Logo sellos gipuzkoa

 

Home / Español

Azala

Sarrera

Seiluak

Inprimaketa

Filatelia

Erakundeak

Pikaresca

Balioa

Aurre-filatelia

XIX mendea

Errepublika

"Patrioticos"

Binetak

Tolosako probak

Eusko Jaurlaritza

1938

1939-1950

1951-1955

1956-1960

1961-1965

1966-1970

1971-1975

1976-1980

1981-1985

1986-1990

1991-1995

1996-2000

2001-2005

2006-2010

2011-2015

Atzerritarrak

Atzer. S. Inazio

P. Txartelak (Tolosa)

P. txart. pribatuak

P. Txartelak

Kartazalak

ATM

Makinak

SPD y TM

Personalizatuak

 

Fiestas de San Marcial (Irun) Sello

 4242 Zb

Data: 2006-6- 5

Irudia: Alarde en San Marcial

Legenda: Fiestas de San Pedro y San Marcial. Irún (Guipúzcoa)

Beste legenda bat: Fiestas populares

Imprimatzailearen datuak: M RCM-FNMT 2006

Prezioa: 0,29 €

Imprimatzeko teknika: Sakongrabatua

Hortzak: 13 ¾

Tirada: 600.000

Orria: 50 posta-seiluak

 

Irungo San Pedro eta San Martzial festetako ekitaldi nagusia, zalantzarik gabe, ekainaren 30ean egiten den Alardea da. Egun horretan, 8.000 pertsona inguru, hogei bat konpainiatan antolatuak eta guztiz uniformatuak, desfilean irteten dira, arma alarde foralak eta 1522ko ekainaren 30ean frantsesei irabazitako bataila gogoratzeko. Ospakizunetako asko San Martzial ermitan egiten dira, hiritik gertu dagoen izen bereko mendiaren tontorrean.

Seiluko irudian Gaspar Montes Iturrioz (1901-1998) pintore irundarraren obra ikusten da, 1951eko festen kartel iragarlea ilustratzeko egin zena. Fusileriaren tiroak irudikatzen ditu, San Martzialeko zelaian, santuari eskainitako ermitaren parean.

 

 

 

Pio Baroja (Sello)

 

 

4285 Zb.

Data: 2006-11-23

Irudia: Retrato de Pío Baroja.

Legenda: 50 aniversario de la muerte de Pío Baroja

Inprimatzailearen datuak: M RCM-FNMT 2006

Precioa: 0,29 €

Inprimatzeko teknika: Sakongrabatua

Hortzak: 13 ¾

Tirada: 1.000.000

 

Pio Barojak dezente bidaiatu zuen, baina bizimodu monotonoa ere egiten zuen literaturari emana. 1912. urtean, Itzea etxea erosi zuen Beran (Nafarroa), atseden hartu eta sormen lanak egiteko. Real Academia de la Lengua-ko kide izendatu zuten 1935ean. Gerra Zibilean, Frantzian eman zuen urtebete erbesteraturik.

Kalitate handiko nobela atsegin asko idatzi zituen, erabilitako hizkera argiagatik nabarmentzen direnak. Liburuak trilogiatan antolatu zituen. Adibidez, Tierra Vasca trilogia La casa de Aitzgorri, El mayorazgo de Labraz eta Zalacaín el aventurero nobelek osatzen dute. Las memorias de hombre de acción seriea ere idatzi zuen, Eugenio Avinaretaren inguruko hogeita bi liburukiz osatua.

 

Cristobal Balenciaga. Museo del traje. Hoja bloque año 2007

4354 Zb.

 

Data: 2007-10-18

Legenda: Moda Española

Beste legenda bat: Museo del Traje

Inprimatzaileraren datuak: M FNMT 2007

Inprimatzeko teknika: Sakongrabatua

Hortzak: 13 ¾

Seriea: Moda Española ; 4 v.

Tirada: 500.000 orriak.

4354A Zb.

Irudia: vestido de encaje.

Prezioa: 0,39 €

Kolorea: Txuria

N. 4354B Zb.

Irudia: traje de fiesta.

Prezioa: 0,42 €

Kolorea: Gorria

N. 4354 C Zb.

Irudia: vestido y abrigo.

Prezioa: 0,58 €

Kolorea: Gorria

N. 4354 D Zb.

Irudia: vestido camisero.

Prezioa: 0,78 €

Kolorea: Horia

Seilu orri honetan, lau seilu ikus daitezke, Cristobal Balenciaga Gipuzkoako jostun ospetsuak egindako lau diseinu erakusten dituztenak binaka elkarturik. (Harrigarria da jostunaren izenik ez agertzea seiluan.).

Cristobal Balenciaga (Getaria, 1895 – Valentzia, 1972) 1916an hasi zen jostun profesional gisa lanean, goi mailako jantzigintzako tailer bat zabaldu zuenean Donostian. Bere diseinuekin lortutako arrakastari esker, tailer berriak muntatu zituen Madrilen (1932), Parisen (1937) eta Bartzelonan (1938), eta ospea lortu zuen nazioartean. Haren estiloa soila eta dotorea izan zen, luxurik gabea ia. Pret a porter sistemarentzat lanik ez egitea erabaki zuen, horrek bere diseinuen masifikazioa ekarriko zuelakoan. Getarian, haren jaioterrian, museo bat dauka.

 

 

N. 4425

Data: 2008-07-16

Irudia: Trainera.

Inprimatzaileraren datuak: M RCM-FNMT 2008

Prezioa: 0,43 €

Legenda: Regatas de traineras

Inprimatzeko teknika: Huecograbado

Hortzak: 13 ¾

Tirada: 500.000

 

Ez da lehenengo aldia trainerua postetxeko zigilu batean agertzen dena. 1976.urteko olinpiadak zirela eta, zigilu bati Orio ontziaren irudia jarri zioten, eta herriaren izena ere irakur zitekeen, ontziaren kaskoan.

Irudi orokorra da, ziurrenik, eta ez du traineru jakinik irudikatu nahi; baina bere koloreak direla eta, Hondarribiko trainerua izan daiteke.

Zigilua "joko eta kirol tradizionalei” buruzko serie batekoa da, eta zigilu bakoitzaren alboan bineta bat darama, bien artean irudi bakarra osatzeko. Serie horretan Euskal Herrian praktikatu ohi diren hainbat kirol irudikatu dituzte: euskal pilota, harri-jasotzea eta palanka jaurtiketa.

Xabi Alonso gipuzkoarra zirkunferentzian sartuta dago.

N. 4429

Data: 2008-07-29

Irudia: baloia

Imprimatzailearen datuak: M RCM-FNMT 2008

Prezioa: 1 €

Legenda: Europa 2008

Inprimatzeko teknika: Huecograbado

Hortzak: 13 ¾ x 14

Tirada: -

Irudia: Selección Española de Fútbol.

 

Filatelian ohikoa den moduan, Espainiako Selekzioko kideak ez datoz zigiluan (Estatu buruei dagokie ohore hori, hil direnei, alegia), bai ordea bloke-zigiluarekin batera doan orrian, Espainiako Selekzioaren argazkian.

UEFAko (Eurokopako) Europako Futbol Txapelketaren amaierako partidua Vienako Happel estadioan jokatu zuten, Alemania selekzioaren aurka, eta 1-0 irabazi zuten, Torres jokalariak sartutako golarekin.

Donostiako Errealeko harrobitik datorren Xabi Alonso jokalariak talde horretan jokatu zuen 1999 eta 2004 urteen artean; gero, Liverpool-era joan zen (2004-2009) eta, Real Madrid-en dago gaur egun (2009- ).

 

N. 4483

Data: 2009-04-15

Irudia: Fotografía del Faro de Igueldo (Igeldo) en San Sebastián.

Imprimatzailearen datuak: Faros. Puertos del Estado. M RCM-FNMT 2009

Prezioa: 0,62 €

Legenda: Faro de Igeldo. Guipúzcoa.

Inprimatzeko teknika: Huecograbado

Hortzak: 13 ¾

Tirada: 350.000 (Hojas Bloque)

Oharrak: En hoja bloque con otros 5 valores que representan diversos faros.

Orriako legenda: Faros 2009

 

Igeldoko lehenengo faroa XVIII. mendekoa da. Kontxako badiara begira, izen bereko mendi gailurrean dago, Donostian. Faroa harlanduzko dorrean zegoen. Lehenengo Karlistadan (XIX. mendeko lehenengo hiru hamarkadetan) “de la farola” izeneko gotorlekuan sartu zuten faroa. XX. mende hasieran aldatu egin zuten, eta hasierako itsas irudia aldatu zuten dorretxoak erantsi zitzaizkion; hala, Igeldo Mendiko jolas-parke zaharkituko dibertsioetako bat bihurtu zen.

Gaur egungo faroa mendiaren hegal-erdian dago, 1855. urtean inauguratu zen eta zigiluan irudikatuta dator. 26 itsas miliako irismena du, solairu angeluzuzeneko oin-zola eta bi solairu ditu, eta itsasorantz aurrerago dagoen alderdian 14 metroko dorrea du; dorre horretan dago faroaren kupula.
Bloke-orriak Igeldoko faroa irudikatzen duen zigiluaz gain beste bost zigilu ditu, faro hauen argazkiekin: Porto Colom (Mallorca), la Higuera (Huelva), Punta Arinaga (Kanaria Handia), Torre de Hércules (Coruña), eta Torrox (Málaga).

 

 N. 4504

Data: 2009-09-07

Irudia: Futbolista y escudo del equipo.

Inprimatzailearen datuak: Deportes. M RCM-FNMT 2009

Prezioa: 0,32 €

Legenda: Real Sociedad de Futbol. Real 100. 1909-2009.

Inprimatzeko teknika: Ofsset

Hortzak: 13 ¾

Tirada: 340.000

Orria: 50

 

Aurreikusi gabeko zigilua. 2009. urteko filatelia-emanaldien urteko programa diseinatu zutenek ez zuten aintzat hartu Errealak- klasikoetako bat izendatu genezakeen taldeetako batek - 100 urte betetzen zituela. Zorionez, kexak egon ziren, eta bat-batean, zigilu hau igorri zuten. Errealaren egoera (bigarren mailan zegoen) ez zen ospatzekoa, baina, gutxienez, bere antzinatasuna jasota geratuko da.

1909. urtean sortu zen, Foot-ball Club txirrindularitza taldeko hiru disidenteen eskutik, Sociedad de Foot-ball izenpean (hurrengo urtean “Real” izena hartu zuen). 1931 eta 1939 urteen arten taldeak Donostia Foot-ball Club izen errepublikanoa hartu zuen.

Bere garaipen-zerrendan daude Ligako hainbat titulu (1981 eta 1982), Errege Kopa (1987) eta Superkopa (1983); 1992. urtean, legearen eskakizunez, Sociedad Anónima Deportiva bihurtu zen, eta 20.000 bazkide baino gehiago eta mota askotako kirol sekzio zituen.

Hirurogeita hamargarren hamarkadatik, Zubietan daude Errealaren entrenamendurako instalazioak, Atotxaren ordezko futbol-zelaia eraikitzeko alferrikako saiakeraren ondorio gisa.

 

N. 4512

Data: 2009-10-6

Irudia:Grabado de la isla de los faisanes en el Bidasoa

Inprimatzailearen informazioa: RCM FNMT 09

Prezioa: 2,47 €

Legenda: Exfilna 2009.

Legendako orria: Grabado: lisle de la conference

Inprimatzeko Teknika:Huecograbado.

Hortzak: 13 ¾

Tirada: 300.000 Bojas-bloque

Legendako orria:XLV Exposición filatélica Nacional. Irún del 6 al 12 de octubre de 2009

 

Bidasoako Filatelia Elkartearen eskutik, Filatelia Erakusketa Nazionalaren 47. edizioa egin zuten, Irungo FICOBAko bi pabiloietan, 2009ko urriaren 6tik 12ra. Ohikoa den legez. Ekitaldia ospatzeko, bloke-orria igorri zuten, 2,47 euroko zigiluarekin (kontsumo filatelikorako, hain zuzen); bertan, Konferentziaren (edo faisaien) irlaren grabatua irudikatzen da, Bidasoa ibaiak nazioarteko muga egiten duen tokian.

 

Zabalduta: Xabi Alonso gipuzkoarra

N. 4601

Data: 2010-10-21

Irudia: Trofeo

Inprimatzailearen Informazioa: RCM FNMT 10

Prezioa: 2 €

Legenda: Campeona de la copa mundial de la FIFA. 2010

Inprimatzeko Teknika:Huecograbado e impresión en oro con relieve

Hortzak: 13 ¾ (vertical) y 13 1/4 (horizontal).

Tirada: 310.000.

Orriako Legenda: España !Campeona!

Orriako irudiak: Selección nacional, esfera terrestres, logo del Campeonato, bandera española y cornamusa de Correos.

Orriako zenbakia: Bai

 

Espainiako futbol selekzioak FIFAren Munduko Kopa irabazi zuen 2010ean. Xabi Alonso jokalariak partidua jokatu zuen, 14 zenbakiarekin. Ez zuen golik sartu Hegoafrikan, baina bere jokoari esker selekzioak garaipena lortu zuen.

 


Reservados todos los derechos

© Ingeba (Edición) y © Juan Antonio Saez (textos e imagen)