Posta-txartela e-p. N. 152
Data: 1991-10-24
Iudia: Txistulari y romería
Legenda: Txistulari. San Sebastián
Ezkutua: konstitucionala
Inprimatzailearen datuak: M FNMT.
posta-seilu irudia: Paloma de la Paz. San Sebastián
Posta-seiluaren datuak: La Paloma de la Paz. FNMT 1991
Prezioa: 45 pta.
Inprimatzeko teknika: offset
Tirada: 600.000
Seriea: Turismo; 2 posta-txartelak.
1973tik 1998ra 77 posta-txartel jaulki ziren. Haietako 66 Espainiako
probintziei eskaini zitzaizkien (serie turistikoa). Aurrekoekin konparatuz
gero, bistan da txartel hauek modernoagoak direla, betiko postal
turistikoekin lehiatu behar baitzuten.
Eredu berrian, ezkerreko erdialdean ilustrazio bat jartzen zen;
eskuinaldekoa, berriz, libre uzten zen seilua inprimatu eta erabiltzaileak
hartzailearen helbidea idatz zezan. Atzealdea hutsik uzten zen, testua
bertan idazteko. Txarteletan inprimatzen zen “seilua” diseinu originala
izaten zen, eta ilustrazioa bat etortzen zen aurrealdeko irudi
nagusiarekin.
Serie turistiko hau osatzen duten postaletako bat Donostiari dagokio.
Oraingoan, txistulari baten irudia agertzen da erromeri batean jotzen. “Seiluan”,
berriz, Nestor Basterretxearen Bakearen usoa eskultura ikus daiteke,
hasieran izan zuen kokalekuan, Zurriolan (45 pezeta).
Posta-txartela e-p. N. 153
Data: 1991-7- 2
Irudia: Campo de fútbol y escudo Real Unión
Legenda: LXXV Aniversario de la fundación del Real Unión Club de
Irún
Ezkutua: konstitucionala
Inprimatzailearen datuak: M FNMT.
Seiluaren irudia: Escudo del Real Unión (Nestor
Basterretxea)
Seiluaren legenda: 1916 - 1991
Prezioa: 45 pta.
Inprimatzeko teknika: offset
Tirada: 600.000
Aipatutako serie turistiko hori albo batera utzita, 1991. urtean, posta-txartel
bat argitaratu zen Irungo Real Unión Club taldearen 75. urteurrena
ospatzeko. Ilustrazioan, futbol-zelai bat eta taldearen ikurra agertzen
dira. “Seiluan”, berriz, Nestor Basterretxeak egindako diseinua ikus
daiteke, taldearen ikurrean inspiratua.
|