3120 Zb
Data: 1991-6-6
Irudia: Alegoría de San Ignacio de Loyola
Inprimatzailearen datuak: San Ignacio de Loyola S. Martín M FNMT 1991
Prezioa: 25 pta.
Inprimatzeko teknika: offset
Hortzak: 13 3/4
Tirada: 4.000.000
Oria: 50 posta-seiluak
Seriea: Centenarios; 4 p-s.
San Ignazio Loiolakoaren alegoria, Sigfrido Martín Begué-k diseinatua. Seiluak
Jesusen Konpainiarekin loturiko elementu batzuk erakusten ditu. Haien artean, Ad
Maiorem Dei Gloriam latinezko inskripzioa daraman oihalezko banda nabarmentzen
da.
IHS monogramak ere toki nabarmena hartzen du seiluan; letra horiek hain zuzen
Jesukristoren izenari dagozkio.
Elizgizonek erabili ohi duten bonetea ikus daiteke irudiaren ezkerreko angeluan.
Eta goiko eskuineko angeluan, berriz, hodei artean, begi bat ikusten da, nonbait
modu surrealista batean adierazi nahi duena Jainkoa hor dagoela guri begira.
Hondoan, Loiolako Basilikaren kupula ikus daiteke, San Ignazioren jaiotetxeko
lursailetan eraikia. Azpialdean, San Ignazioren sinadura ageri da.
Sigfrido Martín Begué (Madril, 1959) arkitektoa, diseinatzailea eta pintorea da.
Haren obra figurazioaren barruan garatzen da, erreferentzia asko egiten baititu
arkitekturari, mitologiari eta metafisikari buruz. Ohikoa da haren lanetan giro
surrealista eta onirikoa duten fikziozko paisaiak agertzea, batzuetan izaki
fantastikoz beteak.
3122 Zb.
Irudia: Fuente de Apolo
Inprimatzailearen datuak: Fuente de Apolo J. M. Lazkano. M FNMT 1991
Prezioa: 15+5 pta.
|
3123 Zb.
Irudia: Monumento a Álvaro de Bazán
Inprimatzailearen datuak: Álvaro de Bazán J. M. Lazkano. M FNMT 1991
Prezioa: 25+5 pta.
|
3124 Zb.
Irudia: Banco de España
Inprimatzailearen datuak: Banco de España J. M. Lazkano. M FNMT 1991
Prezioa: 45+5 pta.
|
3125 Zb.
Irudia: Instituto San Isidro
Inprimatzailearen datuak: Instituto San Isidro J. M. Lazkano. M FNMT 1991
Prezioa: 55+5 pta.
|
|
Data: 1991-7-29
Logotipoa: Madrid, capital europea de la cultura
Inprimatzeko teknika: sakongrabatua
Hortzak: 13 3/4
Tirada: 3.000.000
Orria: 50 posta-seiluak
Seriea: Madrid Capital europea de la Cultura; 4 p-s.
|
|
1992. urtean, Madril kulturaren Europako hiriburua izan zen. Gertakari hura
ospatzeko, seilu serie bat egin zen 1991. urtean, Jose Maria Lazcano (Bergara,
1960) artista gipuzkoarraren lanek osatua. Irudiak urre koloreko marko obalatu
edo zirkulu erdiaren formakoen barruan ageri dira. Prezioan bost pezetako tasa
berezia gehitu zen, kulturaren hiriburua izateak ekarri zituen gastuak kitatzen
laguntzeko.
Seilurik handienean Madrileko Toledo kalean dagoen San Isidro institutuko
klaustroaren irudia ikus daiteke. Eraikin honek historia luzea dauka,
irakaskuntza instituzio garrantzitsuenen egoitza izan baitzen garai batean:
Colegio Imperial. Beste hiru seiluek irudi hauek erakusten dituzte: Apoloren
Iturria, Don Alvaro Bazán-en estatua eta Espainiako Bankuaren aurrealdea. |