Logo sellos gipuzkoa

 

Home / Español

Azala

Sarrera

Seiluak

Inprimaketa

Filatelia

Erakundeak

Pikaresca

Balioa

Aurre-filatelia

XIX mendea

Errepublika

"Patrioticos"

Binetak

Tolosako probak

Eusko Jaurlaritza

1938

1939-1950

1951-1955

1956-1960

1961-1965

1966-1970

1971-1975

1976-1980

1981-1985

1986-1990

1991-1995

1996-2000

2001-2005

2006-2010

2011-2015

Atzerritarrak

Atzer. S. Inazio

P. Txartelak (Tolosa)

P. txart. pribatuak

P. Txartelak

Kartazalak

ATM

Makinak

SPD y TM

Personalizatuak

 

 

 

Miguel Lopez de Legazpi. Sello filipinas 1906

Scott Z.: Philippines 244

Data: 1906-09-08

Irudia : Miguel López de Legazpi

Legenda: Philippine islands. United states of America

Prezioa: 8 c.

Kolorea: Ocre

Estatua: Filipinas

 

1898an Filipinetako irlak kolonia espainiar gisa galdu zirenean, Ameriketako Estatu Batuen administrazio garai bat ezarri zen han, 1946. urtean amaitu zena. Aurretik, dena den, trantsizio garai bat egon zen, 1935ean hasi zena.

Ameriketako Estatu Batuen administrazioaren urteetan, zigilu bat atera zuten Miguel Lopez de Legazpiren irudiarekin, honako hauekin batera prestatu zuten serie batean: McKinley, Magallanes, Henry W. Lawton, Lincoln, William T.Stampson, Washington, Francisco Carriedo eta Franklin.

Serie hura behin baino gehiagotan atera zuten (1911, 1914, 1918-1926, 1917-192 eta 1925-1931), kolore eta aldaera desberdinekin.

 

 

 

Sello 1965. Monumento Miguel Lopez de Legazpi y Andres de Urdaneta (Manila)400 aniversario de la evangelización de Filipinas. Cruz y brazo (se supone que de Andres de Urdaneta)

Urdaneta eta Legazpiren monumentua Manilan, Filipinen ebanjelizazioaren 400. urteurrena eta beso bat gurutzearekin (Andres de Urdanetarena dela uste da) eta Filipinetako mapa.

 

  

Data: 1965-10-4

Legenda: Cuatricentenario de la evangelización de Filipinas 1965.

Otras leyendas alusivas: Ikaapat na raang anibersaryo ng ebanghelisasyon ng Pilipinas 1565.

Estatua: Filipinas

Seriea: 2 v.

Oharra: También en una hoja bloque Scott C92a

Scott Z.: Philippines 935

Irudia : Monumento a Andrés de Urdaneta y Miguel López de Legazpi, mapa de Filipinas y Cruz.

Prezioa: 6 C

Scott Z.: Philippines 934

Irudia : Brazo, Cruz y mapa de Filipinas.

Prezioa: 3 C

 

 

Zigiluan, Andres de Urdaneta eta Miguel Lopez de Legazpi gipuzkoarren omenez Manilan (1893an) eraiki zuten monumentua agertzen da. Agustin Querol eskultoreak (1860-1909) eta Luis Maria Cabello arkitektoak eraiki zuten, 1892an ospatu zen lehiaketaren irabazleek. Harpidetze publiko bat ere antolatu zen, hura eraikitzeko dirua biltzeko. Legazpi eta Urdaneta aingura baten gainean agertzen dira monumentuan. Legazpik eskuetan paper bat eta bandera bat ditu eta Urdanetak ezkerreko eskuan liburu bat eta eskuinekoan gurutze bat ditu.

 

 

 

El Padre "Andres de Urdaneta" bautizando

“Andres de Urdaneta” Aita bataiatzen. Scott C91 (orria)

 

 

  

Scott Z.: Philippines C91

Data: 1965-10-4

Irudia : El padre Andrés de Urdaneta bautizando.

Legenda: Cuatricentenario de la evangelización de Filipinas 1965.

Legenda: Ikaapat na raang anibersaryo ng ebanghelisasyon ng Pilipinas 1565-1965.

Prezioa: 30 C

Estatua: Filipinas

Seriea: 2 v.

Oharra: Zigilua ere agertzen da, zulo simulatu batekin, bloke orri batean (Scott C92a). Bloke orria ere gorrian edo beltzean gainkargatua izan zen (1973an) “USA Bicentennial 1776-1976” hitzekin.

 

 

 

Sellos de Filipinas y Mexico relacionados con Andres de Urdaneta

 

Filipinak eta Mexiko

Scott Z.: Philipines C92

Data: 1965-10-4 4

Irudia : Mapa del recorrido de España-Mexico-Filipinas

Legenda: Tornaviaje 1565-1965.

Otras leyendas alusivas: Fray Andres de Urdaneta.

Otras leyendas: Aereo Mexico

Pie de imprenta T.I.E.V., Lacayo, Madrazo

Prezioa: 70 c.

Kolorea: Negro

Estatua: México

Scott Z.: México C313

Data: 1966, Junio 4

Irudia : Andrés de Urdaneta y rosa de vientos

Legenda: Tornaviaje 1565-1965.

Otras leyendas alusivas: Fray Andres de Urdaneta.

Otras leyendas: Aereo Mexico

Pie de imprenta T.I.E.V., Lacayo, Madrazo

Prezioa: 2,75 $.

Kolorea: Negro

Estatua: México

 

 

Miguel López de Legazpi 

 

 

 

N. Scott: Mexico 957

Fecha de emisión: 1964

Imagen : Miguel López de Legazpi.

Leyenda alusiva: Amistad Mexicano-filipina. Miguel Lopez de Legaspi

Valor facial: 40 cts

Estado: Méjico

 

1964 fue designado el "Año de la Amistad Mexicana-Filipina", para celebrar el Cuarto Centenario de la Expedición de Miguel López de Legazpi y para conmemorar la efemérides fue emitido el presente sello.

 

 

 

Andres de Urdaneta. Sello de Filipinas

“Andres de Urdaneta” Aita. 

 

 

 

Scott Z.: Phillipines

Data: 2008

Irudia : Andrés de Urdaneta, monumento a Urdaneta y Legazpi (Manila) y banderas filipina y española.

Legenda: Fr. Andrés de Urdaneta, OSA 

Otras leyendas alusivas: Phillipines-spain friendship day

Prezioa: 7 P

Estatua: Filipinas

 

2003. urteaz geroztik, Filipinetan herrialde horren eta Espainiaren arteko adiskidetasun eguna ospatzen da. 2008ko ekainean, ekitaldia Bañer herrian burutu zen. Herri horretan, hogeita hamahiru soldadu espainolek (Filipinetan zeuden azkenak) beren posizioa defendatu zuten (herriko eliza) ia urtebetez, ordurako irlak Espainiarenak ez zirela jakin gabe. Gertaera harengatik, “Andres de Urdaneta” Aitaren omenezko zigilu bat atera zuten.

 

 

Sello filipino conmemorativo del 500 aniversario del nacimiento de Legazpi (2004)

Legazpi jaio zeneko 500. urteurrenaren omenez egindako zigilu filipinarra.  

 

 

Scott Z.: Philippines 2924

Data: 2004-08-20

Irudia : Sandungo

Legenda: Miguel Lopez de Legazpi 500th Year Birth Anniversary

Otras leyendas alusivas: Sandungo by Carlos V. Francisco. 1938.

Prezioa: P6

Estatua: Filipinas

Miguel Lopez de Legazpi, Manilaren fundatzailea, jaio zeneko bosgarren mendeurrenaren ospakizuna zela eta, zigilu bat egin zen Filipinetan, Carlos V. Franciscok egindako Sandungo pinturarekin.

 

 

"Tornaviaje de Urdaneta" zigilu mexikotarra

 

 

Data: 1964-11-10

Legenda: Amistad Mexicano-filipina

Pie de Imprenta: Talleres de imp. de est. y valores de Mexico.

Estatua: Mexico

 

Scott Z.: Mexico C301

Irudia : Rutas marinas

Otras leyendas alusivas: Derrotas del viaje de Filipinas, la nueva y las viejas. Desde el puerto de Acapulco a Manila en la isla

Prezioa: 2,75 p

 

Como curiosidad fíjese en la isla alargada representada en la parte superior derecha del mapa. En realidad no es una isla, sino la península de California.

 

 

Sello de las islas Cook dedicado a Andrés de Urdaneta

Islas Cook. Juan Sebastian Elcano.

Islas Cook. Miguel Lopez de Legazpi

Cook irletako zigiluak, Andres de Urdaneta, Juan Sebastian Elkano eta Miguel Lopez de Legazpiren omenez eginak.

 

 

Data: 1975-02-03

Seriea: 16 th century explorers of the Pacific ocean, 5 v

Estatua: Islas Cook.

 

 

Scott Z.:  Cook Islands 425

Irudia : Andrés de Urdaneta y barco.

Legenda: Andres de Urdaneta 1564-67

Prezioa: 25 c

 

Scott Z.:  Cook Islands 424

Irudia : Juan Sebastián Elcano y barco.

Legenda: Juan Sebastian de Elcano 1520

Prezioa: 10 c

 

Scott Z.:  Cook Islands 426

Irudia : Miguel López de Legazpi, barco y montaña.

Legenda: Miguel Lopez de Legazpi 1564-67

Prezioa: 30 c

 

Cook irlak hegoaldeko ozeano Barean daude, Zeelanda Berritik 4.000 Km ekialdera, eta herrialde horri politikoki atxikita daude estatu libre elkartu bateko estatutu baten bidez. Hamabost irlek eta atoloi ugarik osatzen duten artxipelago bat da (guztira 250 Km2, Gipuzkoako azaleraren zortzirena, gutxi gora behera). Eskala txikiko ekonomia ahula dute, nekazaritzan eta arrantzan oinarritua, eta, askotan, katastrofe klimatikoak jasan behar izaten dituzte. Hori horrela, turismoa eta zigilu salmenta bi elementu garrantzitsu dira ekonomia horretan. Zigiluak nazioarteko merkatu filatelikora bidaltzen dira, irletan jende gutxi bizi baita (20.000 biztanle).

Hiru zigilu horiek bost baloreez osatutako serie baten parte dira. Andres de Urdaneta, Juan Sebastian Elkano eta Miguel Lopez de Legazpi gipuzkoarrak ez ezik, Vasco Nuñez de Balboa eta Fernando Magallanes ere agertzen dira horietan.

 

 

Juan Sebastian Elcano. Norfolk

                   

Juan Sebastián Elcano.

Norfolk Island

 

Miguel Lopez de legazpi (Legaspi). Norfolk

 

                   

Miguel López de Legazpi

Norfolk Island

 

 

N. Scott: Norfolk island 552

Fecha de emisión: 1994

Imagen : Juan Sebastián Elcano, derrota"  y buque Victoria

Leyenda alusiva: Early Pacific explorer

Otras leyendas alusivas: Juan Sebastián de Elcano. Victoria

Valor facial: 20 c.

Estado: Norfolk island

N. Scott: Norfolk island, 557

Fecha de emisión: 1994

Imagen : Miguel López de Legazpi, derrota y Buque San Lesmes

Otras leyendas alusivas: Early Pacific Explorer

Leyenda alusiva: Miguel Lopez de Legaspi. San Lesmes

Valor facial: 75 c.

Estado: Norfolk island

¿Dónde está la isla de Norfolk?: Pues  a 1.400 Km de la costa oriental de Australia, en pleno océano Pacífico. En realidad es un minúsculo archipiélago formado por tres islas (Norfolk, Philip island y Nepean), pero la mas grande (Norfolk) aporta la mayor parte de los 35 km2 que posee (es decir, como la mitad del termino municipal de Donostia-San Sebastián). Su capital es Kingston. En el pasado albergó diversos establecimientos penales y actualmente cuenta con unos 2.000 habitantes.

Aún cuando la minúscula población no hará excesivo uso de los sellos, el caso es que dos de ellos representan a los navegantes Elcano y Legazpi, formando parte de una serie emitida en 1994 que incorporaba también a navegantes como Vasco Núñez de Balboa, Magallanes, López de Villalobos, Drake, Mendana, Fernandes de Quiros, Baez de Torres, Tasman, Dampler y el barco Golden Hinde (capitaneado por Francis Drake).

 

 

 

                    Buque Juan Sebastian Elcano. Sello de las islas Bermudas

Bermudak. Juan Sebastian Elkano” itsasontzia.

 

 

Scott Z.: Bermuda 338

Data: 1976-06-15

Irudia : Buque "Juan Sebastián Elcano" con velas desplegadas

Legenda: Tall ships race 1976

Otras leyendas alusivas: Juan Sebastián de Elcano Spain

Prezioa: 12 c.

Estatua: UK - Barbuda

Scott Z.: Bermuda 790

Data: 2000-05-23

Irudia : Buque "Juan Sebastián Elcano" con velas desplegadas

Legenda: Tall ships 2000

Otras leyendas alusivas: Juan Sebastián de Elcano

Prezioa: 80 c.

Estatua: UK - Barbuda

Bermuda irlen artxipelagoa (Bermuda ingelesez) ozeano Atlantikoan dago, Floridako penintsularen ekialdeko kostatik 1.600 Km-ra. 360 irla eta koralezko irlatxoez dago osatua artxipelagoa eta 60 bat Km2-ko zabalera du (Donostia udalerriaren azalera, gutxi gora behera). Irla eta irlatxo horietatik hogei bat besterik ez daude jendeztatua (guztira, 75.000 biztanle inguru). “Gran Bermuda” nagusitzen da, duen azaleragatik. Hamilton da horren hiriburua.

XVII. mendeaz geroztik kolonia britainiarra da eta, gaur egun, autonomia handia du. Bere jarduera ekonomikoaren oinarrian, turismoa ez ezik, bere lurretan instalatzen diren enpresak daude (aseguruak, ontzi-enpresak…). Enpresak zerga txikiak daudelako instalatzen dira bertan.

Biztanle kopuru txikia dagoenez, egiten diren zigilu postalak nazioarteko bildumazaletasun filatelikorako egiten dira, bertako posta zerbitzurako baino gehiago.

 

Buque Juan Sebastián Elcano. Sello de Angola

Angola, Juan Sebastián itsasontzia

 

Scott Z.: Angola 1088g

Data: 1999-09-23

Irudia : Buque "Juan Sebastián Elcano" con velas parcialmente desplegadas

Legenda: Escuna 1927 - Juan Sebastian de Elcano

Prezioa: Kzr 950.000.00

Estatua: Angola

 

Angola errepublika Afrikaren hego mendebaldeko kostan dagoen herrialde bat da. Portugaleko kolonia izan zen 1483-1975 bitartean, hau da, independentzia lortu arte. Gerraldi luzeak jasan behar izan dituen herrialdea da.

Zigiluak Juan Sebastian Elkano itsasontzia irudikatzen du atzealde urdin baten gainean. “Barcos do Mundo” izeneko zigilu multzo batekoa da; zortzi zigilu dituzten lau orrik (Scott: Agola 1088 a 1091) osatzen dute multzokoa hain zuzen. Legendan escuna hitz portugesa agertzen da, eta, bitxia bada ere, gazteleraz ere onartua dago (jatorri portugesa onartzen da); goleta da bere esanahia. Dena den, oso gutxi erabiltzen da.

 

Sello de "Juan Sebastian Elcano" Terres Australes et Antarctiques Françaises 1979

 

Juan Sebastián Elcano

Sello de la Nao Victoria de Juan Sebastián Elcano (Terres Australes et Antarctiques Françaises, 1979)

 

Nao victoria

Scott Z.: TAAF 87

Data: 1979

Irudia : Juan Sebastián Elcano e iglesia de Getaria

Legenda: Sebastián de  El Cano. Decouverte d'Amsterdam 1522.

Otras leyendas: Terres Australes et Antarctiques Françaises

Prezioa: 1,40 francos

Kolorea: marrón claro, granate y gris.

Estatua: République Française.

Scott Z.: TAAF  88

Data: 1979

Irudia : Nao "Victoria".

Legenda: Victoria. Sebastian de  El Cano. Decouverte d'Amsterdam. 1522.

Legenda: Terres Australes et Antarctiques Françaises

Prezioa: 4 francos

Kolorea: Azules.

Estatua: République Française.

1522. urtean, Juan Sebastian Elkanok irla bolkaniko bat aurkitu zuen Indiako Ozeanoaren handitasunean. Ez zion izenik jarri; baina, mende bat beranduago iritsi zen (1633) holandes bizkorrago batek (Van Diemen) bere itsasontziaren izena eman zion: “Nieuw Amsterdam”. Horregatik, zigiluaren bidez ez da ospatzen hiriburu holandarraren aurkikuntza, gipuzkoarrak aurkitutako irla txikiarena baizik, logikoa den bezala. Irla Donostia udalerria baino handiagoa ez da.

“Terres Australes et Antarctiques Françaises” lurraldeek itsasoz bestaldeko eskualde bat osatzen dute eta hor dago aipatu dugun Amsterdam irla, eta baita hauek ere: Kerguelen irlak, Crozet irlak, Sait-Paul irlak, Madagaskarretik hurbil dauden zenbait irlatxo eta Antartidaren zati bat (Terre Adélie). Dena den, azken horren gain Frantziak ez du erabateko jurisdikziorik, nazioarteko itun baten bidez gobernatzen delako. Amsterdam irlak ez du populazio egonkorrik, udako base zientifiko bat baino ez da bizi bertan.

Zigiluetan, Ignacio Zuloagak egindako Juan Sebastian Elkano getariarraren pintura ezagun bat eta Elkanoren Victoria itsasontzia agertzen dira. Lurralde hauetarako (“Terres Australes et Antarctiques Françaises”) egindako ehunka eta ehunka zigiluren antzera, hauek ere ez dira bertako posta erabilerarako (benetan eskualde hauek ez dute ia populazio egonkorrik), baizik eta poloko postaren eta antzeko gaien bildumazaleentzat egiten dira. Gauza bitxia: El Cano (banandua) grafia erabiltzen da, Elkano edo Elkano erabili beharrean.

 

 

 

Elkanoren Victoria TAAF-en aire postako zigilu bateko irudia.

 

Scott Z.: TAAF C 32

Data: 1973

Irudia : Nao Victoria

Legenda: "La Victoire" 1522. S. del Cano - Ile Amsterdam

Legenda: Terres Australes et Antarctiques Françaises. Poste aeriénne

Grabador: Pierre Bequet.

Prezioa: 185 F

Kolorea: Ocre

Tirada: 75.000

Estatua: República Francesa.

 

Sei urte lehenago (1973), eskualde frantziar hauek aire postarako zigilu bat egin zuten, 185 franko balio zituena. Zigilu horretan, Juan Sebastian Elkanok gobernatzen zuen “Victoria” itsasontzia agertzen zen eta haren izena “S. del Cano” bezala idatzia agertzen zen.

 

 

Sello de la Polinesia francesa dedicado a Domingo de Boenechea, natural de Getaria (Guetaria)

Polinesia frantziarraren zigilua, Domingo de Boenechearen omenez (Getarikoa zen).

 

 

Scott Z.: French Polynesia 653

Data: 1995-01-01

Irudia : Domingo de Buenechea

Legenda: 1775-1995 - 220 eme anniversaire des expéditions espagnoles á Tautira

Legenda: Don Domingo de Boenechea

Legenda: Polynesie Française

Marratzailea: J. L. Baquet

Prezioa: 92 F

Estatua: República Francesa.

 

Getariak bezalako itsas tradizioa duen herri batek ezin du marinel unibertsal bakarra (Elkano) eduki. Hala, herriko beste seme batek ere marinel bezala beste balentriazko ekintza bat burutu zuen: Tahitiraino hurbildu zen, irla hori Espainiako Koroari atxikitzeko asmoz. Urrutiko irla hartara iritsi zen; baina, ez zuen inperio espainiarrari atxikitzea lortu eta frantsesen eskuetan geratu zen irla. Domingo de Buenecheari (edo Boenechea) buruz ari gara.

on Domingok Tahitira egin zuen lehen espedizioa Perutik irten zen, eta Tautira herrira (“Santisima Trinidad” izenez bataiatu zuena) 1772ko azaroaren 13an iritsi zen.

1774an, espedizio berri bati ekin zion. Orduan, Callao portutik irten zen; baina, ez zen itzuli, hil egin baitzen. Hala ere, hil baino lehen, Tú erregea garaitu zuen, Tahitiko buruzagi boteretsuenetako bat.

Tahiti irla Islas de la Sociedad artxipelagoan dago, Ozeano Barearen erdian, eta gaur egun Polinesia frantziarraren (4.200 Km2 eta 245.000 biztanle) zati da. Polinesia frantziarreko kideen artean handiena da eta Papeete (130.000 biztanle) da bere hiriburua. 2004az geroztik, “Itsasoz bestaldeko Elkarte” frantses bat da “Pays d’autre-mer”, estatutupean, eta autonomia politiko eta ekonomiko handia du.

 

 

Filipinas. Sello de Juan Sebastian Elcano

 

Hoja recuerdo. Filipinas. Juan Sebastián Elcano

Juan Sebastian Elkano. Filipinak 2002. Oroitzapen orria.

 

 

Scott Z.: Philippines 2807

Data: 22-11-11

Irudia : Andrés de Urdaneta y rosa de vientos

Legenda: Sebastián Elcano.

Legenda: Vitoria

Legenda: 1522 First Cincumnavigation of the World 2002

Prezioa: 5 p

Estatua: Filipinas

Seriea:  4 seiluak (Pigaffeta, Magallanes, Carlos I y Elcano).

Pliego: Minipliego de 20 s., en formato de 4 filas homogéneas de cada valor

Oharra: También (ilustración inferior) en hoja recuerdo con perforación simulada (Prezioa 22 p). Scott Zenbakia: Philippines 2808.

 

Zigiluak irudikatzen duen Juan Sebastian Elkanoren erretratua (autorea anonimoa da) Sevillako Itsas Museoaren fondoetan dago. Zigilu multzoko lau zigiluetan agertzen den itsasontziaren irudia Florez-en El arte de Navegar lanean agertzen dena da. Ondoren datozen lerroetan hitz egingo da lan horri buruz.

 

 

Hoja-bloque de Angola. Sello de Juan Sebastian Elcano

 

Angola. Bloke orria. Borobilak Juan Sebastian Elkanoren zigilua seinalatzen du.Angola.

 

 

Scott Z.: Angola 1150 i

Data: 2000-10-2

Irudia : Juan Sebastián Elcano.

Prezioa: 2,5 k (la hoja bloque).

Estatua: Angola

 

 

Aurreko bloke orriaren helburu bakarra salmenta filatelikoa da. 17 “zigiluk” eta “principio o seculo 16” hitzak dituen bineta batek osatzen dute; izenburua ilustratzen duen “Milenio 1500-1550” legenda zabala ere badu ezkerreko muturrean.

Elkanoren erretratuaren atzean victor edo Garaipenaren sinboloa ikus daiteke, gobernatu zuen itsasontziaren izen bera, “Victoria”). Sinboloaren jatorria, seguru asko, erromatarra zen; ondoren, zenbait unibertsitatek doktoregoaren ikurtzat hartu zuten. Erregimen frankistaren sinbolo bezala (Garaipenagatik) urte askotan zehar erabili izan zenaren antzekoa da.

 

Quatar. Sello vinculado con Juan Sebastian Elcano... Un vascongado primero... Mencionando a Magallanes, que no era vascongado ni realmente dio la vuelta al mundo.

Qatar-eko zigilu bitxia, Juan Sebastian Elkanori “ez eskainia”.

Portada del libro "Arte de Navegar"

Irudia hartu deneko liburuaren portada.

 

 

Scott Z.: Qatar 126 C

Data: 1967-11-27

Irudia : Nao Victoria y rosa de los vientos.

Legenda: Ferdinand Magellan. Victoria.

Prezioa: 75 dirhams

Estatua: Qatar

 

Begi kolpe batez —baina, begi kolpe bakarraz—, lerro hauetan erreproduzitutako zigiluak ez luke Gipuzkoarekin zerikusia duten zigiluen artean egon behar. 1967an, Qatarren, itsasontzi ospetsuen inguruan egin ziren zigiluetako bat da. Itsasontzi horien artean —ezin zitekeen horrelako itsasontzien artetik kanpo geratu—, “Victoria” itsasontzia dago. Itsasontzi horrekin ekin zitzaion, Fernando de Magallanesen gidaritzapean, munduari bira emateko bidaia, Juan Sebastian Elkanok amaitu zuena. Horra arte dena normaltzat har daiteke.

Hain normala ez dena da Magallanesekin zuzenean lotu eta zigiluko irudi moduan Julian de Paredesek, Madrilen, 1673an inprimatu zuen liburuko marrazki bat hartzea. Liburua Lazaro de Floresek idatzi zuen eta, portadan, garai hartako ohiturari jarraiki, izenburu luze hau idatzia zuen: El arte de navegar: navegación astronómica, Theorica, y practica. En la cual se contienen tablas nuevas de las declinaciones de El Sol, computadas al meridiano de la Havana. Traense nuevas declinaciones de estrellas, y instrumentos nuevos”.

arrazki hari zegokion testu hau —testu nahiko ezaguna—: “Con instrumento rotundo / el iman y derrotero / un vascongado, primero / dio la buelta a todo el Mundo”. Testu hori argi eta garbi irakur daiteke zigiluan.

Magallanes euskalduna ez zenez (eta, benetan, munduari buelta eman ez zionez), argi dago aurreko legenda hori Juan Sebastian Elkanori buruz ari dela, eta hori bai, gipuzkoarra da.

Qatar Pertsiako golkoan dagoen emirerri arabiar aberats bat da. 1971. urte arte Erresuma Batuko protektoratu izan zen. Gaur egun, 600.000 biztanle ditu eta horietatik gehienak atzerritarrak dira eta hiriburuan biltzen dira. Doha da hiriburua. Qatarren ekonomia arrakastatsuaren oinarria petrolioa da.

 

 

Paraguay. Sellos dedicados a Irala

 

Iralaren armarria eta Irala Asuncion hiri aldera begira.

 

 

Scott Z.: Paraguay 397

Data: 1942-8-15

Irudia : Escudo de Irala

Legenda: Asunción - Ciudad

Prezioa: 7 pesos

Kolorea: azul

Estatua: Paraguay.

Oharra: También diseño similar para correo aéreo: N. Scott C133

Scott Z.: Paraguay 396

Data: 1942-8-15

Irudia : Irala, embutido en una armadura, mira la ciudad de Asunción

Legenda: La visión de Irala.  Asunción - Ciudad

Prezioa: 5 pesos

Kolorea: carmín

Estatua: Paraguay

Oharra: También diseño similar para correo aéreo: N. Scott C132

 

Domingo Martínez de Irala (1509-1556) nació en Bergara, llegando a colaborar en la fundación inicial de Buenos Aires (1536), de Ciudad de los Reyes y en la constitución de la estructura política de la ciudad de Asunción, actual capital de Paraguay; participó igualmente en la exploración del alto Perú y de los ríos Paraná y Paraguay, desempeñando diversos cargos de responsabilidad en la gobernación de la América hispana. Es conocida su conspiración contra el adelantado español Cabeza de Vaca.

 

imagen en proceso

Irala Perura iritsi zenean.

 

 

Scott Z.: Paraguay 2380

Data: 1991-10-9

Irudia : Llegada de Irala a Perú

Logotipo: UPAE

Legenda: América

Prezioa: 300 g

Estatua: Paraguay.

 

Ameriketako eta Espainiaren Posta Batasuna (“Unión Postal de las Américas y España”, UPAE) Nazioarteko Gobernuarteko Erakunde bat da eta egoitza Montevideon (Uruguay) du. Erakundearen helburua da herrialde kideen Posta Zerbitzuen hobekuntza eta garapenerako lankidetza da. 1911n sortu zuten 24 herrialde hauek: Argentinak, Boliviak, Brasilek, Kanadak, Kolonbiak, Costa Ricak, Kubak, Txilek, Ekuadorrek, El Salvadorrek, Espainiak, Ameriketako Estatu Batuek, Guatemalak, Haitik, Hondurasek, Mexikok, Nikaraguak, Panamak, Paraguayk, Peruk, Errepublika Dominikarrak, Surinamek, Uruguayk eta Venezuelak. 1991n Portugal erakundean sartu zenez, izenaz aldatu zuen erakundeak: Ameriketako, Espainiako eta Portugaleko Posta Batasuna (“Unión Postal de las Américas, España y Portugal”, UPAEP).

“Espamer’85” zela-eta 1985ean Habanan burutu zen Kongresuan, gai bera zuten posta zigiluak urtero egiteko proiektua onartu zen, “Amerika” izeneko proiektua alegia. Mintzagai dugun zigiluak garai bateko UPAE elkartearen logotipoa dauka eta “America” hitza aipatutako ekimenari dagokio.

 

Don Quijote, por Ignacio Zuloaga. Sello de Argentina

On Kixote, Ignacio Zuloagak marraztua. Argentinako zigilua.

 

Scott Z.: Argentina C 145

Data: 1975-04-26

Irudia : Don Quijote, por Ignacio Zuloaga

Legenda: "España 75". Día de la raza.

Prezioa: 2,75 pesos

Pie de Imprenta: Casa de la Moneda - 1975.

Tipo de correo: Aéreo

Estatua: República Argentina

 

Ez da lehenengo aldia Zuloagak egindako On Kixotea zigilu baten irudian agertzen dela. Espainian, 1947an, antzeko irudi bat zuen zigilu bat egin zen (ikus zigilua).

Zigilu honetan, deigarria da “arrazaren eguna” dela-eta egin zela. Ospakizun hori Iberoamerikako Batasunaren buru zen Faustino Rodriguez-San Pedrok asmatu zuen 1912an, Espainiak eta herrialde iberoamerikarrek ospakizun berdin bat edukitze aldera; urriak 12 inguruan (1492ko urriaren 12an Kolon Amerikara iritsi zen) ospatuko zen. Ospakizunari “la raza” izena jarri zitzaion, bai Espainian bai Iberoamerikan; baina urteak aurrera egin ahala, izen hau ahaztu egin da bateratzearen beste elementu batzuk goraipatzeko: kultura autoktono eta hispaniarren batasuneko elementuak edo indigenismoaren aldarrikapenen elementuak.

Espainian izen hori 1918 eta 1958 artean mantendu zen, baina azken urte horretan dia de la Hispanidad izenaz ordezkatua izan zen, eta beranduago, (1987) Fiesta Nacional de España izena eman zitzaion. Argentinan, ospakizun hau 1917tik egiten da, zigiluak 1975. urteko ospakizuna adierazten duelarik.

Zigiluan agertzen den beste gertakizun batzuk (Espainia 75), Filateliako Erakusketa Mundialari buruzkoak dira. Erakusketa hori 1975eko apirilaren 4-tik 13-ra ospatu zen Madrilgo “Palacio de Cristal de la Feria de Campo” jauregian.

 

 

Cuba. Pintura de Ignacio Zuloaga

Kuba. Ignacio Zuloagaren Pinturak.

(imágenes en proceso)

 

Scott Z.: Cuba 1409

Data: 1969

Irudia : Dos mujeres con mantilla, por Ignacio Zuloaga

Legenda: Obras de arte del Museo Nacional

Otra Legenda:

Prezioa: 13 c

Estatua: Cuba

 

Scott Z.: Cuba 2924

Data: 1987

Irudia : , por Ignacio Zuloaga

Legenda: Pintura del Museo Nacional

Legenda: Ignacio Zuloaga, el *****

Prezioa: 40 c

Estatua: Cuba

 

Kubako Museo Nazionalak askotan bere fondoak uzten ditu zigilu multzoen irudietarako. Kasu honetan, pintore bati eskainitako bi zigilu dira: Ignacio Zuloaga. Batean, bi emakume mantelinekin ikusten dira eta, bestean, toreatzaile bat.

 

 


Reservados todos los derechos

© Ingeba (Edición) y © Juan Antonio Saez (textos e imagen)