askatasuna ematen hirian bizitzeagatik, lurrarekiko loturatik askatzen badira ere. Tolosan 1290.ean nekazari askeak hiria biztantzera joan daitezke, baldin eta jatorriko tokiak biztandurik utzi eta erregearen zergak ordainduta badituzte «por que yo non pierda los mios derechos». Hiriratzen direnean erregearen eskubideak bete beharko dituzte «en aquellas cosas que yo les mandare o tuviere por bien». Nekazari hauek hiri berrian bizitzeagatik askatzen ez b.adira ere jatorriko lurrarekiko atxekimendua hausten dutela ondoriozta dezakegu. Gipuzkoako hirietan gerrarako laguntza eskaini behar dute eta zenbait zerga ordaindu, nahiz eta geroago kapareei bezala zergetatik salbuetsiko diren arren. Baina nekazari aske eta kapareen arteko berdinketa hau ez zen inoiz erabatekoa izan. Erret nekazariak Euskal foruak aztertuz hirugarren gizarte klasea agertzen da, erret nekazariena edo, hitzez hitz «Ios mios pecheros que moran en los mis solares de Gipuzkoa». Askeak ez diren nekazari hauek erregearen menpekoak dira, Lur Laueko nekazariak Jaunaren menpekoak ziren modu berean. Zerga eta prestazioen menpean daude. Eta moralki hirien menpean dauden arren, hiri berriei erregeak ia bere erret jabego guztiak eskuesten dizkielako, haien gizarte egoera ez da aldatzen. Debekatuta daukate hiri berriak biztantzea. Beheko Erdi Aro guztian ez dago agerian honelako askatzerik, ordurarteko betebehar berdinak dituztelako: «que pechen como pecharon fasta aqui». Bergarako nekazariak, esate baterako, hiriaren menpeko biztanletzat onartuak dira haren foruaren arabera epaituak izateko «manteniéndose en los suelos e bienes que agora han».

Nekazariok agirietatik desagertzen dira, baina ez dirudi burgesen askatasunak lortuko zituztenik.

h) Talde baztertuak

Euskal gizarteko klase eta taldeak ez dira orain arte aipatutakoez bukatzen. Hasteko geografia jakin batetan gizarte eta etnikoki baztertuak diren taldeak daude, hala nola Idoatek ikertu dituen nafar agoteak. Erdi Aroko nafar dokumentazioan izen ezberdinak jasoko dituzte: kristauak, christonak, gafoak, mesilloak, etab. Lesakako 1429.eko Ordenantzek argi eta garbi diotenez, ez dute auzatasun-eskubiderik, etorkinak edo biztanle hutsak dira eta debekatuta dute berekizko neurri eta pisurik eta abererik edukitzea, zamari bat eta zenbait ahate izan ezik; noski, batzarretara joateko eskubide guztiak, karguak betetzea eta abarrak ukatzen zaizkie. Arizkun, Bozate, Elbetea, Elizondo, Maia, Urdazubi, Lesaka eta Lantzen omen zeuden arren, agotei buruzko agiriak topatzen dira Nafarroa Beherean, Bidasoako arroan, Larasoanan, Erronkari eta Salazar haranetan eta beste leku batzutan. Erdi Aroko dokumentazioan nazio, sekta, belaunaldia... direla aipatzen da, baina haien bizitzak betidanik mespretxua eta bazterkeria daramatza itsatsirik Nafarroan eta Baiona, Huesca, Jaca eta Daxeko elizbarrutietako eskualdeetan.

Euskal Herriko mugen barnean baztertuta bizi den beste nazio taldea judutarrena da. 905. urtean Iruñeko Nafarrerian lehen sinagoga eraiki zutela dakigu. Haien lehen lanbidea medikuntza izan zen. 958. urtean Toda erreginaren eskariz Iruñeko gortera Abu Joseph Aben Nasday Rabbia joan zen eta Santxo Lodia Errege jaunaren gaixotasuna sendatu zuen. XI. mendeko beste berri batek dioenez Tuteran judutar aljama bat dago eta bertakoak dirua mailegatzen aritzen dira. XII. mendetik aurrera, Gregorio IX.a Aitasainduak emandako buldaren bidez nafar judutarrak kristauak ez bezala janztera behartzen dira. Antonio Urbieto Artetak hispaniar erresumetako erdi aroko ziklo ekonomikoak aztertzerakoan zikloraren aldaketarako eragingarritzat judutarrek gorteetan erregeei dirua mailegatuz betetzen duten tokia hartzen du. Judutarren aurkako jazarkundeek, izan ere, badute Herriaren krisi ekonomikoarekin zerikusirik. Erdi aroan judutarren aurkako zapalkuntzaren une garrantzitsuenetariko bat 1276.eko Nafarreriaren gerran judutarren sinagogaren aurka izandako erasoa da. Hala ere, 1370.a arteko mendean, dokumentazioaren arabera, judutarren eragina izugarri handitzen da, hain zuzen ere erresuman krisialdi larriak daudenean, hala nola Izurrite Beltza eta hurrengoak sorterazi zituen demografikoa, Nafarroako zenbait tokitan biztanleriaren %60erainokoa hil zelarik. Garai honetakoa da 1331.eko artzainen gerra ospetsua, zeinean, Frai Pedro Ologaienekoaren eraginez judutarrak hil arte jazarri baitziren Tutera, Olite, Iruñea, Funes, San Adrian, Martzilla, Biana eta Lizarran.

Judutarrek aljama edo juderiak deritzen auzategi berezietan bizi dira, erregearen menpean daude eta berari ordaintzen dizkiote zergak. Judutarrek autonomoki antolatzen dute beren burua rabbi baten menpean aljama bakoitzean, berezko epaitegiak, barne errejimenerako arauak, epaileak eta zigorrak dituztela. Lanbide ezberdinak dituzte: zapataginak, jostunak, zilarginak, sendagileak... Bestalde, Elizak kristau guztiei lanbide gisa korrituak hartuz maileguak ematea debekatzen dienez, garaiko aurrekapitalismoko ekonomiaren funtsezko zeregin hau halabeharrez kristauak ez direnek burutu behar dute, judutarrek zehazkiago. Gehiegizko korrituak (%20a) kobratzen zeuden gehiegikeriak beti arauturik zeuden eta lehenengo onuradunak erregeak ziren, eskribautzari zegokion zerga kobratzen baitzuten. Karlos Il.a, 1349.eko izurritearen ondorioak ikusirik, ihesi zihoazen judutarrak geldierazten ahalengindu zen, foruak eta pribilejioak eskainiz, Karlos II.arekin judutarrek pribilejiorik handienak eta negozio publikoetan eraginik handiena eskuratuko dituzte.

Judutarren gainbeherakada Nafarroan 1480.ean hasten da eta 1492.ean amaitu. Albret erregeek Gaztelatik egotzitako judutarrak hartzea debekatu zuten.

Herrian zeuden judutarren kopuruari dagokionean, XIV. mendean Nafarroan 423 judutar familia zegoela esan behar dugu (85 Iruñean eta Lizarran, 45 Bianan eta Laguardian, 20ren bat Zangozan eta Faltzesen, eta kopuru txikiago bat Elo, Urantzia, Tafalla eta Azkoienen.

Bizkaian bazegoen aljama bat Balmasedan, eta ordaindu behar zuen diru-kopuruaren arabera garrantzitsua zela ondoriozta daiteke, baina ez zuen izan Nafarroan bezalako eragin politikorik. 1454.eko gipuzkoar ordenantzek, 90. zenbakian, judutarrak ezin daitezkeela «seinale»rik gabe ibil zehazten dute. Gipuzkoako historian aipatzen diren judutar bakarrak zerga-biltzaileak dira (Gaon, Aben, Arias, Mosen Paredes, etab.). 1510. eko erret zedulak judutar nahiz mairuen jatorrikoei Gipuzkoan bizitzea debekatzen die.

Araban, 1276.eko alogera-eskritura batek Gasteizen judutarrak izan zirela frogatzen du. 1290.eko Hueteko banaketan, Gasteizeko aljamak urtean 8.521 marai ordaintzen dituela ikusten da, gutxi gora behera 3.000 judutarretako kopurua emanez. Gazteizen Nafarroako erresuman bezala judutarrek erregearen begirunea zuten, administrazioa eta errenta publikoen bilketa haien eskuetan uzten zituztelako. Halaber ia medikuntzaren monopolio osoa zeukaten. 1492.eko egozketaren ondoren haien sinagoga Gizalegeei buruzko Ikastetxe bihurtu zen.

Era berean aljamak izan ziren Bastida, Biasteri, Añana-Gesaltzan..

Herrian baztertua zeuden taldeen artean, sorgin, azti eta Inkisizioak jazarritakoak aipatu behar dira.

Mundu kristauarekin batera deabruaren figura agertuko da sorginkerian. Ordura arte sorgin eta aztiak zenbait jainkoren babespean gelditzen ziren, baina kristau tzearekin jainko paganu guztiak deabrutzat jotzen dira. Garai honetako sorginkeriaren ezaugarria deabruaren eskuhartzea da eta honek Elizaren erantzuna piztuko du. Sorginkeria klasikoa berez XIII. mendean hasi zen eta beheko erdi aroan heltzen da gailurrera. Bai San Agustinek eta bai Santo Tomasek behin betiko deabruaren ideia ezartzen dute errealitate izugarri gisa. XIV mendean sorginkeriaren ziozko auziperaketak ugaltzen hasten dira eta sorgin eta aztientzat ezarri den zigorra sutea da. 1330 eta 1340.a artean lehen aldiz «sabbat»a aipatzen da inkisizio-auziperatzeetan. Eta honekin batera, akerra goraltzen duen batzarra, jainko paganuak alde batera utziz, eta eskuarki aker eraz agertzen den deabruaren gurketa argi eta garbi azaltzen da.

Euskal Herrian sorginkeriari buruzko berriak oso goiz agertuko dira. 1279'ean bertan Tuterako belarlari bati isuna jarriko diote edabeak prestatzeagatik. 1300.ean Bianako judutar emakume batek isun berdina jasotzen du, sorginkeriak egiteagatik salatuta. Euskal Herrian sorginkeriaren auziperaketak Europako gainerako tokietako bide beretik doaz oro har. Sorginkeriazko delituek hasieran zigor arinak jasoko dituzte, ekonomikoki. Baina giroa aldatu egingo da faktore demoniolatrikoa agertzen denean.

1238.ean Inkisizioa ezartzen da Nafarroan, antolaketaz Pedro Legaria dominikarra arduratuz. Hala ere, erakunde honek bakarrik noiz edo noiz eskuhartu zuen sorginkeria-auziperaketetan, auzitegi zibilek hartu baitzuten zapaltzearen ardura. 1329.az geroztik Nafarroa Beherean sorginen erreketak egongo dira. 1466.ean Enrique IV.a Gipuzkoako Ordezkaritza batekin biltzen da Valladoliden eta benetako izurrite bihurtu diren sorginek herrialdean sortzen dituzten kalteen berri jasoko du. Ordezkaritza hau alkateen axolagabekeriagatik kexaten zen ere, ezer egiten ez zutelako, «batzuek lotsa edo beldurragatik, besteek ahaidetasun, adiskidetasun, leinu edo aldekotasunaren zioz». Erantzuntzat, erregeak Valladoliden 1466.eko abuztuaren 15ean erret zedula sinatu zuen, Ermandateetako alkateei sorginei buruz epaitzeko eta epaitza emateko ahalmena emanez, gora jotzeko aukerarik utzi gabe. Erret zedula hau guztiz ezohizkoa denez hitzez hitz aipatuko dugu Tolosako Artxibategitik ateratako agiria (93, saila, 8, sailatala, 3. Leg.)

"Sepades que vi una peticion firmada del nombre de Domejon Gonzalez de Andia, escribano fiel de la dicha provincia e sel'ada con el sello de la dicha Hermandad que por los procuradores de los fijos dalgo de ella me fue embiada por la qual me embiaron a facer relacion que se falla que por algunas personas asi hombres como mugeres de la provincia han sido usados e frequentados algunos maleficios de malas artes asi de brujerias como de echicerias a los quales facen se llaman en la dicha provincia brujas e sorgiñas de lo qual es publica voz y fama e parece por propias confesiones de algunos de ellos que ficieron y han fecho muchos males que non pariesen nin aian fijos ni generacion entre si y faciendo otras cosas mui malas e dapñadas como se pierden heredades e viñas e ubas e manzanos e otros frutos de la tierra que nuestro Señor da e causaron facer en personas y vienes temporales los dichos maleficios e dapños e otros mayores e menores semejantes a ellos e se encomendaron y encomiendan al Diablo y renegando de nuestro Señor e de su Madre e de su Santa Fe lo qual todos que es en deservicio de Dios y mio e que por los dichos alcaldes de la dicha Hermandad de su oficio e otros por nuestro mandado comenzastes a facer pesquisas cerca de ello declinando una jurisdiccion diciendo que los dichos maleficios de sor guiñas y brujas non se nombran ni se contiene en los capitulos y ordenanzas y quaderno de la dicha Hermandad... e los dichos maleficios son de tal cualidad que se facen de noche o en lugares apartados e mui escondida e encubriertamente e que por la provincia de ello es muy dificil e se non puede saver cumplidamente salvo de los mismos soguiñes y brujas...

(Así se les concede que administren justicia) contra qualesquier persona hombres o mugeres que han sido o fueren tomados o presos... asi en lo que toca a los dichos soguiñes e brujas como en otras qualesquier cosas que parezcan seer de la seta de Fr. Alonso de Mella».

Azkenik dokumentazioan XV. mendearen erdialdian Durangoko hereseen buruzagi den Alonso Mella frantziskotarraren aipamena azaltzen da. Alonsok, Zamorako apezpikua eta kardenala zen Juan Mellaren anaiak, Baldotar edo Fraticellitarren parean jarriz batzuk heretikotzat jo zuten mugimendu izpirituala zuzendu zuen Durangon eta erregea eskuhartzera eragin zuen. Gorteak Soriako Frai Francisco eta Juan Alonso erret herjauna bidali zituen Durangoko hereseen aurka, irkeketa bat egiteko asmoz. Azterketaren ondoren, Frai Alfonso atxilotu nahi izan zutenean, zuzentzen zuen komunitatea bertan behera utziz Granadara ihes eginda zegoen.

Bestalde el da zaila beheko erdi aroan Euskal Herriko sorginek jasaten zuten jazarkundea frogatzen duten datuak biltzea. Zatiz neure «Nafar Inkisizioaren Jatorria Kalagorrin, 1478-1570» ikerlanean josoak ditut.

1300.ean Pedro Rebastens Lizarrako herjaunak Bianako emakume judutar bat atxilotu zuen «quod faciebat sorcerias et incautationes».

1329.ean, Lapurdiko Bastidan Joana Kristauya eta beste lau «faytillera e erbolera» gartzeleratzen dituzte, horretarako 4 egunetan 18 gizon erabilliz, Azkenik Bastidan erregearen agintari nagusi den Arnaud Sanz Atxak erre egin zituen, nigromanteak eta edabe-agileak izateagatik.

Hurrengo urtean, 1330.ean, Donibane Garaziko azokan bertan Urritzagako Kondesa erre zuten sorgina izatearen salaketaz.

1334.ean Leitzan Arnalada Leysa erre zuten, Erronkariko haranean edabeen bidez Isabako Santxo Aurreberatsa hiltzeagatik. 1342.ean bi emakume erre zituzten Garrizen sorgingeriak egiteagatik. 1370.ean Bernat Sanz Laxagak, eskribaua eta bailea Mixako eskualdean, Donibaneko agindupean, Ilharreko biztanleak ziren Pes Goitie laboraria eta Behetieko Kondesa kondenatu zituen, «faytillero» edo aztiak izateagatik, Nafarroako foru orokorrean azaltzen zen zigorra ezarriz, «cargando el fierro calient d'Orcuoyen».

1429.ari dagokionean, badakigu Mendiko bost hirietako epailek Johan preso hartu eta erre zutela, «fitilleroa» izateagatik.

1478.ean Sixto IV.ak konbertituen aurkako «Exigitit sincerae devotionis» bulda aldarrikatuz Inkisizioa sortu zuen eta 1488.ean, bi urte geroago, Gaztelan Erresumaren Kontseilu bihurtzen da, Gaztela, Estatu eta Ogasunarenarekin batera. 1483.ean Torquemada Inkisidore nagusi izendatzen dute eta Gaztelako inkisidore nagusiaren manupea Aragoiko lurraldeetara zabaltzen da. Garai honetan Tutera kexatu egin zen, Aragoiko inkisidoreek beren hirian eskuhartu nahi zutela esanez.

Laster Inkisizioa Euskal Herrira helduko da, sortu berria den Iruñeko epaitegitik nahiz Kalagorriko epaitegitik. Honela, Gipuzkoako haranetan 1507.ean Kalagorriko inkisidoreek sorginkeriaren ziozko auziperaketa bat antolatzen dute, 150 sorgin atxilotzen dituzte eta ondo rengo fede-agiriaren bidez sorgintzat hartutako 27 pertsona erretzen dituzte.

Euskal sorginen tratamendurari buruz aurkako bi joera daude: lehena SPANGER E INSTITORIS: Malleus Maleficarum, 1487.urtea, da, korronte amarrugabe eta gogorra ordezkatuz. Honen aldekoentzat sorginkeriaren arazoari buruzko jarrera, sorginei egindako galdeketetan adierazitako guztia sinestea da eta, ondorioz, sutera daraman erantzun gogorra. Bide honetatik doaz Torquemada Espainian eta Logroñon 1529.ean argitaratutako Frai Martin Casteñagaren liburua. Beronen ustez sorginak deabruzko eliza dira. Akelarreak deabrua gurtuz egiten diren meza-parodiak dira. Emakumeak, zaharrak batez ere, keria guztien jabe dira eta horregatik deabruaren ministrariak dira. Sorgin hauek ekaitzak, itxuraldaketak, vanpirismoa, antropofagia sor ditzakete. Haren deskribapenen arabera akelarren dantza rizunak eta pertxonak erasotzeko egitasmoak daude. Sorginak begi bistaz nabarmen daitezke ezker begiko alde beltzean apo bat markaturik dutelako.

2. joera jasanbera gure artean Martin Andosilla nafarrak ordezkatzen du. Azkoienen 1452.ean jaioa, Parisen ikasten du eta betidanik sineskerien aurka dago, sorginei leporatzen zaizkien ekintzen egiazkotasuna ukatuz. Iruñeko Katedraleko kalonjea delarik, mendea amaitu baino lehen, Lyonen 1510.ean argitaratu zuen arren, «De superstitionibus» liburua idatzi zuen. Berton atal bat eskaintzen dio gure gaiari: «Et primo de falsa opinione credentium illas maleficas mulierculas, quae ut plurimun vigent in regione vasconica, ad septentrionalem partem montium Pirineorum quae vulgariter broxe nuncupantur». Haren ustez deabruzko irudikeriak dira, eta bertan barnesartzen ditu gaueko ibilaldiak, leihoetatik sartzea eta deabruarekiko itunak. Honekaxe dio hitzez hitz: «sorginei gertatu uste dutena gertatzen zaie fantastikoki, hala nola umeen haragia jatea edo haizetik ibiltzea. Fantasmagonia hauek haien irudikeriaren zioz sortzen dira».

Zoritxarrez euskal herrian ez zen aintzt hartu Andosilla nafarraren eritzia et gogortasunaren korrontea izan zen nagusi Herrian, ondorioz hainbat euskaldun, auzi peratze luzeak eta inkisizioaren oinazeak jasan eta gero, izan zelarik.