Logo sellos gipuzkoa

 

Home / Español

Azala

Sarrera

Seiluak

Inprimaketa

Filatelia

Erakundeak

Pikaresca

Balioa

Aurre-filatelia

XIX mendea

Errepublika

"Patrioticos"

Binetak

Tolosako probak

Eusko Jaurlaritza

1938

1939-1950

1951-1955

1956-1960

1961-1965

1966-1970

1971-1975

1976-1980

1981-1985

1986-1990

1991-1995

1996-2000

2001-2005

2006-2010

2011-2015

Atzerritarrak

Atzer. S. Inazio

P. Txartelak (Tolosa)

P. txart. pribatuak

P. Txartelak

Kartazalak

ATM

Makinak

SPD y TM

Personalizatuak

 

Cosme Damian Churruca

2308 Zb.

Data: 1976-3-1

Irudia: Churruca y navío S. Juan Nepomuceno.

Kolorea: marroi eta beltza

Legenda: Cosme Damián Churruca.

Inprimatzailearen datuak: Fca. Nal. de Moneda y Timbre

Prezioa: 7 pta.

Inprimatzeko teknika: kalkografía

Hortzak: 13 ¼

Tirada: 10.000.000

Orria: 25 posta-seiluak

Seriea: 3 p-s.

 

Cosme Damián de Churruca y Elorza Gipuzkoako Mutriku herrian jaio zen, 1761. urtean. 15 urte zituela, Marinako guardia izateko izena eman eta fragata-alferezaren gradua lortu zuen. Ausardia handia erakutsi zuen bere esku utzitako ardura guztietan.

1783an, Marinako goi-ikasketak hasi zituen, eta 1787an graduatu zen. 1803an, Príncipe de Asturias ontziaren agintea eman zioten, eta San Juan Nepomuceno ontziarena ondoren. Ontzi hori da, hain zuzen ere, seiluan ikusten den irudia haren erretratuarekin batera. Ontzi horrekin Trafalgarko guduan (1805) parte hartu zuen hainbat ingeles fragata indartsuren aurka. Churrucak ezin izan zuen gudu hura amaitu, zauri larria egin baitzioten hanka batean, eta hil egin zen ordu batzuk geroago.

 

 

Juan Sebastian Elcano

 

 

2308 Zb.

Data: 1976-3-1

Irudia: Juan Sebastián Elcano. Nao Victoria y Esfera con leyenda Primus circundedisti me

Koloea: Verde y castaño rojizo.

Legenda: Juan Sebastián Elcano

Inprimatzailearen datuak: Fca. Nal. de Moneda y Timbre

Prezioa: 50 pta.

Inprimatzeako teknika: kalkografia

Hortzak: 13 ¼

Tirada: 40.000.000

Orria: 25 posta-seiluak

Seriea: 3 p-s.

Juan Sebastian Elkano Gipuzkoako Getaria herrian jaio zen, 1476. urtean seguruenik. Gaztetan, ezagutza sakona hartu zuen nautikaren inguruan. Bere ontzi propioa gidatzen zuela, Cisneros kardinalak agindutako espedizioetan parte hartu zuen, Afrikako Mediterraneoko itsasertza Espainiaren menpe jartzeko, baita Kapitain Handiaren kanpaina italiarretan ere.

1518. urtean, Magallanes nabigatzaile portugaldarra ezagutu zuen, espedizio bat prestatzen ari zela Espainiaren zerbitzura. Haren asmoa nabigazio-ibilbide bat prestatzea zen mendebaldean, Molucas irletara joateko. Magallanes indigena filipinarren kontrako borroka batean hil zen (1521eko apirilean), eta triunbiratu batek hartu zuen bere gain agintearen ondorengotza; Juan Sebastian triunbiratu horren buruetako bat izan zen. Azkenean, lortu zuten Molucas irletara iristea. Victoria ontziak, Elkano buru zuela, mendebaldeko bideari lotu eta bira osoa eman zion lurrari 1522. urtean.

 

 

Trainera de orio

 

2340 Zb

Data: 1976-7- 9

Irudia: Trainera de Orio.

Legenda: Juegos Olímpicos Montreal 1976

Logotipoa: Montreal 76.

Inprimatzailearen datuak: Traineras. FNMT

Prezioa: 1 pta.

Inprimatzeko teknika: sakongrabatua

Hortzak: 13 ¼

Tirada: 7.000.000

Orria: 80 posta-seiluak

Serie: 4 p-s.

 

Orio itsasertzean dagoen herri txiki gipuzkoarra da. Ezaguna da, batez ere, estropadetan arrakasta gehien izan duen trainerua delako.

Serie hau 1976ko Joko Olinpikoen omenez egin zen, eta lau seiluk eratzen dute. Estropadei dagokien seiluan, Orio hitza ikus daiteke traineruaren brankan. Beste hiru seiluak kanariar borrokari, boxeoari eta saskibaloiari eskainiak dira, hurrenez hurren.

 

 

Figuras de Belen de la Asociacion Belenista de Guipuzcoa

 

2368 Zb.

Irudia: Figura de nacimiento: Misterio de la Natividad (Virgen, S. José y Niño)

Prezioa: 3 pta.

Inprimatzailearen datuak: El Misterio de la Natividad. FNMT

Tirada: 40.000.000

2369 Zb.

 

Irudia: Figura de nacimiento:Pastor y niño

Prezioa: 12 pta.

Inprimatzailearen datuak: Figura de nacimiento. FNMT

Tirada: 6.000.000

 

Data: 1976-10-8

Legenda: Navidad 1976

Inprimatzeko teknika: sakongrabatua

Hortzak: 13 ¼

Orria: 80 posta-seiluak

Seriea: Navidad. IX Congreso internacional Belenista en San Sebastián ; 2 vp-s.

 

 

1976ko urriaren 8tik 12ra bitartean, bi kongresu antolatu ziren Donostian aldi berean: Jaiotzen nazioarteko IX. kongresua eta Jaiotzen XIV. kongresu nazionala. Kongresuan herrialde askotako pertsonek parte hartu zuten: Austria, Alemania, Polonia, Italia, Frantzia, Suitza, Holanda, Venezuela, eta abar. Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatu zuen kongresua.

Batez ere nazioarteko kongresua ospatzeko asmotan, bi seilu egin ziren: batean Jaiotzaren Misterioa ikus daiteke; eta bestean, Artzaina eta haurra, Martin Castells-ek (semeak) egina. Bi irudi horiek hogei pieza dituen jaiotza klasiko baten zati dira, Martin Castellsek egina. Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak 1947an erosi zuen jaiotza.

 

 

 

Pio Baroja

 

2458 Z.

Data: 1978-2- 20

Irudia: Pío Baroja eta baserria

Legenda: Pío Baroja

Inprimatzailearen datuak: Fca. Nal. de Moneda y Timbre 1978

Prezioa: 25 pta.

Inprimatzeko teknika: kalkografía

Kolorea: beltz eta berdea

Hortzak: 13 ¼ x 12 ¾

Tirada: 20.000.000

Orria: 25 posta-seiluak

Seriea: Personajes ; 4 p-s.

Pio Baroja Donostian jaio zen, 1872. urtean. Medikuntza ikasi eta Gipuzkoako Zestoa herrian jardun zuen lanean bolada batez, amaren familiaren negozioek Madrila joatera bultzatu zuten arte.

Orduan hasi zen egunkari eta aldizkari batzuetan kolaboratzen. Eta lagun ugari egin zituen handik urte batzuetara intelektual ospetsuak egin ziren idazle gazteen artean. Parisa egindako bidaia batetik itzultzean idatzi zuen Vidas sombrías bere lehen nobela. Bi urte geroago, arrakasta lortu zuen Camino de Perfección liburuarekin.

Madrilen hil zen, 1956ko urriaren 30ean, gaixoaldi luze baten ondoren. Hil aurreko azken urteetan, bere bizitzako oroitzapenak idatzi zituen, Desde la última vuelta del camino izenburuarekin argitaratuak.


Reservados todos los derechos

© Ingeba (Edición) y © Juan Antonio Saez (textos e imagen)