1124. Z.
Data: 1953-11- 5
Irudia : Miguel López de Legazpi
Legenda: Legazpi
Beste legenda bat: Convenio Postal Hispano-Filipino
Beste legenda bat: Correo aéreo
Inprimatzailearen datuak Fca. Nal. de Moneda y Timbre
Prezioa: 25 pta.
Inprimatzeko Teknika: kalkografía
Kolorea: verde
Hortzak: 12 x 121/2
Tirada: 500.000
Orria: 50
Seriea: Convenio postal Hispano Filipino y Joaquín Sorolla ; 2 valores
Espainiaren eta Filipinen arteko Posta Hitzarmena 1951ko urriaren 6an
sinatu zen, bi herrialdeen arteko posta-zerbitzuari hasiera eman zitzaion
urtean hain zuzen. Eta 1954.ean berretsi zen.
Berrespen hori ospatzeko asmotan, aire-postako seilu berria egin zen, 25
pezetakoa, Migel Lopez de Legazpi itsasgizon ospetsuaren ilustrazioarekin,
oso loturik baitzegoen Filipinen historiari.
Migel Lopez de Legazpi Gurrutxategi Legazpin (Gipuzkoa) jaio zen, XVI.
mendearen lehen bosturtekoan. Mexikora joan zen, eta handik 1564ko
azaroaren 21ean alde egin zuen sartaldeko irletara (Filipinak), armada
espedizionarioko jeneral gisa. 1565. urtean helmugara iritsi eta hainbat
lurraldez jabetu zen. 1571n, Manila hiria fundatu zuen. Han hil zen
hurrengo urtean.
1167 Z.
Irudia : San Ignacio de Loyola y casa natal
Prezioa: 60 cts.
Kolorea: marroia |
1166 Z.
Irudia : San Ignacio de Loyola, (Sánchez Coello).
Prezioa: 25 cts. de peseta
Kolorea: morea |
|
Data: 1955-10-12
Inprimatzeko teknika: huecograbado
Legenda: 1556 - San Ignacio de Loyola - 1956
Beste legenda bat: Día del sello 1955
Inprimatzailearen datuak: FNMT
Hortzak: 121/2
Tirada: 10.000.000
Orria: 75
Seriea: IV centenario de la muerte de San Ignacio de Loyola; 3 b.
|
|
1955. urtean San Inazio Loiolakoari eskainitako serieak hiru seilu zituen
25, 60 eta 80 pezeta-zentimokoak. 25 eta 80 zentimokoetan, San Inazioren
erretratu bera (Sanchez Coellok egina) ageri zen, eta more eta berde
koloretan inprimatu ziren hurrenez hurren. 60 zentimokoan, berriz, San
Inazioren erretratua eta Azpeitiko haren etxea ikus daitezke, zeinaren
inguruan eraiki baitzen gaur eguneko Loiolako Santutegia.
Iñigo Lopez de Recalde (1491-1566) zazpi anaietan gazteena izan zen
Gipuzkoako eta Bizkaiko goi-nobleziako familietako batean. 1521ean
zauritua gertatu zen, eta bere formazio espiritualari ekin zion
Bartzelonan, Alcalan eta Parisen. Parisen kezka espiritualak zituzten
gazte-talde baten adiskide egin zen (haien artean, San Frantzisko
Xabierkoa). 1537. urtean, Inazio apaiztu egin zen, eta Jesusen Konpainia
fundatu zuen geroztik.
Handik aurrera Erroman bizi izan zen, sermoiak eta gizarte-ekintzak
egiteari emana. 1622an kanonizatu zuten. Gipuzkoako Batzar Nagusiek
probintziako zaindari izendatu zuten, Zumaian 1620ko maiatzaren 10ean
egindako batzarrean.
|