Logo sellos gipuzkoa

 

Home / Español

Azala

Sarrera

Seiluak

Inprimaketa

Filatelia

Erakundeak

Pikaresca

Balioa

Aurre-filatelia

XIX mendea

Errepublika

"Patrioticos"

Binetak

Tolosako probak

Eusko Jaurlaritza

1938

1939-1950

1951-1955

1956-1960

1961-1965

1966-1970

1971-1975

1976-1980

1981-1985

1986-1990

1991-1995

1996-2000

2001-2005

2006-2010

2011-2015

Atzerritarrak

Atzer. S. Inazio

P. Txartelak (Tolosa)

P. txart. pribatuak

P. Txartelak

Kartazalak

ATM

Makinak

SPD y TM

Personalizatuak

 

Sobre entero-postal. J. Mocoroa (San Sebastian)

 

 

Kartazal "timbrado a petición de particulares"

Data: 1932-02-03

Irudia: Logotipoa: Semillas seleccionadas / J. Mocoroa. San Sebastián

Beste legenda bat: Apartado 143

Prezioa: 30 cts.

Posta-seilua: Alfonso XIII (Vaquer) castaño, sobrecargado en negro República Española.

Kontrol zenbakia: bai

 

XX. mendearen lehen erdialdean, posta diseinu pribatu asko egin ziren: txartelak, egunkariak biltzeko zerrendak, gutun-txartelak, orri tinbratuak, gutun-azalak eta kartazal tinbratuak. Liburu elektroniko honetara kartazal tinbratua ekarri dugu, J. Mocoroa hazi-saltzaile donostiarraren eskariz. Aurrealdean, posta-zeinuren bat azaltzen da inprimatua (Alfontso XIII.a, 30 zentimokoa, gaztaina-kolorekoa, beltzez gainestanpaturik “República Española” duena) eta saltokiaren logotipoa urdin kolorez (Jon Zabalo Ballarin diseinatzailearen originala). Marko urdineko leiho bat ere badute, hartzailearen helbidea ikusteko. Garai berean antzeko beste kartazal batzuk baimendu ziren, Errenteriako Perfumerías Finas dendarena, esate baterako.

 

 

 

Sobre entero-postal (1997). Generacion del 98

 

 

Kartazala e-p N. 44

 

 

Data: 1997-12- 4

Irudia: Unamuno, Baroja... Sagrada Familia, Torres Kio, Catedral de Valencia

Legenda: Feria y exposición filatélica Centenario del 98

Beste legenda bat: Palacio de Exposiciones y congresos. Madrid, 5 – 8 diciembre 1997

Beste legenda bat:  Filatelia, entretenimiento y cultura.

Logotipoa: de la exposición

Inprimatzailearen datuak: Correos y Telégrafos M FNMT.

Formatua: 16,2x11,3 cm

Seiluaren irudia: Serie Básica. Juan Carlos I

Prezioa: 21 pta.

Inprimatzeko teknika: offset

Tirada: 600.000

 

Gaur eguneko kartazal frankeatuak 1985. urtean hasi ziren egiten. Kartazalaren ezkerraldean, oroitzapenezko irudi bat inprimatzen da; eskuinaldean, berriz, seilu bat eta espazioa, hartzailearen datuak idazteko.

Kartazal gehienak filatelia erakusketak antolatzen direnean egiten dira, eta gehienbat bildumazaleen artean banatu izan dira. Eta zirkulazioan ibili direnean ere bildumazaleen artean ibili dira.

Bost posta-txartelek zerikusia dute Gipuzkoarekin. Haietako lau Real Unión Club taldearen mendeurrena ospatzeko egin ziren, eta bestean 98ko belaunaldia da gaia.

Azken hori bi kartazaleko serie baten alea da. 1997ko abenduan inprimatu zen seriea, “98ko belaunaldiaren mendeurrena” ospatzeko Madrilen egin zen filatelia erakusketarako. 98ko belaunaldiko lau pertsonaia ez ezik (Baroja gipuzkoarra tartean), zenbait marrazki ere ageri dira azpialdean: Bartzelonako Familia Santua eliza, Madrileko Kio dorreak eta Valentziako katedrala.

 

Sobres entero-postales (Real Unión de Irun, 2002)

 

Kartzala e-p N. 76a

 

Irudia: Regueiro, Gamborena y Petit

legenda: Luis Regueiro, Patxi Gamborena, René Petit

Beste legenda bat: Leyendas del fútbol

 

Kartazala e-p N. 76b

 

Irudia: Trofeos (Campeón de España 1913, 1918, 1924, 1927)

Legenda: Trofeos

 

Kartazala e-p N. 76c

 

Irudia: Dos fotografías del Stadium Gal

Legenda: Stadium Gal

 

Kartazala e-p N. 76d

 

Irudia: Equipos de 1924 y 2001-2002

Legenda: Campeones de España 1924. Equipo 2001-2002

 

Data: 2002-3-22

Legenda: Real Unión Club 1902 Irún 2002

Logotipoa: Escudo Real Unión

Inprimatzailearen datuak: Correos y Telégrafos M RCM-FNMT.

Formatua: 16,2x11,3 cm

Posta-seilua: Edifil 3887

Prezioal: 0,50 €.

Inprimatzeko teknika: offset

Seriea: Centenario del Real Unión Club. Irún ; 4 kartzalak

 

2002. urtean, Irungo Real Unión Club taldearen mendeurrena ospatzeko, lau posta-kartazal jaulki ziren. Seilua ere, 0,50 eurokoa (oinarrizko tarifa nazioarteko bidalketarako), futbol talde berari eskaini zitzaion.

Kartazalen ezkerreko erdialdean, lau ilustrazio ikus ditzakegu. Batean, “Leyendas del fútbol” izenekoa bera, talde irundarraren hasierako urteetan ibilitako hiru futbolari ospetsuren erretratuak ikus daitezke: Luis Regueiro, Patxi Gamborena eta René Petit.

Bigarrenean, taldeak irabazitako garaikur garrantzitsuenak ageri dira: 1913, 1918, 1924 eta 1927 urteetako Espainiako txapelketak

Hirugarrenean, Stadium Gal zelaiaren bi argazki daude. Real Unión taldea 1926.enetik aritzen da han. Laugarrenean, 1924 urtean Espainiako txapelketa irabazi zuen ekipoaren argazkia ikus daiteke, baita 2001-2002 denboraldian jokatu zuen taldearen argazkia ere.

 


Reservados todos los derechos

© Ingeba (Edición) y © Juan Antonio Saez (textos e imagen)