JAKOB GURTZAREN HASIERA
ETA HISTORIA HAZIERA
SANTIAGO HANDIA
Seguru asko haren anaia Juan eta Ama Birjinaren gurasoak Joakin eta Ana ere bezalaxe, Betsaidan jaioko zen. Apostolu bien aita Zebedeo izan ze1:l eta ama Salome. Eroso samar bizi ziren guraso horiek, Zebedeok langileak erabiltzen baitzituen bere lanean eta Salome, bere etxea utzi eta, Jesusen atzetik joan zen, eta gainera diru pixka bat ere bazuenJesusi Zeruko Erreinua zabaltzeko lane an laguntzeko.
Apostoluen artean bi «Santiago» aurkitzen ziren, bata Handia, Zebedeoren semea, eta bestea Alfeorena esaten zitzaiona. Santiago Alfeorena oso ezaguna izan zen jerusalengo bazkunean, haren lehen gotzain ere izan baitzen, eta Tenploko almenetatik behera botatzean martire egin zuten. Alfeoren Santiago honi apostolu taldera Zebedeoren Santiagoren ondoren deitu zioten.
Santiago eta Juan lehenbizi Juan Bautistaren ikasleak izan ziren. Harekin batean bizi izan ziren eta Jordan ibaian hartu zuten bataioa. Juanen mugimendua bazter haietan zebiltzan erlijio mugimendu askoetako bat zen. Hauen artean zebiltzan ere Esenioak, hala jakinarazi zigun Flavio Josefo historiagileak, eta orain Itsaso Hilan Qumrango eskuidatziak aurkitu ondoren, hobeto dakigu mugimendu honen berri. Juan Bautista eta Zebedeoaren Santiago eta Juan esenio mugimenduko kide izan ote ziren? Duda daiteke.
Jesus Joanen bataioa hartzeko Jordan ibaira etorri ondoren gauzak asko aldatu ziren. Garrantzi handiko unea zen Jesusen bizitzan bataio hori. Horrela herriaren aurrean agertzen hasi nahi zuen. Joanen hitzak «Hona hemenJainkoaren Bildotsa» nahikoak izan ziren Joanen ikasle asko Jesusen aldera joateko. Kristoren aldera igarotzen den ikasleetako bat Ander zen, Simon Pedroren anaia.
Hasieran Ander etaJuan ez ziren Jesus berarekin hitz egiten ausartu. Jesusek itzuli eta, zer nahi duzue? galde egin zien. Ander eta Joanek biek bakoitzak bere anaia Jesusengana eraman zuten. Anderrek bere anaia Simon eraman zuen, eta Joanek Zebedeoko Santiago.
SanJuan eta SanJakob anaiak ziren. Anaia biak burrunbariak ziren, oldarkorrak, eta haien aiurri hori Berri Onean behin baino gehiagotan agertzen da. Behin anaia biek Zeruetako Erreinuko aulki onenak eskatu zituzten.
SANTIAGOREN ALDARRIA HISPANIAN
Lehen tradizioek, ez biblia tradizioek, baina guztiz antzina idatziek, Santiago Handiak Iberian predikatu zuela esaten dute.
Leon I (440-461). Lehenbizi Erromako Gotzain Leon azaltzen da gai honekin elkartua. Zein Erromako Gotzain Leon zen hau? Baina, Santiagoren gurtzapena uzten duen Erromako Gotzain eta batzuek Leon lII.a (795-816) dela uste dutena, biak bat ezin izan daitezke. Izan ere, "In Dei nomine Leo episcopus regibus francorum eta vandalorum, gothorum eta romanorum"1 protokolorik gabe agertzen baita, eta horregatik esandako Erromako Gotzain Leon II (681-683) edo Leon I.a (440-461) izan behar du, 455an bandaluen Genserikoren aurka jarri zen Erromako Gotzain, Galiziako Gotzainekin harremanak izan zituena.
Apostoluen Brebiarioak, VII gizaldi hasierakoak, etzaldeko idazkietan honela esaten du: "Jacobus filius Zebedei, luc Spaniae eta occidentalia loca praedicat»2. Ipar Afrikako kristau bazkunetik datorren egutegi batek hala dio: «Iacobus Zebedei in Spania"3.
«De ortu et obitu Patrum», ustez Sevillako lsidoro Santuarenak (560-636) eta VlII gizalditik Etzalde osoan zabalduak, hala dio: «Spaniae et occidentalium locorum Evangelium praedicavit et in occasum mundi lucem praedicationis infundit»4. Baina, esaldi hau autore batzuek tartean sartua dagoela uste dute.
Beda Agurgarriak 700 urte inguruan Apostoluen Brebiarioa ezagutzen zuen eta bazekien nola zatitu zuten mundua Apostoluen artean aldarrikatzeko, bere hitzaldietan beste tokiak asignatzen badizkie ere Apostolu batzuei. Badaki zer idatzi den Santiagoren predikuaren gainean. Bedak ontzat hartzen du Espaniako predikua, baina bere garaiko Toledoko Julian bisigoduak beste kontaera onartzen du eta Judean jartzen du aldarrikatzen. Beda izango da lehenbizi Santiagoren hezurrak Espanian, Galizian daudela dioena: «Hujus beatissimi sacra ossa ab Hispaniis translata sunt et in ultimus earum finibus, videlicet, contra mare Britanicum condita»5. «lste est frater beati Jacobi cujus in Hispania corpus requiscit»6. Bedaren berri hau 860.go Adonen martire-liburuak kopiatzen du, esalditxo bat eransten diola: "celeberrima illarum gentium veneratione excoluntur"7.
Aldelmu monako ingles bat da (+709), eta hari poesia bat leporatzen diote. Bada antzinako testu bat, «Chartae quadratae»k8 dakartena. Testu hau Aldelmuk aitatzen du eta Santiagoren Hispaniara egindako bidearen gajnean hitz egiten du. Antzinako testu hau Vl gizaldiko griego testu bat izango litzateke (Herodes Agripa Herodes Antipas tetrarkarekin nahasten baitu, Apostoluen BrebiaTioak egiten ez duena). Bere eskutan Chartae quadratae dauzkan Aldelmuren poesiak honela dio:
«Primitus hispanas convertit dogmate gentes» barbara divinis convertens agmina dictis quae priscos dudum ritus, et lucida fana, (necrópolis) daemonis horrendi decepta fraude, colebant»9.
Aldelmuk bertsio berria onartzen du, baina bertsio horrek Erromako Gotzainaren eliza baiespena behar zuen. Baiespen hau Leon I.aren eskutitza izango litzateke eta aldaketa v: gizaldiaren erdi aldera gertatuko zen.
Aldhelmok, Inglaterran Malmesbury'ko Abateak, eta geroago Sheborn'eko Gotzainak Mariari eta hamabi Apostoluei konsakratutako hamahiru aldareei eresi bat idazten die. Santiagori buruz hau esaten du:
«Hark ekarri zuen lehenbizi Españako jendea egiara».
Goizerdiaroko gizaldietan prediku hau Lisieux'ko Frecuyldo gotzainak, Tarragonako metropolita Cesareok eta bere Apokalipsiren azalpenean Liebanako Dohatsuak aitatzen dute.
Berri Ona zabaltze honi jartzen zaizkion eragozpenak hauek dira:
-Tradizio hau ez doa VI. gizaldiaz aurrerago.
-San Pablok Espainiara Berri Ona zabaltzera joateko asmoa azaltzen du (Errom. 15,24).
-Bisigodo elizak ez du honen gainean ezer esaten.
SANTIAGOREN HERIOTZA ETA HAREN GORPUA TOKIZ ALDATU
Hispanian predikatu ondoren, Santiago Judeara itzuli zen. Jerusalenen Santiago Txikia, Pedro etaJuanekin aurkituko zen (Gal 2,9). Bidalien Eginek diotenez, Herodes erregeak Santiago ezpataz hilarazi zuen eta Pedro preso hartu. Hau 41-44 bitartean gertatu zen, Pazko inguru aldian. Herodes Agripak erabaki hori bere herrikide erlijioan sutsuagoei eder egitearren hartuko zuen edo Hermogenes aztia bihurtu zuelako. Jerusalengo armenioen auzoan Santiago Handiari konsekratutako gotzain-eliza bat aurkitzen da, belaunez-belaun esan ohi denez hilzuten tokiantxe dagoena. Eliza X1I. gizaldikoa da, baina aurreagoko baten gainean eraikia.
XII. gizaldiko Konpostelako kondairaren arabera, juduek gorpua herritik kanpora bota zuten. Haren ikasle bik, Atanasio eta Teodoro izenekoek, gorpua jaso eta Judeatik atera egin zuten. Itsasontzi batean sartu, eta itsasbide luzea egin ondoren, Galiziara heldu ziren. Ontzia Jaffatik irten zen eta Padronen hartu lehorra. Honen alde zera esan ahal izango litzateke, antzinako martirologoekJerusalenen hobiratu zutela esaten badute ere, ez da berririk batere Santiagoren hilobia Jerusalenen ohoratzen zutenaren gora-behera. «De ortu eta obitu Patrum» eta «Brebiarium Apostolorum» liburuetan Acha'n, (Achaia) Marmarica edo Marmorica'n hobiratu zutela esaten da. Baina, ez Marmarica'n ez Libia'n ez Zirenaikan ageri da aztarrenik batere Santiagoren gorpua ohoratzen zutenaz. IX-XI gizaldian Konpostelan Toki-izen bat, Arcis marmoricis deritzana, agertzen da, Amaia Tamárica edo Mahía del Tambre izenaren aldaketa. Toki-izen honen ordez geroago Konpostela izena jarriko da.
Eragozpenak:
Erromako legeak gorpuak tokiz aldatzea debekatu egiten zuen
Ehortzigabeak alda zitezkeen baina tokiko buruen baimenarekin
Beste autore batzuek aldaketa hori VII. gizaldian bakarrik egin ahal izango zela uste dute, muslimeak Palestinan sartu zirenean eta altxorren bat kutsatzeko arriskutik onik ateratzeko asmotan.
Oso nekez alda daiteke gorpua itsasbide luzea egin behar duen ontzian janarien ondoan.
KONPOSTELAKO HILOBIA
VI. gizalditik atzera Santiagori eskainitako eliza asko eta asko agertzen da Englanden, Frantzian, Galizian eta Asturian.
Lyongo Florok IX. gizaldian zera esaten du:
"Hilobia hilerriaren buruan aurkitzen zen; toki hori gaur egunean Konpostelako Basilikapeko lurbamean dago. Ategabeko eraikuntza txikia zen, sarrera goitik zuena, etxe txiki edo etxe arkotu txikian zegoena. Bi gorputzeko Erromako mausoleoa zen, hilobi gela bat eta urteurrena ospatzeko gela edo aretoa zeuzkana. Hark ez du gaur horrela irauten.
IX. GIZALDIAN HILOBIA BERRIZ AGERTU. KARLOMAGNO GIZANDIA.
780. urtean espiritu-, politika-, guda-gertari eta nazioarteko egin handi batzuk elkartzen dira eta horiei esker hilobia agertu ahal izan zuten. Horien artean hauek aipa ditzakegu: Toledoko eta
Urgelko adopzio doktrinaren aurkako guda, Asturia erresuma jaio berria ia desagertarazi Karlomagnok, Hispaniara joan eta, sutsu lan egin.
777. urtean Karlomagnoren aurrera Hispania aldetik sarrazeno batzuk etorri ziren. Horrela 778an: «motus precibus et querelis Christianorum qui erant in Hispania sub iugo sarracenorum rex Carolus cum exercitu Hispaniam intravit»10.
Karlomagno gauza bi egitera zetorren: bata, sarrazenoek eskaintzen zizkioten hiriak hartzera; bestea, Espainiako kristauei laguntzera.
Karlomagno gudoste batekin Auñamendia igaro, Asturia erresumari lagundu eta gero Zaragoza eta lruñara aldatzen da.
Sasi-Turpinen arabera Karlomagnok sartu bat egin zuen Hispanian eta hari Apostolua ametsetan agertu ondo!en, Laktea Bideari jarraiturik, Konpostelaraino joan zen 778an. Bere gudostearekin lurraldea eta Apostoluaren hilobia askatu zituen.
Espainiar historiografiaren arabera 777an Asturiasko Silo erregeak gudaldi bat egin zuen galiziarren aurka. Gudu hori Motecubeiro (Lugon) gertatuko zen. Zergatik egin gudaldi hori Silok, bere emazte Adosinda Alfontso I.aren eta musulman amaren alaba zelako, Hispaniarrekin bere amagatik bakean bizi bazen? Ez ote zen gudaldi hau Karlomagnoren laguntzarekin gertatuko? Zera jakin behar da, Siloren jauregi maisua Alfontso zela, Fruelaren semea, Alfontso lI.a izango dena, ordurako Karlomagnoren lagun eta lankidea.
Pelayo (1) Pedro de Cantabria Fabila (2) Alfontso I (3) Fruela Fruela I (4)
757-768 Aurelio (5) Silo (6) 768-774 Mauregato (7)
Vermudo I (8)
Alfontso II (9) 791-842
Ramiro I (10) Ordoño I (II) Alfontso III (12)
OVIEDO ETA KARLOMAGNO
Asturiako erresuma 769788 bitartean gainbehera doa, errege etxean arabe odola eta erlijioa sartu baitira. 778an Karlomagno Espainiara etorri zen kristauei laguntzera. Haren solaslaguna Alfontso izan zen, erregeen onularia, gero Alfontso II.a izenarekin errege izango dena. Haren aita Fruela I.ak ere Pipino Brevearekin harremanak izan zituen.
Alfontso II.ak, bere erresumatik kanpora bidali zutenean, Nafarroan gorde zuen bere burua. Nafarroa 778tik Karloren mendeko Akitaniarekin lotua zegoen eta, ihes honi esker, Mauregato eta haren Cordobako aliatuengandik libratu zen, arabe zaintza eta adopzio doktrina zabaltzen baitzuten.
788an Asturiako errege Bermudok ostera Alfontsori deitzen dio. Hau Nafarroatik Teodulfo Orleansgo gotzain eta Karlomagnoren onulariarekin itzuli zen. Oviedoko gorte eta eliza Karolingio estilora eratuko dute. Karlomagnoren lagun bezala dator, eta horregatik Cordobaren etsai. Arabeak Asturian (791) eta Frantzian (793) daude. Erresuma eta eliza zati bi egiten dira, frankoen aldekoak arabe aldekoen aurka, adopzio zaleak adopzioaren etsaien aurka. Handiki batzuek 795an Alfontsoren aurka altxa eta kendu egin zuten bere kargutik, baina Theudio handikiak Karloren laguntzarekin ostera lehengo tokian jarri zuen. 797tik Alfontso II.ak Karlomagnori bere menpekotza berritzen dio. Menpekotza hau Fruela I.aren garaitik eskaintzen zitzaion, hark Pipinori nafarren eta gaskoinen aurka lagundu zion eta Pipinok 744tik 753ra emandako kleroaren franko erreformak on hartu zituen. Ordezkoak (Fruela eta Basilico) bidaltzen dizkio «quos pro amicitia firmanda miserat cum donis»11.
Karlomagnok adopzioen aurkako ekinaldia bere gain hartu zuen, Narbona (790), Ratisbona (792), Francfurt (794), Erroma (799), Aquisgran (799), baita 796.tik 812.ra bitartean Kordobaren aurkako guda ere.
LIEVANAKO DOHATSUA
783. urte aldera hau idazten zuen, errege Fruela I.ak zera uste zuela, bisigodo erresuma eliza usteldua zegoelako erori zela eta horregatik kleriguak ezkongabeak izan behar zutela eta Eliza erreformatu egin behar zela. Pipino eta Karlomagnoren erreforma moldeari jarraitzen zion. Fruela I.ak bere aita Alfontso II.aren urratsen atzetik Eliza erreformatu egin nahi izan zuen. Alfontso Il.ak eta Karlomagnok analisi bera egiten dute kristaudiaren egoeraren gainean. Alcuinok 800. urtean zera esaten du, normanduen lapurkeria, apaizen ohitura txarrengatik, elizari ematen zaion zigorra zela.
Santiago antzinako kristaudiaren ihardesle agertzen da, Toledoko adopzioari eta eliza ustelkeriari lekurik ematen ez diona. Santiago Lievanako dohatsuari hasierako aldietara itzultzea dela iruditzen zaio. Dohatsuak Santiagoren omenerako 783788 bitartean idatzitako eresian eta Mauregatori eskainian, eliza erreformatu nahi du, adopzionismotik bana dadin. Santiago nazioaren babesle eta patroi agertzen da: «Caput refulgens aureum Hispaniae, Tutorque nobis vernulus et patronus»12. Santiago Islam-aren aurka ekiteko elkargune azaltzen da.
Sasi-Turpinek Karlomagnoren bi expedizio aipatzen ditu, bata 778an, eta han Santiagori eskaintzen zaion jaureskuntzaren berri ematen da, eta bestea 800an, eta hemen Santiagoren hezurrak aurkitu direla esaten da.
778an ez da Hispanian Santiagoren berririk, baina horrek ez du Karlomagnoren gudaldia Galiziaraino eramatea galarazten, milite eta erlijio helburuak iristeko, eta bidenabar Santiagoren jaureskuntza haraino eraman zuen, Apostoluak Galizian predikatu zuen ustea frantses eta ingles erlijio testuetan oinarritzen baita.
Karlomagnok hamabi bat gudaldi egin zituen, batzutan Auñamendietan barrena eta bestetan itsasoan zehar, 800. urtean egin zuen bezala. Hemen, Eginardoren Annaletan esaten denez, normanduenaurka: «litus oceani Gallici»13 ondoan gudatu zuen. Bazen Karlomagnoren garaian kostaldeko bide bat Baionatik hasi eta Castro-Urdiales, Santillana, Ribadese1la, Ribadeon barrena zihoana.
NEOGOTIKISMO ETA ESPIRITU JAZARGOA
Santiago adopzio doktrinaren aurkako gudan kristau iturrietara itzultzen denaren agerbidea da. Milite guda berriz bizten da Asturiako politika erresumaren bizia arriskuan dagoen unean. Eta hau Karlomagnoren eta frankuen elizaren itzalpean.
Toledoko adopzionismoaren aurkako borroka bisigoduen eta gero Toledoko mozarabeen erlijio hiriburutza Oviedora aldatzeko amarrua da. Albeldaren kronikak dioen bezala: "omnem gothorum ordinem sicuiti Toleto fuerat, tam in ecclesia quam in Palatio, in Oveto cuncta statuit"14.
Adopzio doktrina transakzio formula bat zen arabeak batera ekartzeko. Adopzioaren aurkakoek, iparreko neogodo eta kristau herriarentzat, doktrina nahasgabea bilatu nahi dute.
785an penintsulako kristauak zatituak aurkitzen dira: "Et sicut duae quaestiones, ita duo populi et duae Ecclesiae, una pars cum altera pro uno Christo contendunt"15. Urte honetan, Asturko kristauek, Dohatsua aintziI1dari, Eliza Unibertsura jotzen dute, hau da, frankuen elizara. Karlomagnok Asturiasko eliza babesten du, kristau herriaren buru baita. 785790 bitartean, Orleansgo Jonas, frankuen elizak bidalirik, Asturiasko eliza guztietan barna ibili zen. 790an frankuen elizak bidalitako beste bat etortzen da, godo atzerriratu bat, eta orain Orleansgo gotzain, Theodulfo izenekoa, Oviedoko eliza eta gortea eratzen dituena. 790an Oviedoko batzarra biltzen da. Honek Elipando gaitzetsi eta Karlomagnok eskuartzeko eskatzen du eta Oviedo hiriburu mailara jasotzen du.
Harreman hauek Asturiasko eliza berriari ideiak, testu santuak eta itzal handiko jendea ekarri zizkioten. Eta ideia berri bat hauxe da, Santiago Espainian Berri Ona hotsegiten aritu zena. Lievanako Dohatsua da ideia honen zabaltzaile bat. Dohatsuak berri hau lsidororen «De ortu et obitu Patrum» obrarenpredikutik hartzen du. Baina, obra hau tarteratua dago, Toledoko Julianek, VlI. gizaldian idazten duenean, ez baitu delako predikuren berririk. Dohatsuak berak tarteratu ahal izan zuen, Breviarirum Apostolurum obraren frantses testua irakurri ondoren.
Franko kultura zabaltzen aritu zena batez ere Alduino izan zen, Espainiar eta lsidoro zale handia. Godo atzerriratuekin Tourseko San Martinen bazkun bat sortzen du; Oviedon, San Salvador, Santa María eta Hamabi Apostoluen elizetan goratzarreak idazten ditu San Isidororen omenerako eta Alfontso lI.aren erlijio obra goresteko.
SANTIAGO BIDEAREN OROHARREKO HISTORIOGRAFIA
1.IX. Gizaldira arte
Lyongo Flororen martirilogioaren arabera, 806an Santiago dagoeneko gurtzen zuten; horregatik haren hilobia 795-800 tartean aurkitu beharko zuten. Erromako Gotzain Leon III.aren mendean (795-816), Alfontso II.ari kapera bat eraikitzeko baimena eman zioten, eta hura AlfontsoIll.ak beste harrizko batekin berrituko du. Alabaina, Leon III.a ala Leon I.a zen?
Kostaldeko bidea antzina-antzinakoa da. Oso bide zaharra zen, Frantziara joan-etorria ez baitzen behin ere moztu. Tourseko Gregoriok 585.go Leovigildo eta Gotranen guden gainean hitz egitean aitortzen duenez, VI. gizalditik bazen behinik behin. Ibilbide honek kostaldetik IV; gizaldiko gudaldiak, Teodosioren mendean (346-395) egindakoak, berrituko lituzke; hau, izan ere, lruñetik Oiarsura etorri eta gero Bracantia'ko (dela Herkulesen A Coruñako dela Batanzosko) argidorrera joan baitzen. Bide hau Agriparen Via bera izan zitekeen, ipar itsasertza zeharkatzen zuen harbidea eta Cantabrian Cobreces, Puente de San Miguel, Santoña, Santa María del Puerto (Naxerako Gartziaren garaian herri askotako jende onarekin birpopulatutakoa) monastegian barrena igaroko zena.
Santiagora erromesaldia IX. gizalditik atzera etengabe aurkitzen da. Gizaldi honetan Ghazal, Abderraman lI.aren ordekoa, normanduengana bidali zuten eta hauengandik normanduen enbajadorearekin Santiagora etorri zen eta, hemen bi hilabete gelditu ondoren, erromesekin Gaztelara itzuli.
Alfontso III.aren garaian (866-911) eraikitzen dute Santiagoko eliza eta érromesaldiei haize ematen die. Astorga eta Sahagun bi erromes-toki ziren. Astorga 895tik. Sahagunen, 904an ber-erakian, erromes-ospitale bat zegoen. Alfontso III.aren garaian Astorgatik Zamorara doan erromes bide bat zen eta Euskal Herri eta Frantzia aldera bide bat egiten ari ziren, Erromako XXXIV harribidea atondurik: Bordele-Astorga eta Asturiasko bidean zehar: Oviedo, Santillana, Suances, Reinosa, Brañosera ondoan, Amaya, Carrion eta Sahaguneraino.
Alfontso III.aren garaian kostaldeko bidea beharrezkoa zen. Bide hau bikoitza zen: lehorbide batean eta itsasbidea bestean.
Lehorbidea Oviedotik Santillanara doa eta hemendik Bizkaia eta Gipuzkoan barrena Frantziara. Horregatik Fruela l.ak (757768) eta Ordoño l.ak (851-866) euskallurrak edo Gallia Comata deritzana menderatzeko interes handia izan zuten. Bide honek gero Hendaia, Baiona, Bordele eta Soulacetik jarraitzen zuen.
2.X. Gizaldi barruan
X. gizaldian lehorbide eta atlante itsasbide hau egin al zitekeen? Normanduek eraso egin eta itxi egin zuten bidea. Normanduek Gijon eta Betanzosen lurreratzen dira Ramiro I.aren garaian (842-850). Erasoaldiak x. gizaldian etengabe ari dira. Alfontso lI.ak Oviedo Gozón dorrearekin indartu zuen. Santiagoko gotzain Sisnandok 960. urte aldera Konpostela normanduen aurka indartu zuen. Normanduengatik Asturia, Kantauri eta Galiziako itsasertzeko jendeak kostaldea utzi egin behar izan zuen.
Normando erasoaren ondoren bidea, Santxo Handiak berriz moldatu aurretik, aldatua dagoela ikus daiteke. Euskal Herria kostaldetik igarotzen du, hau da, Baionatik, Itziar, Astigarribia, Berriatu, Zenarruza, Durango, Barakaldo, Mena ibar, Berzedo, Espinosa de los Monteros, Reinosa, Carrion barrena. Bide honetan izen handiko monastetxeak eraiki zituzten IX. eta X. gizaldietan. Bide honetatik zihoanak bai normanduen erasoak bai arabeen sarraldiak saihestu ahal izaten zituen. Baina, bide hau lruñako errege Santxo Gartzés I.aren bultzak aldatu egingo du, Banu Qasiarrei Rioja erdia konkistatzen baitie X. gizaldiaren lehen hamarreko urteetan, eta Naxera bere erresumaren hiriburu egiten du eta hiri hori bere gorteleku bihurtzen.
3.Bidea XI. Gizaldian
Santxo Handiak, ordurako irikia zegoen Santiago bidean, bere aurreko Santxo Gartzes I.ak egindako aldaketa, sakonagoa egiten du bere onerako eta batez ere bere semeei utzitako erresumak sendotzeko. Santxo Handiaren geopolitikaren pauso maisua da Santiago bidearen birmoldatze hau. Santxo Handiak bere oinordekoei hiru erresuma berri, bere Lehenseme Garciarengan batuak, utzi nahi zizkien, baina elkarren artean politiko eta ekonomiko elkartuak. Horregatik Bide hori lagun, gero izango ziren, Aragoi eta Gaztela erresumak elkartzeko asmoa zuen; bakoitzak bere hiriburua zuela, AragoikJaka eta Gaztelak Burgos. Kostaldeko bidea barnera sartzen zuen.
Santxo Handiaren proiektu hau bere semeek poliki-poliki aurrera eramaten dute, batez ere Sacho Ramirezek. Izan ere, IO76an Jakan eta lruñean erromesei bidesaria ordaindu beharra kendu egiten die. Eta IO90an herri berri bat sortzen du, Lizarra (Estella) , Santiago Bidea indartzeko asmo bereziarekin.
XI. gizaldian Penintsulan gregoriano erreformak indar hartzen du, eta hura lagun Erromako Gotzainaren itzala era berrian hedatzen da Clunyko monako talde askoren bidez, erreforma berria kristau herri osoan zabaltzen baitute. Lagun berriak eta errenta berriak bereganatzen dituzte Clunyko monjeentzat eta Erromako Gotzainarentzat. Clunyko monakoak oso gartsu hartzen dituzte lruñea, Aragoi, Gaztela etaLeonen. Mozarabe liturgia baztertzean eta Erromako jai-arauak sartzean, elizara jende berria heltzen da, batez ere Frantziakoa, Erromako Gotzainaren asmo berrien aldekoa eta Clunyn inspiratua. Clunykoek beren onerako, orain Santigora doazen erromesaldiekin indar hartuko duen espiritu modaren jabe egingo dira.
XI. gizaldiko erromesaldien eredu argia Cid Campeadorek ematen digu bere eresian honela gogoratzen baitigu:
«Badoa Don Rodrigo, de Vivar deitutako,
Santiago ikustera, erromeria egitera16»
4.Bidea XII. Gizaldian
Sasi-Turpinek 1131. urte aldera Santiago Bidea egiten inor baino gehiago ahalegindu zena Karlomagno enperadorea dela dio, eta honek 778an inauguratu zuela Apostoluak eskatu ziolako. Autore honen arabera bidea Frantzia, Aquitania, Gaskuña, Baskonia, Nafarroa, Espainian barrena Galiziaraino doa.
Silense Kronikak, Alfontso VI.aren garaian idatziak, Cluny eta Borgoña aldeko espiritu bamean, erromesaldiak antolatzen Santxo Handia eta Clunyko monastegiak hasi zirela dio. Kronikaren autoreak, gainera, zera ikusten du, bere garai hartako zibil eta eliza kargu denak frantziarren eskuetan daudela. Silense kronika naziozale eta frankofoboa da. Eginardoren, Anales Regii, Fredegario'ren, Gregorio de Tours'en frantses hostoriografia gezurtzat dauka (Franci falso asserunt17) eta Karlomagno lapurtzatjotzen du «<More francorun auro corruptus»18). Silensek bide zaharra eta bide berriaren marra gogoratzen du, Santxo Handiari leporatzen diona: " Iter Sancti Jakobi quod barbarico timore per devia Alabe peregrini declinabant, absque retractationis obstaculo currere fecit"19. Baina Silense gutxi fidatzeko historiadorea da, bere jakiniturri berak ere moztu egiten baititu, Nafarroako geografia besterik ez du ezagutzen, Nafarroako erresumaren hasieraren berri nahas samar daki, baita Asturiasko eta Nafarroako erregeena ere. Badirudi ere Santiagoren hilobia Clunyn dagoenez duda egiten duela. Silensek azpimarra egiten du Santiago Bidearen eta Clunyren artean dagoen harremana, beneditarren modua Nafarroako erresuman sartu zela dio eta ze harreman zeuden A1fontso VI.aren eta Santxo Handiaren artean azaltzen du. Silensek helburu A1fontso VI.a goratzea du, honen erresuma 1077an Galiziatik Auñamendiraino hedatzen zen. Silensek, bere nazioaldeko protestaren aintzindari bezala eta Santxo Handiak egindako Bidearen marra nabariaraztean, SasiTurpinek zabaldua zuzendu besterik ez du egiten, honek zera baitzioen: "Rectissime transeuntem per Gasconiam, Basclamque"20. Baina, Clunyren eta orain Silenseren ofizial doktrina zera zen, bidea nafartarrei eta haien erregeei zitzaiela zor. Alabaina, 1076 eta 1084 tarteko historiografiak zera esaten du, Zubi, Lizarra, Logroño, Naxera eta Burgos barrena doan bidea frankoak asentatzeko bidea zela, merkatari bidea. Merkatarien bide hau Santiago Bide bihurtzen joango da. Horrela 1090an Lizarra sortzean Santiago Bidea egiteko xedea agertzen da.
Naxerako Kronika, silensea baino atzeagokoa eta 1160. urte inguruan idatzia, nafarroen aldekoa da eta frankoen aurkakoa. Ez du onartzen frankoekin harreman onak eduki zituztenik ez godo erregeen garaian (Leovigildo eta Rekaredok Gontran eta Childebertokin), ez eta Alfontso lII.aren garaian ere. Bere garaiko Santiago Bidea deskribatzen du eta hari buruz hau dio: «Santiago Bidea deitzen diogun herri bidea».
Konpostelako Historia 1120. urte inguruan idatzia dago. Haren autoreak frantsesak dira, espainiarren eta euskaldunen aurkakoak. Konpostelako Historia horrek bere I. liburuko I. atalean zera esaten du, nola santiagoren, Juan Apostolu eta ebanjelista santuaren anaiaren, gorputza tokiz aldatu zuten. (Espainian predikatu zuela dioen esaldi hau ez da Konpostelako Historiako testu guztietan agertzen). Eta Erromako Gotzain Leon santuaren eskutitz bat aitatzen du; haren arabera, ikasleek haren gorputza Espainia lurraldera aldatu zuten han hobiratzeko... eta Yria kaira heldu ziren.
Lehen liburuko 2. atala hilobi aurkituaz hitz egiteko erabiltzen du: Eta izen handiko pertsonak seinalatzen ditu, gaueko izarrek erakarriak, aingeru bat maiz agertzen dela eta azkenik Teodomiro etortzen da. (santiagoren hilobia nola agertzen den, Kristoren hilobia nola agertzen denaren antzera kontatzen da).
Konpostelako Historiak Frantziatik Portoko gotzainaren bidea kontatzen duenean honela dio: "Rediens at civitatem Auxum, et ab Auxo ad Labordensem civitatem, tunc Alpes ingreditur, inde per ispuciam et per Navarra et per Vizcayam et per Asturiam... Carrionen usque pervenit"21. Santxo Handiak birmoldatu aurreko bidea deskribatzen du.
XII. gizaldian erromes Borgoñako Santiago Guido etortzen da; hura handik gutxira, 1119 Erromako Gotzain egiten dute eta Kalixto lI.a izena hartzen du. Erromako Gotzain honi leporatzen diote erromesaldiek hartutako indar handia, Apostoluaren jaia igandean erortzen zen urtea jubileu urte santu deklaratu baitzuen.
1147an Apostoluaren hilobira gurutzatuak etortzen dira, England'etik Lur santura zihoazen bigarren gurutze-guda barruan. Itsasontzi asko behar ziren hamahiru mila gurutzatu eramateko, eta bidenabar Portugalko Alfontso I.ari arabeen eskuetatik Lisboa bereganatzen laguntzen diote.
Ali Ben Yusuf almorabidearen enbajadoreak, Konpostelan Urraka andrearekin, Alfontso Enriquezen -gero Alfontso VII izango zenarenamarekin, hitz egiten duenak ezusteko handia hartzen du horrenbeste jende ikustean eta hala dio: «Hain Kristau erromes asko doaz Konpostelara eta datoz handik, ia ez dute sartaldera doan harbidean ibiltzeko lekurik uzten» .
Liber Sancti Jakobi. Erromako Gotzain Kalixtori egozten diote liburu hau; 1119an Clunyko abade zela aukeratu zuten kargu horretarako. Eta ahatik egozten diote, haren atalburu batzuek haren izena dakartelako eta lanaren aurrehitzetan Kalixto bera dela autore esaten delako. 225 orriko eskuidatzia da, XII. gizaldiko idazkeran, santiagoko Katedralaren Artxiboan gordea. Beste kopia bat Aragoi Erresumako artxiboan gordetzen da, Konpostelan Ripollgo monako batek 1173an egin zuen. Eskuidatzi hau, barne kritikaren a:rabera, 1160 inguruan fetxatu behar litzateke. Autoreak bat baino gehiago dira, batzailea bat bakarrik baldin bada ere; batzaile hau Clunyko monako bat, sekulo-klerigo edo goliardo bat izan zitekeen. Bost liburu ditu:
1) Santiagoren gaineko sermoi eta liturgi bilduma.
2) Santiagoren Europako 22 mirarien bilduma.
3) Santiagoren gorputza Konpostelara aldatzearen relatua.
4) Sasi-Turpin edo Reimsgo artzapezpiku Turpini egotzitako kontakizuna. Karlomagnoren bizitza da.
5) Liber Peregrinationis. Tratatu bat eta bide kontaera da, moral kontsejuen liburua eta santiagora erromes gidari. Konpostelara doazen erromesen 74 kontuetako bat da, XVIII. gizaldira arte kontserbatzen duguna. Autoreak berak ezagutzen ditu deskribatzen dituen bideak. seguru asko Poitoukoa izan zen. Liburuaren epilogo eskutitzak, Inocencio lI.ari egotziak (11301143), Aymeric Picaud aitatzen du, Vezelayko kaper-aua, eta bera esaten da dela Liber Peregrinationis liburuaren autore. Liburuak laburki bat eta 11 atal ditu. Frantziako Santiago Bidearen lau bideak seinalatzen ditu, igarotzen dituen tokiak eta ukitzen dituen erlijio monumentuak.
Kalixtoren Kodikeak, Leon I.aren ( 400-446) sermoi batean eta san Jeronimoren martire-liburuan oinarriturik, Espainiako santiagoren predikuaren eta haren gorputz aldaketaren tradizioa V gizaldiraino igotzen du; SanJeronimo hau 420an hil zen, baina ez dakigu bere martire-liburua noiz idazten den.
Kalixtoren Kodikeak eusko eta nafarren aurkako karolingio tradiziorik onena biltzen du. VII. gizaldiko Fredegariori jarraitzen dio, Fredegarioren jarraitzaileei, Pipino Txikiaren historiagileei, Eginardori jarraitzen dio, euskoen maltzurkeriaz hitz egiten duenari, Astronomoari jarraitzen dio, euskotarrak aldakorrak, maltzurrak eta asaldariak direla dioen hari.
KalixtoTen Kodikean igotzen da gorenera bai franko, bai bisigodo bai hispano historiografiaren euskoen aurkako kondaira beltza.
Liber Sancti Jakobi'ren Lehen Redakzioa: Alfontso III (906. u.). Codex Calixtinus hau ez daiteke Espainiako Historiatik separatua uler. Eta zera ikusiko dugu, Espainiako Historiaren gorabeherek Kodigo honen atal edo zati bat baino gehiago baldintzatzen dutela.
Liburu hau X. gizaldian hasi ziren idazten. Aldi honetakoa da Oviedoko gortetik bidalitako ofizio-dokumentuen bilduma bat. Bilduma honek Espainian Santiago Berriona zabaltzen ibili zela defenditu nahi du, Galizian hobiratu zutela eta gero haren hilobia agertu zutela.
Dakigunez, VII. gizalditik zabaldua zegoen Santiagok Espainian predikatu zuela eta Galizian lurperatu zutela. Hori ingles testu batzuen bidez zabaldu zen. Baina, gutxik zuen testu hauen berri eta Beda Agurgarriaren arabera Apostoluaren gorputzak agertu gabe zirauen.
Dena aldatzen da IX. gizaldian, Adonen martire-liburuaren arabera hilobia agertu zenean. Horrela, Oviedoko erregeek lehenengo ofizio-testuak biltzen dituzte, hala, adibidez, A1fontso III.ak 906an Tours'ko San Martinen erlijiosuei idatzitako eskutitza, hilobiaren agerpena esplikatzeko.
Eskutitz honetan ofizialtzat jotzen diren testu zerrenda batzuk aitatzen dira. Hala, adibidez:
-Prelatuen karta egiak eta, horien artean dudarik gabe, Epistula Leonis Papae.
-Aiten historia egiak, Historia Translationis esate baterako.
-Mirari batzuen kondairak, gero denak bildu eta bigarren liburua osatuko dutenak. Lehen bertsio honetan agertzen diren mirarietatik gero XII. gizaldiko mirarien liburura pasako ez diren batzuk agertzen dira. Antzinako mirarietan 2. eta 19. mirariak daude. Berebat, Alfontso erregearen gainean hitz egiten duen lehen mirariaren aitorra zehatzago esplikatu beharra dago.
a. Batzuek Alfontso VI. erregea dela uste dute eta aitormena 1086 eta 1109 tartean fetxatzen dute. Eta hori testuak Moabitak edo Almoravideiak aitatzen dituelako. Baina harritzekoa da nola Kodike horren idazleak ez dakien Alfontso horren izenik ez zenbakirik, orduan errege zen A1fontso VII.aren aitona izan behar baitzuen.
b.Beste batzuk zera uste dute, Urgelgo Ermengotus edo Armengol kondearen aldiko A1fontso erregea izango zela, bere ejerzituarekin 1010an Kordoban sartu eta gero hil zena. Horrela balitz A1fontso V:aren aurrean aurkituko ginateke (999-1028).
Amaitzeko:
-Lehen idatzi hau Alfontso III.aren alditik ari ziren egiten eta Alfontso Varen garaian aurrera jarraitzen zuen.
-Bere bamean Aiten idatziak sartzen ziren, Bedaren sermoia, esate baterako, Jeronimo santuaren idatziak, Santiago aldatzearen kondaira bat. Hau dena 906.erako bildua zegoen.
-Bilduma honek Liber sancti Jakobi'ren lehenengo hiru liburuak osatzen zituen.
-Lehen bilduma honi Liber sancti Jakobi deitzen zaio, Kalixtoren Kodikean aitatzen den bezala (I. lib., XVII. At.).
Liber sancti Jakobi'ren Bigarren Bilduma (XI. gizaldi azkenean). Erredakzio aldia: Bigarren ofizio rezentsioa Clunykoek XI. gizaldi azkenean egiten dute, aldi horretan herri eta eliza kargu handienak fungitzen baitituzte. Clunykoek eragindako bigarren bilduma hau, 1090 eta 1107 bitartean Hugo abateari esker egin ahal izango zen, urte hartan Espainiara etorri eta Alfontso Vl.arekin Burgosen Pazkoa ospatu baitzuen. Arrazoi bat baino gehiago bazegoen horrela egiteko:
1.- Hugo abateak Borgoñako Raimundoeta Borgoñako Enrike elkarren artean pakto bat egitera bultzatu zituen, Alfontso Vl.aren erreinuak zatitzeko, errege honek Zaidan emazte berria (Isabel) hartu baitzuen eta harengandik seme bat, santxo, ekarri. Gizakume berri honek Borgoñakoen proiektu osoa hausten zuen, batez ere Alfontso Vl.aren ondarea Urrakaren alde. Eta Hugo Borgoñako Konstanzaren osaba zen. Erreinu hartze hau zuritzeko Sasi-Turpinen politika-testu bat ekartzen da, eginkizun horretarako Borgoñako dinastiaren eskubideak legetzen zituena, zera baitzioen, Karlomagnok Espaina konkistatu zuenetik, haren feudo herria zela.
2.- Espainiar ondarea Borgoñakoen alde arriskuan Clunyk bigarren aldian 1107an ikusi zuen, Alfontso VI.ak, bere seme Santxo hil zenean, Urrakaren emazte eta Erreinuko oinordeko Alfontso Borrokaria aukeratu zuenean, eta horrela Borgoñakoen ordezkari Alfontso Raimundezen interesak baztertu zituenean.
Erredakzio hau egiteko arrazoiak: Rezentsio honen helburua zera da, Santiagoz zabaldua zegoen guztia gorde, haiek baitira erromesaldiaren zaintzaile, eta 906. urtetik XI. gizaldi azken arte pilatu diren berriak lehenengo rezentsioari erantsi. Dudak garbitu nahi dituzte, izan ere «nonnulli qui dicunt esse apocrypha»22 baitira. Sasi Kalixtoren sarrerak apologia aldera hitz egiten du. Halaber, erromesaldiaren ofizio-eskuliburua egin nahi da, eta horrekin Clunykoek Santiagoren arazoa euren monastegi eta arrotz-etxeetan zabalduko dute, haien jan-tokietan irakurri bidez.
Idatzaldi honen autoreak: Clunyarrak. Erromesaldiari esker sartzen den dirua ugaldu egin nahi dute, gotzain-eliza berreraiki, Clunyren eta Borgoñako gortearen arteko harremanei eragin. Hori egin nahi du Dalmaziok, Clunyko monakuak, Konpostelako gotzain aukeratuak, bere eliza Almanzorrek 997.go erasoaldian utzitako miseriatik berriz jaso. Hori Gelmirezek, Santiagoko gotzain eta Dalmazioren ondorengoak, Konpostelan 1082tik 1128ra izen handia irabazten duenak. Hori Borgoñako sendiak; haren feudo da Galizia, Borgoñako Konstantza Alfontso VI.arekin ezkondu zenetik, eta gero Borgoñako Raimundo eta Borgoñako Enrique Gaztelako Urraka eta Portugalko Teresarekin ezkondu zirelako.
Zer sartzen da idatzi horretan? Clunykoek SasiTurpinen Historia Karoli Magni edo Karlo Handiaren bizitza sartzen dute. Zera ohartu behar da, Sasi Turpinen obrak zati bi dituela eta autore bat baino gehiagorenak gainera. Lehenak bere bost atalekin Santiagoren berri ematen du. Bigarrena hitz-lauzko jesta-kantua da. Liber Sancti Jakobi obrak Sasi Turpinen bost atalak hartzen ditu, jatorrikoa baino bertsio berriagoan, ordea, jatorrikoa ertsiagoa baitzen. Bertsio aberatsago hau clunyarren lana da. Karlomagnoren Historia hau ezaguna zen Espainian XII. gizaldi hasieran; horren lekuko da 1110 urte inguruan idatzitako Silensea, honek ezagutzen baitu. Baina, Silense aurretik ez zen ezaguna, horregatik Alfontso lll.ak ez du haren berririk. Karlomagnoren gai hau, clunyarrek tartean nahastua, Liber Sancti Jakobi obran batez ere 2.en eta 4.en liburuetan sartzen da.
Liber Sancti Jakobiren hirugarren idatzaldia (1132-1158). Noiz eta non egin zen idatzaldi hau: 1132 eta 1158 bitartean. Testuak berak dioenez: «hunc codicem... scribitur enim in compluribus locis... et praecipue in Cluniacum»23. Eskuidatziak buruan Konpostela aitatzen du eta mirarietatik fetxa litekeenez 1131 eta 1139 bitartean izango zen. Alabaina, 5. atala idaztean Diego Gelmirez (+1139) eta Alfontso V11 (+1157) hilak bezala aitatzen dira. Horregatik gida-liburu hau fetxa horren ondoren idatzi beharko zuten. Hau da, 1158 eta 1173 bitartean, orduan, izan ere, Ripo11go monako bat, Armand de Mont, Konpostelan Codex Calixtinusaren kopia bat egiten aritu baitzen.
ldazteko arrazoiak: Behin Borgoñako leinuak Gaztelako Erresuman tokia tinko hartu ondoren, ez du babesteko SasiTurpinen bezalako ofizio-testurik behar; ahatik Silensearen edo Ximenez de Radaren eta Alfontso X.aren Gaztelako historiografiak Karlomagnoren obraren aurka egingo dituen kritikak onartu egingo ditu. Horiek denek Historia Caroli Magni gezurra dela diote eta Karlomagnori lapur deitzen diote. Hirugarren idatzaldi hau egiteko arrazoiak, Erromako Gotzainak Espainako gurutze gudaren alde eta Santiagora erromes joatearen alde, dena Alfontso V11.ari laguntzeko, egindako deian ipini behar dira.
ldatzaldi honen autoreak hauek dira: Aymeri Picaud, Oliver d'lsan eta Flandesko Giberta. Aymeri Picaud eta Olivier d'lsan Poitoukoak ziren. Olivier d'lsan eta Flandesko Giberta Aymeri Picaud apaizaren etxeko eta lagunak ziren. ldatzaldia Erromako Gotzain Kalixto ll.aren menpean jarri zen, hau da, Clunyko abate Borgoñako Guidoren -Borgoñako Raimundoren anaiarenmenpean. Bildumariek obra Kalixto ll.ak, erregearen osabak, idatzi izan balu bezala aurkezten dute. Ziur Kalixto ll.na ez da mirarien liburuaren autorea, haietako asko Kalixto lI.na baino aurreagoko idatzaldietan aurkitzen baitira. Kalixtoren Kodikea azkeneko aldiz Aymeri Picaudek idatzi zuen, Vezelayko miraria erantsi zion. Konpostelara heltzen denean, 1131 inguruan, Palestinatik Clunyn barrena dator. Aymeri PicaudJerusalengo kalonjea zen eta batetik bestera bide egiten 14 urte igaro zituen. Idazki eta mirariak, Kalixto lI.aren hitzaldiak, eresi eta nekaldiak bildu zituen, eta gai guzti horiekin Clunyn geratu zen idazteko.
Idatzaldi honetan zer sartzen den. Hirugarren bilduma honetan idatzitako zatian batez ere bosgarren liburua edo erromesaren Gida sartzen da.
5.Bidea XIII. Gizaldian
Tuyko Lukasek XIII. gizaldian idazten du. Nola Karlomagno etorri zen esaten du, Alfontso II.ak Apostoluari, haren hilobia aurkitu ondoren, eliza eraiki zionean. Honela dio: «Karlomagnok Euskal Herriko bidea egin zuen Santiago agurtzera etorri zenean» . Alfontso II eta Karlomagnoren elkar-ikuste hau, bai Iriako Maria Santuaren Kronikak baiesten du (honek elkar-ikusi hori Santiagon jartzen du), baita Iriako Kronika Txikiak ere (honek elkar-ikusia Oviedon jartzen du: «deinde Adefonsous Castus in Asturias reversus ut videret se cum Carolo Magno rege Franciae»24). Tuyko Lukasek basati jendez betea zegoelako itxitako lehenengo bidea aitatzen du. Euskal Herrian barrena zihoan beste bigarren bidea, eta Santxo Handiak zabaldutako hirugarren bidea. Chronicon Mundiren testuak hitzez hitzera honela dio: "Iter SanctiJakobi aperuit, quod barbarica infestatione clausunerat et per devia Alavae peregrini declinabant"25.
Erromesaldiak asko ugaltzen dira XIII. gizaldi honetan. Bordeleko Artxapezpikua eta Nantesgo Gotzaina arabeen aurka 1212an Navas de Tolosako borrokaldian gudatzera etortzen direnean, borrokaldi aurretik Apostoluaren hilobira agertzen dira.
XIII. gizaldi hasierakoak dira Asisko Frantziskok, Domingo de Guzmanek, Fernando lll.ak, Alfontso IX.ak eta Portugalko Santxo ll.ak Konpostelara egindako erromesaldiak.
Jimenez de Radak XIII. gizaldi hasieran baietsi egiten du Tuykoak esana, eta hala dio, Tuykoak seinalatutako bigarren bidea Euskal Herrian eta Asturian barrena zihoala. Santiagoren debozioa eta bidea sortzearen frantses bertsio hau Alfontso X Jakintsuaren Kronika Generalak ukatu egiten du.
OHARRAK
1 "Leon gotzainak franko, bandalo, godo eta erromatar erregeeiJainkoaren izenean".
2 'Jakobok, Zebedeoren semeak, Espainian eta etzaldeko tokietan predikatzen du".
3 "Zebedeoren lakobo Espainian".
4 "Berri Ona Espainian eta Etzaldeko bazter guztietan predikatu zuen eta aldarriaren argia munduaren azkenean zabaldu zuen".
5 "Txit dohatsu honen hezur santuak espariiarrek aldatu eta haien azken lurretan, hots, Britain itsaso aurrean lurperatu zituztenn.
6 "HauJakobo dohatsuaren, gorputza Hispanian datzanaren, anaia da". 7 "Jende haiek erruz doaz haiek ohoratzeran. 8 Bertso idazkiak.
9 Hark bihunu zuen lehenbizi bere doktrinarekin Espaniako jendea, hark bihurtu jainko hitzekin deabru izugarriak engainatutako eta hilobietan jauresten zuten basa jendea.
10 "Hispanian sarrazenoen menpean zeuden kristauen eske eta kejak eraginda, Karlos erregea bere gudostearekin Hispanian sartu zen".
11 "Hauek adiskidegoa sendotzako dohainekin bidali zituen".
12 "Hispaniaren buru argi distiratsu, gure Babesle bizi eta patroi". 13 "Galiziako itsas ertzean".
14 "Goduen era dena Toledon izan zen bezala, bai eleizan bai errege-jauregian, dena Oviedonjarri zuen".
15 "Eta bi doktrina bezala, bi herri eta bi Eleiz, batak bestearen aurka gudatzen du Kristo bakarraren alde".
16 "Ya se parte Don Rodrigo/que de Vivar se apellida/para visitar Santiago/adonde va en romería".
17 Frantziarrek gezur baiesten dute.
18 "Diruz ustelduriko frantziarren arabera".
19 Santiago Bidea. erromesek basatien beldurragatik Arabatik bideoker zehar egiten zutena, batere eragozpenik gabe ibiltzeko bide egin zuen".
20 Gaskuña eta Euskal Herrian zehar zuzen-zuzen igarotzen zela.
21 " Auxo hirira itzuli eta Auxo'tik Lapurdi hirira joan ondoren. Auñamendietan sartzen da eta handik Gipuzkoan, Nafarroan, Bizkaian eta Asturian barrena Karrionera heltzen da".
22 "Algunos que dicen que son fingidos".
23 "Izan ere, kodike hau... toki askotan idazten da... e,a batez ere Klunin".
24 Gero Alfontso Kastua Asturiara itzuli zen Frantziako errege K arlo Magnorekin egokitzeko".
25 "Santiago bidea zabaldu zuen, basati jendeak ixten baitzuen eta erromesek Arabatik barren okertu behar izaten bait zuten".