Logo sellos gipuzkoa

 

Home / Español

Azala

Sarrera

Seiluak

Inprimaketa

Filatelia

Erakundeak

Pikaresca

Balioa

Aurre-filatelia

XIX mendea

Errepublika

"Patrioticos"

Binetak

Tolosako probak

Eusko Jaurlaritza

1938

1939-1950

1951-1955

1956-1960

1961-1965

1966-1970

1971-1975

1976-1980

1981-1985

1986-1990

1991-1995

1996-2000

2001-2005

2006-2010

2011-2015

Atzerritarrak

Atzer. S. Inazio

P. Txartelak (Tolosa)

P. txart. pribatuak

P. Txartelak

Kartazalak

ATM

Makinak

SPD y TM

Personalizatuak

 

Sobre primer dia de circulacion. Sello Conde de Peñaflorida

Lehen Zirkulazio Eguneko Kartazala

 

Oro har, Postak berak sortzen ditu bildumetan jasotzeko moduko objektuak. Baina horiezaz gainera, filatelistek ere sortzen dituzte beren “obra filatelikoak”, hainbat elementu sinkronizatuz. Sormen-lan horien artean, bi aipatuko ditugu hemen: Lehen Zirkulazio Eguneko Kartazalak eta Txartel Maximoak.

Lehen Zirkulazio Eguneko Kartazala (SDP gaztelaniaz; FDC ingelesez) gai jakin baten inguruko irudia jasotzen duen kartazala da, seilua eta lehen eguneko zigilu-marka jarrita dauzkana. Marka hori berariazko diseinua izan daiteke, edo besterik gabe seilua zirkulazioan jarri zeneko egunaren berri ematen duena.

Irudian, 1985eko abenduaren 11an jaulkiriko seiluari dagokion SPDa ikus daiteke, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen fundatzaile Peñaflorida kondearen omenez egina. Kartazalaren ilustrazioa Elkartearen betiko logotipoan oinarriturik dago, eta Manuel Salvador Carmona grabatzaileak egin zuen XVIII. mendean; haren sinadura azpialdean azaltzen da.

 

Gipuzkoako posta-seiluak (Tarjeta Maxima)

Txartel maximoa

Txartel maximoak ohiko txartelak dira, baina haietan koordinaturik ageri dira txartelaren gaia, seilua (ilustrazioaren gainean jartzen dena) eta zigilu-marka. Mota honetako txartelen bildumak egiteari maximofilia esaten zaio.

Irudiaren adibideak ezin hobeto ilustratzen du eman dugun definizio hori. Ilustrazioa Gipuzkoako kostaldearen bista da Getaria herriaren inguruan.

Seilua (50 pezeta) Juan Sebastian Elkano marinel getariar ospetsuaren omenez egin zen, 1976ko martxoaren 1ean.

Zigilu-marka berezia da, Filatelia Erakusketa antolatzeko egina (Donostian egin zen 1976ko martxoaren 1etik 6ra bitartean) eta Elkano eta Txurrukaren omenez egindako seiluak ditu kontuan. Zigilu-markak garbi uzten du, gainera, seilua zirkulazioan jarri zen lehen eguna.


Reservados todos los derechos

© Ingeba (Edición) y © Juan Antonio Saez (textos e imagen)