Lurralde :inv. espac. N. 4 (1981) p. 65-90 ISSN 1697-3070

 

GEOMORFOLOGIA. ZER DEN.KUANTIFIKAPENA GEOMORFOLOGIAN

APLIKAGARRITASUNA: LURRALDEKO ANTOLAKIZUNA EUSKAL HERRIAN

 

© Iñaki ANTIGUEDAD AUZMENDI

Euskal Herriko Univertsitatea

 

.

Ilustraciones no disponibles

.

LABURPENA

Bizidunok erlieban bizi gara eta bertan aurkitzen dugu superbizitze- ko behar beste. Bestetik, erliebea etengabe ari da aldatzen, gehienetan hortaz konturatzen el bagara ere. Aldaketa horik Geomorfologiak azter- tzen ditu. Geomorfologiak ba dauka bere historia, eztabaida gogorrez beteriko historia, alegia. Hala ere, bideratzen hasi da aldaketok kualitati- boki ezezik kuantitatiboki ere azaltzeari ekin dionean, honela hobe eza- gut baititzekugu prozesuak. Erliebea dinamikoa da eta dinamismo hori ezagutu behar dugu Lurralde-antolakizuna egiterakoan. Geomorfologia aplikatu behar da inguruko plangintzan, baina serio ski eta elkarlanean . Hala ere, azterketa geomorfologikoa bera egiten hasi aurretik, beraren «filosofiaz» aritzeari ondo eritzi diot, interesgarri gerta daitekeelakoan.

RESUMEN

Los seres vivos vivimos en un relieve en el cual encontramos lo suficiente para poder sobrevivir. Pero ese relieve, no es algo estático, sino dinámico, algo que cambia, aunque no siempre nos demos cuenta. La Geomorfología estudia este dinamismo y trata de explicar los fenómenos que afectan a nuestro soporte natural. La Geomorfología tiene su historia, llena de contradicciones. Ultimamente se ha dado un cambio en su orientación al pasar a tener en cuenta no solamente lo cualitativo, lo que ha permitido «seguir» mejor los procesos. Por otra parte, el estudio de este relieve, ha empezado a tenerse en cuenta en la Ordenación del Territorio, lo cual ha supuesto la aplicación práctica de aquel. En Euskal Herria, por ahora pasamos. Es por esta razón, y en la creencia; de que pronto se tendrá que dejar de pasar, por lo que se plantea aquí la «filoso- fía» de la geomorfología.

RESUMÉ

Les etres vivants habitons dans un relief dans lequel nous trouvons tout ce que nous avons besoin pour survivre. Mais cet relief-ci n'est pas statique, inmovile, et meme si nous me rendons compte, il soufre des altérations continuellement. La Geomorphologie est la parti de la Science qu'étudie et explique ceux phénomenes qui arrivent a notre milieu natu- rel. Bien sur, la Geomorphologiea sa historie pleine de contradictions et discussions. Dernierement on a changé sa orientation, car d'étudier seulement la «qualité» on a passé a étudier aussi la «quantité», et comme ça on peut «suivre» mieux les proces. D'autre part, I'étude de ce relief dynamique, support physique de notre «activité» humaine, est tenie compte pour l'Amenagement du Territoire, et ça c'est déja l'application practique de la Géomorphologie. Pour I'instant a Euskal Herria on a rien fait. Pour cette raison-ci, j'ai voulu commencer la débat en parlement sur la «philosophie» de la Géomorphologie.

 

 

65

0.SARRERA

Etimologiak berak dioskunez, GEOMORFOLOGIA Lurreko (GEO) formak (MORFO) aztertzen (LOGO) dituen zientzia da. Lurreko formak diogunean kanpo-azaleko formak esan nahi dugu. hau da. ERLIEBEaren modaketa; eta «erliebe» hitxa aipatzean urgaineko zein urazpiko erliebea esan nahi dugu. jakina.

Erliebea etengabe ari da aldatzen eta orain ikusten dugun paisaia etengabeko aldaketa horren gaurko etapa baino ez da.

Urgaineko erliebeak, zuzenean ikus daitekeena. aspalditik erakarri du jakintsuen begirada eta honen kausaz nahiko desarroilatu da. Urazpikoa. ostera. atzeratuago geratu da. orain arte ikertzeko teknologia egokirik izan ez delako; dena dela. kontinenteen arteko komunikabideak garatuz joan diren neurrian. urazpiko kableeen beharra presentatu da eta honekin batera ozeanoetako erliebearen ezagutze hobea ere(*).

(*) Akitanian ba dago talde bat. batez ere. urpeko erlieberaren azterketaz arduratzen dena. Honen zuzenbidea hauxe da: INSTITUT DE GEOLOGIE DU BASSIN D'AQUITAINE. 351 Cours de la Liberation -33 T ALENCE

 

66

1 HISTORIA APUR BAT

Gizakiak naturako errekurtsoak (ura, esaterako) bere onuraz erabili nahi izan zituen uneantxe hasten da izenik gabeko «geomorfologia» antzeko zerbait lantzen.

Geroztik konturatuko ziren gizakiak erliebearen dinamismoaz: paisaiaren elementuak (mendiak, ibarrak...) ez ziren egoera estatikoan, dinamikoan baizik; moldatuz zihoazen kanpoko indarren eraginez (ura, haizea, klima...). Hauxe izari zen Kanpoko Geodinamikaren lehenengo intuizioa.

Leonardo de Vinci-k (XVI mendean), Pô izeneko ibaiaren lautadan ureztapenerako kanaletaz arduratzen zena, ibaiak pixkanaka-pixkanaka eta etengabeko higalana zela medio, beren bidea indusituz zihoazela konturatu zen, honela, ibarrak gero eta zabalago eta sakonagoak zirelarik. Hau da, ba, Leonardo-k utzi zigun ideia: ibar baten dimentsioak berorretatik abiatzen den ibaiaren indarrpren proportzionalak dira. Hauxe izan zen ibai-higalanaren nozioaren lehenengo azalpena.

Leonardoren ideiaren baJioa ondo prezatzeko kontutan hartu behar dlra, geroztik (XIX mendean) zientzilarien artean gertatu ziren eztabaida gogorrak; izan ere, gakoa hemetxe zegoen: ibaiek ibarrak industen dituzte ala aurretik diren sakongunetatik abiatzen dira ibaiak?

XVIII mendean ingeniaritzak aurrerapen handia 1ortzen du, kamino eta kanale berrien beharrak ematen baitio aurrerapen hori. Honetarako ikerketak, gertatzen ziren fenomeno «geomorfologiko» batzutaz konturatzea posibletu zuen eta bai erliebearen dinamismoaz ere. Gainera, Europako hainbat tokitan, mende honetan egiten dira nabari nekazaritzako lurtzoruen higadura, hustirakuntza bortitzez, eta higaduraren aurka basoek eskeintzen duten babesa ere.

XVIII mendearen azkenan eta XIXaren hasieran urrats handi bat gertatzen da. Izan ere, lortutako aurrerapen zientifikoek Lurraren historia zientifikoki aztertzea permititzen dute, sinesmen erlijiosoak bazterrean utzita. Naturazaleek uko egiten diote zaspi egunetan mundua sortzeari eta beste gauza harrigarri batzutaz arduratzen hasten dira: aintzinako ozeano batzuren desagerpenaz, milioika urtetan zehar gertatutako mendikateen agerpen eta ondorengo desagerpenaz...

-Zelan azaldu mendirik garaienetan aurkitutako itsasoko fosilak? 

-Zelan azaldu mendikate arraldoiak zireneko leku batzu orain leunak izatea ?

 ...?

Azken batez galdera hauek dakarten problema "geomorfologiaren" gakoa da: erliebearen garapenaren problema, hain zuzen.

 

67

Eta problema hau argitua izan zen, parte handi batetan behintzat, XVIII mendearen azkenean J. Hutton geologo eskoziarrak eta XIXaren hasieran C. Lyell geologo ingelesak emandako teoria berrien laguntzaz. Hauek, gertatzen ari ziren fenomenoei heldu zieten eta ikerketa asko egin eta adibide asko eman ondoren (uraren higalanari zegozkionak, batez ere) «erliebearen dinamismoa» azaldu zuten argi eta garbi, eta hau guztiau Lyell-ek aldarrikatutako GAURKOTASUNAREN OINARRIAren ondorioz. Oinarri honek geologiaren urrats kualitatiboa suposatu zuen eta honela dio: «IRAGANEAN GERTATUTAKO FENOMENOAK GAURREGUN JOKATZEN DIREN ANTZEKO KAUSEK ERAGINDA DAUDE», honela, orainaldia lehenaldiaren jarraipen graduala litzateke, astiro baina etengabe jotzen duen transformakuntza baten bidez. Eta historian zehar sarri gertatu den moduan, kasu honetan ere, diskordia etorri zen. Batzu alde agertu ziren eta Gaurkotasunaren oinarriak suposatzen zuen etengabeko transformakuntza onartu zuten (uniformistak); beste batzu, berriz, kontra eta berauentzat erlie bea gauza estatikoa zen, katastrofeek ekartzen zuten momentuko dinamismo bakarra onartzen zuten bitartean (katastrofista*).

Honez gero, eta eztabaidaren barnean, geomorfologia hasten da zientzia bezala desarroilatzen joera bi agertzen direlarik:

DAVIS-en MODELOA:

XIX mendearen azkenean naturazaleak «airepeko higaduraz» (ibaien higalanaz, alegia) arduratzen dira, berorientzat hauxe baita higadurarik garrantzizkoena, beste indar guztien higalana «kausa arraro» bezala jotzen dutelarik.

W. M. Davis amerikarrak ideia hau hartu eta kredo baten sendotasuna eta arau aritmetiko baten gogortasuna eman zizkion 1890 urtean bere «ZIKLO GEOGRAFIKO» izeneko teoria argitara eman zuenean Ber tan, «airepeko higaduraren» eraginez (Davis-ek «higadura normala» deitua) erliebeak daukan eboluzioa sistematizatu nahi izan zuen «modelo» batetan (ikus alboan).

Davis-ek berak dioenez ziklo honek higaduraldi luzea eta bapateko bergaztepena dauzka, hots, ba daude mugimendu-aldiak (tektonikak jotzen du), erliebea bergaztetzen denean, eta egonkortasun-aldiak (tektonikak ez du jokatzen), erliebea leuntzen denean. Beraren ustez, azken aldiok luze-Iuzeak dira mugimendukoekin konparatuz, azken hauk bapatekoak bezala kontsideratzen dituelarik.

(*) Antzekorik gertatzen da gaur ere «finkozaleak» era «Higizaleak» taldeen artean. Izan ere, kontinenteen jitoaren alde egiten duen «Plaken Tektonika»-ri batzuek bai eta besteek ez esaten diote.

 

68

Egia esan, Davis.ek aipatzen duen diferentzia hori ez da guztiz zehatza eta, seguru asko, «egonkortasun» hori astiro.astiro jokatzen duen mugimendua bide da. Hau da, tektonikak eta higadurak aldiberean jotzen bide dute, elkarlanean (Derruau, 1966).

Davis-ek erliebearen aldaketa ondo konprenitzeko kontutan hartu behar diren faktoreak batzen dituen trilogia aipatzen du bere lanetan:

STRUCTURE (estruktura) -STAGE (egoera) -PROCESSUS (prozesuak)

Hala ere, praktikan, bigarren elementua (stage) baino ez du benetan kontutan hartzen. Baztertu egiten ditu, beraz, uraren higadura «<normala») ez den beste edozein higalan.

Erliebea «aztertzeko» estruktura eta prozesuak baztertzen dituen bide hau deskribatzaile hutsa da, ez da induktiboa, deduktiboa baino, Davis-ek «airean» hartzen ditu ideiak eta modelo batetan sistematizatu. Ez dio garrantzi handiarik ematen faktore guztien multzoari.

«Ziklo geografiko» honek jarraitzaile asko izan ditu (geografoen artean, batik bat), baina berorren eragina negatiboa izan da prozesuen az-

 

69

terketa baztertu duelako (eta hau da datuak ateratzeko bide bakarra): «Cette influence a été néfaste, elle a découragé I'étude des processus, seule capable d'apporter des faits» (Tricart, 1978). Teoria honekin, ba, geomorfologia maila metologikoan isolatzen da. «La théorie si féconde de cycle geographique ne constitue qu'une premiere approximation. et... seules de patientes recherches comparatives permettront d'édifier la théorie générale...» (Bethune, 1953).

Davis-en teoriak erakusten digunez. «egoeran» bakarrik oinarritzen den modelo batek ezin du trilogia osoaren konplexutasuna adierazi. Balioa izateko. finkatutako gauzetan oinarritu behar da, konparaketak egiteko balio behar du; gainera. irekia izan behar da datuen koporua handituz doan neurrian ideia berriak sartu ahal izateko. Hauxe daiteke benetako «modelo» batetarako bidea:

-finkatutako gauzek «modelo» bat eraikitzea posibletzen dute. 

-eraiketa horretan hutsune asko agertuko dira. datu berriren beharra sentitu erazten delarik.

-datu berri horiekin aldaketak gerta daitezke hasierako behinbehineko modeloan.

Hau da. etengabe egokitu behar da teoria praktikara.

GEOMORFOLOGIA ESTRUKTURALA:

Geologiaren desarroiloaren batera «geomorfologia geologiko» bat hasten da garatzen. hau da. geologoek geologiaren barruan egindako geomorfologia. Eskala ezberdinetako mapa geologikoen agerpenak asko laguntzen du hasi berria den geomorfologia hori.

Davis-ek trilogiako elementu bat (stage) baino ez badu kontutan hartzen. geologoek hiruroi eman nahi diete indarra. «estruktura» geologikoaren eragin handia azpimarkatuz.

Geomorfologia estrukturala erliebean bertan bildutako datuetan oinarritzen da. praktikoa izanik. Ez da deskripzio hutsa. Azaldu nahi ditu erliebearen elementuak (formak) azpiko estrukturaz (estruktura geologikoaz. alegia) baliatuz; eta ez bakarrik estrukturaz. litologiaz ere bai: erliebearen elementuak azpiko estrukturak eta litologiak mugatuta daude.

Dena dela. eta hau zilegia bada ere, ezin da «modelo finkoen» jokoan jausi. eta erliebearen aldaketak aztertzean faktore guztiak hartu behar dira kontutan. bai estruktura. bai egoera eta bai prozesuak ere, bakoitzari kasu konkretuan daukan garrantzia emanik.

Hona hemen erliebe eta estrukturaren kidetasuna adierzten duten adibide batzu: 

.-Adrian E. Scheidegger (1979): «Joints and valley trends in Spain» izeneko idazlanean aditzera ematen duenez, ba dago erlazio sendoa Pe-

70

nintsula Iberikoan diren ibai-ardatzen eta zartatuneen artean. «It was shown that these, too, correspond to the preferred orientation of the joints suggesting the same origin for the two types of features».

.-Eritzi berdinera heltzen dira Diaz eta Fernandez-Rubio (1978) Grandan egindako azterketan.

 

71

-Erliebe karstikoak oso ugari dira Euskal Herrian. Aramotzeko mazizoan egindako lanean (Antigüedad, 1980) ikus daitekeenez ba dago erlazio zuzena zartute, dolina eta iturburuen agertokien artean. Zartatuneekin lotuta agertzen diren iturburuak (6, 8, 3, 10) kaudal handiagokoak dira, hain zuzen ere.

72

2 GEOMORFOLOGIAREN HELBURUA

Esana dugunez, helburua erliebearen formak aztertzea litzateke. Baina azterketa hori egiteko gauza bi hartu behar dira kontutan: azterketaren EREMUA eta azterketaren METODOLOGIA.

EREMUA:

Arazoa hauxe da. geomorfologiaren nondik norakoa nolabait mugatzea. Eta jasteko. helburua den azterketa INTERFAZIEA dela esan beharra dago. Azalduko dugu: alde batetik. LITOSFERA daukagu «interfaziearen» parte solidoa (harriak). Bestetik. parte likidoa. HIDROSFERA (ibaiak, lakuak, itsasoak, ozeanoak...), eta parte gaseosa, ATMOSFERA. Hiru elementu hauen arteko interfaziea da, elementu bakoitzean gerta. tzen diren fenomeno guztien jatorria. Baina. batez ere, interfazie hau garrantzi handiagoko beste fenomeno baten jatorria da: BIZITZA.

Izan ere. bizidun guztiok, landareek fotosintesiaren bidez elaboratzen dituzten ehunen beharra daukagu; eta elaborapen hori. harrietan (litosfera) sartzen diren sustraiei eta eguztikiko izpiak hartzen dituen hostoetako klorofilari ezker gertatzen da: hortxe datza interfaziea.

Hau dela eta. «Hidrosfera-Atmosfera/Litosfera» kontaktuan aldaketa batzu izaten dira. indar-erlazioaren arauera. eta honetan erliebearen moldaketa gertatzen da.

Geomorfologiak helburu konkretu izan arren ez dauka eremu konkreturik. Interfazie baten lana izatean. beste arlo batzuren beharra sentitzen du: geologia eta klimatologia, bereziki. Geologia. erliebea den etengabeko moldaketa hori estruktura (antiklinaleak. sinklinaleak, failak...) eta litologia (kareharriak. hareharriak. granitoak ) konkretu dauzkan parte solidoaQ gertatzen delako; Klimatologia. erliebearen formak. azken batez. baldintza klimatorogikoen eraginez (euria, haizea. ejurra ) gertatzen direrako(*).

(*) Klimatologiaren eraginaren balioa nolabait adierazteko, «Geomorfologia klimatikoa» desar!oilatu dela azken bolada honetan esan dezakegu, berarrek erliebearen maldaketan klimak daukan zeresana aztertu nahi duelarik. Gainera, kantutan eduki behar da, ezen gaur ikusten dugun pasaia ez dela zertan izan behar gaur den klimak eraginda, aintzinako klimak baizik. Harrela, erliebearen azterketa bide ana da paleaklimak ezagutzeka.

 

73

Gainera. Geomorfologia« interfazie» baten lana aztertzean. interfazie horretako elementu ezberdinak aztertzen dituzten zientziekin batera egon eta egin behar du. Tricart-ek (1978) dioenez: "La nature ignore totalment notre découpage en branches du savoir, qui résulte seulement d'une «commodité» que se sont inventé les chercheurs".

 

74

METODOLOGIA:

Geomorfologia, beste zientziak bezala, ezin da deskribapen-maila pasiboan geratu. Bai. egia da, geomorfologiak deskribatu egiten du aurretiaz dakiguna: gertatzen dena. Baina ezin da hor geratu. Deskribatu behar du, baina. Erliebearen formen genesiak azaldu behar ditu. Eta sailkatu ere. Honela. forma konkretu batez aritzen garenean jakin dezakegu zein izan daitekeen forma horren genesia. hau da, forma hori eman duten prozesuak. Azaltzeko jite hau da geomorfologiaren muina. Azaldu gabe. deskribatze hutsarekin. ez litzateke «geomorfologia» izango (ez bailegoke azterketarik). «topografia» baizik. hau da: kanpo-azaleko formen deskribapen geometrikoa. Hala eta guztiz ere. mapa topografikoak abiapuntu beharrezkoak dira geomorfologiaren lanean: beroietan seinalatzen dira mendian hartutako oharrak. geroago arrazanamenduak egiaztatzeko.

Hona hemen mapa topografiko bat(*):

(*) Ezagunak direnez, ez gara honetan luzatuko, baina ipini ez arren, ba daukate «gehigarri» bat, non elementu guztien sinboloak agertzen diren.

 

75

Topografia, ba, disziplina geometriko eta deskribatzailea da; Geomorfologia, ostera, azaltzaile eta gentikoa. Eta erliebea azaltzeko mapa bereziak erabiltzen dira, «mapa geomorfologiko» izenekoak. Honelakoe tan, erliebea, litologia eta parte hartu duten eta hartzen duten prozesu geodinamikoak ere grafikoki adierazten dira. Hots, mapa geomorfologiko batek ondoko hauk seinalatu behar ditu: morfologia, morfometria, morfogenesia eta morfokronologia. Eta ezaugarri hauk ahalik eta zehatzen azaldu ahal izateko sinbologia egokia behar da (*).

Tricart-ek (1965) simboloen sistema zabala proposatu du eta bertan ondoko parte hauk bereizten ditu:

-LITOLOGIA: harri igneoak, metamorfikoak, sedimentarioak, bolkanikoak.

-ESTRUKTURA: antiklinaleaak, sinklinaleak, failak, zartatuneak, ... 

--FORMAK: higadur formak, deposito-formak, ...

-EKINTZAK: errekin ekintzak, ibaienak, glaziareenak, haizeenak, ... 

-GIZAKIAREN ERAGINA: etxeak, baratzak, harrobiak, trenbideak, zubiak, ...

 

Abide bezala, hona hemen Tricart-en sinbolo-sistemaren parte txiki bat:

(*) Mapak geomorfologikoak Polonian hasi ziren egiten 1950 inguruan. Sinboloei dagokienez, siste,a asko daude: Cooke (1974), Anon (1972)... Guk Tricartena aipatuko dugu. (1965)

 

 

76

Baina ez da nahiko erliebearen formak sinboloz azaltzea. urrunago jo behar dugu, eskualde ezberdinetako erliebeen arteko konparaketak egitera. haik zuzen. Hemendik hainbat gauza interesgarri atera ditzakegu erliebe horien garapenaz. Baina hori posible izan dadin «kuantifika tu» egin behar ditugu erliebearen elementuak. Orain arte ikusitakoa geomorfologiaren helburu espezifikoa erliebearen genesiaren arauak ezagutzea dela esan dezakegu. Hurrengo pausoa, ba, arau horik «Kuantifikatzea» izan behar da: GEOMORFOLOGIA KUANTITATIBOA.

 

77

3. GEOMORFOLOGIA KUANTITATIBOA

Geomorfología desarroilatzen hasi zenetik. erliebearen elementuen deskribapen eta sailkapena hitzezkoa izan zen. eta ia-ia parametro gabekoa. Luzera. zabalera. garaiera. azalera... eta honelako parametro «errazak» baino ez ziren erabiltzen.

Geomorfologiarekin batera agertzen diren beste zientzia batzu. klimatologia eta hidrologia batez ere. arinki garatu ziren. Eta garapen arin hori beraiek desarroilatu zituzten erlazio «kuantitatiboei» ezker gertatu da: haize. presio. hezetasun. hodeitasun. prezipitazio eta beste faktore batzuren urte askotakodatuak hartu eta landu egin dira. batezbesteko baloreak ateratzeko. Era berean. ibai askoren kaudala sistematikoki neurtu da eta. datu klimatologikoen laguntzaz. ibai horien gutxi gorabeherako ((martxa» ezagutzera heldu da. Arlo hauetan. geroztik egindako lanak ere kuantitatiboki eginak izan dira.

Baina. hau gertatzen zen bitartean. geomorfologiak maila kualitatiboan jarraitzen zuen. konparaketak egitean honelako adjetiboak erabiltzen zituela: «gogorrago». «Ieunago». (astiroago». «arinago». Baina geroztik kuantifikapena inposatu da. geomorfologo batzu eszeptiboak badira ere: (The complixity and irregularity of forms and processes com. plicated futher by changes with time, makes an essentially qualitative approach the only realistic way of approaching many geomorphological problems» (Pitty. 1971).

Eta zertan oinarritzen da «kuantifikapena»? Erliebean agertzen diren elementuak zenbakitan azaltzen dira. horretarako «parametro» batzu erabiliz. Zenbakituz gero. errazago daukagu elementu baten eboluzioaz jabetzea. Gainera. zenbakiok dimentsio gabeak izatean. erraztu egiten dute konparaketa. Hala ere. parametroak «ondo» erabiltzen saiatu b.ehar da. enpirismo hutsean jausi gabe.

Mende honen erdialdean. ibai-sistemak deskribatu. aztertu eta sistematikoki sailkatu ahal izateko erabili zen kuantifikapena. urte askotako datuak batu ondoren. Izan ere. Horton-ek (1945) metodo bat proposatu zuen. Amerikan, arro batetako drenaia-sarea (*) sistematizatzeko. Metodoaren bidea zera izan zen: ibai-segmentu bakoitzari ordena bat egokitzea. Era honetan hain zuzen:

(*) Arro bat drenaiatzen duten ibai-segmentu guztien sarea.

 

78

Baina, metodo honek ba dauzka oztopo batzu: ez du kontuan har- tzen ibaisegmentu bati garrantzia ematen dion beste faktore bat, kauda- la, alegia; gainera. «Iuzeretan» oinarritzen denez, subjetiboa gertatzen da eta arro berean operatzaile desberdinek egindako «ordenamenduak» ezberdinak izan daitezke.

Hau dela eta, beste metodo batzu proposatuak izan dira (Shreve, 1967). Hauen artean, Schumm-ek (1956) eta Strahler-ek (1952) eman- dakoa dago:

..

 

79

Ordenamendu-mota honetan ez alra Horton-en metodoan sotzen ziren oztopoak gertatzen, eta pertsonak desberdinek egindako eraketak berdinak dira.

Hona hemen Arratia ibaiaren arroan egindako ordenamendua (Antigúedad, 1980). Metodo biak izan dira erabiliak; hala ere, oraingoa Schumm-Strahler-ena da.

.Hemendik (eta Horton-en ordenamendutik ere) datu ugari atera ditzakegu ordena (u), «u» ordenako segmentuen kopurua (Nu), «u» ordenako segmentu guztien luzera (Lu), «u» ordenako segmentu guztiek drenaiatzen duten azalera (Au).

 

80

81

Sorna daitekeenez, drenaia-sare batetako ibilguen elernentuen artean (kopurua, luzera, drenaiatzen duten azalera) ba daude erlazio sendoak, maternatikoki (kuantitatiboki) azal daitezkeenak: Horton-en Legeak (Strahler, 1975. Schurnrn, 1977).

E grafikoan «Hazkuntza alometriko» izeneko erlazioa agertzen da. Biologian ere erabiltzen da erlazio hau: «organoen (segmentuen luzera Lu) hazkuntza-abiadura eta «gorputz» osoarena (drenaiatua den azalera) erlazionatzen ditu». Erlaziook, eskualde desberdinen arteko konparaketak burutzeko erabiliko diren neurrian, baliagarri gertatuko zaizkigu erliebe horien eboluzioaz konturatzeko.

Orain arte, ibai-sistemetan oinarritu dugu Geomorfologiaren kuantifikapena (eta gainera, ez dugu asko esan) nabarrnenago gerta daitekelakoan. Baina gauza bera (beste rnetodoren bidez, jakina) egin daiteke erliebearen beste «sisternetan»: aldapen eboluzioan, azaleren banaketan (azterketa hipsometrikoa), perfiletan, higatu den bolumenean, eta bidea zabalduz doa.

KUANTIFIKAPENARI BURUZKO KRITIKA:

J. Hoover-ek dioenez (Albritton, 1970), «el aumento en la precisión y perfección de la descripción cuantitativa de los rasgos y procesos geológicos de todas clases y el uso cada vez más frecuente de métodos estadísticos y mecánicos de análisis de datos, se ajusta fácilmente dentro del armazón del método geológico clásico de la ínvestígación, cuyo rasgo más característico, es la dependencia del razonamiento en toda etapa». Bide hau «ebolutiboa» den neurrian, hots, ezagumendu haundiago dakarren neurrian, ontzat jo daiteke.

Hala ere, batzuk kredotzat hartu dute kuantifikapena, mekanikoki, eta geologiak (geornorfologia, gure kasuan) aurkezten dizkigun problemak ebazteko rnetodo «empiriko hutsa» proposatu dute. Honelako metodo batek ia ia ez du zerikusirik arrazonamenduarekin: «Su rasgo más caracteristico es aquel que reemplaza el proceso del razonamiento por operaciones que son principalmente mecánicas» (Hoover, op. cit.).

Orduan, autore honen ideiari jarraituz, kuantitifikapen ebolutiboa eta arrazonamendu gabeko kuantitifikapen mekanikoa ondo bereizten behar: «Cuando se conoce esta distinción se hace evidente que el problema real no es el cualitativo contra lo cuantitativo sino la racionalidad contra un ciego empirismo».

 

82

4 GEOMORFOLOGIA APLIKATUA

Geomorfologia «genetikoa» izatean, aplikagarri agertzen zaigu. Gizakiak ba daki erliebea (eta bera erlieben bizi da) ez dela aldaezina, astiro gertatzen den eboluzio batez eraginda degoela baizik. Hala ere, batzutan ez da hain astiro gertatzen eta «katastrofeak» datoz: lur-etenak. zirimolak. labak... Azken batez. manifestazio gogor hauk. etengabe jotzen ari diren aldaketen aspektu bat baino ez dira, eta ez dira beti arriskutsuenak izaten. Besteak dira grabeenak, astiroago, ikusgaitzago eta maltzurrago direlako. Era honetan. eta higadur prozesuak direla kausa. Gizateria nekazaritzarako lurrik gabe gera daiteke. etorkizun ez hain luze batetan; eta hau Planetako populazioa hirurtzeko den mendean.

1.882. urtean kontinenteen 9.4%-a basamortua zen 

1.952. urtean kontinenteen 23%-a basamortua zen 

1.990. urtean basamortuen zenbat izango da habitagarri?

Populazio-hazkuntzaren bikoizte-denborak konstante badirau gaurko «erritmoan» (40 urte gutxi gorabehera), batzuk «zentzugabe demografiko» deitzen dutenera (populazio-dentsitatea pertsona bat/m2 litzateke) 2.630. urteantsu helduko da.

Bestetik. «gaitasun» teknologikoaren (*) (zeren gaitasuna?) eta bizi-mailaren gehitzeak (azkenik gabeko gehitzea ote?) ingurugiroko narriadura ekarri du, gero eta sentituagoa, gainera.

(*) Gizakiak, bere giharre-indar hutsez baliatu izan den bitartean, ez du ingurua alteratu, neurri handi batez, behintzat. Baina irrazianalkeria sartu zenean, pausa kualitatiboa gertatu da, atzeraezina izan daitekeena.

 

83

Gu, bizidunok, erliebean bizi eta berau dinamikoa dela konturatu gara. Erliebean eraikitzen ditugu etxeak, lantegiak, komunikabideak; erliebean dago gure euskarria, nekazaritza. Honek dinamismo hori ezagu'tzeko beharra sentitu arazten digu eta, ondorioz, Lurralde-antolakizun serio eta osoa burutzeko beharra ere. «La ordenación territorial es un proceso lógico de planificación de la ocupación del espacio» (Santanderreko aktak, 1980). Logikoa, hau da, arrazionala. Baina, txamarrez, orain arte ez dira kontutan hartu lurraldeko kondizionamendu fisikoak. Inguru fisikoa ezin da «eragintza» baten euskarri soiltzat jo, oreka natu. rala (prozesuen atzeragarrrieta atzeraezintasuna) baldintzatzen duen elementutzat baizik (interfaziea).

Ingurune fisikoa kontutan hartzean gainditu egiten dira eskualdeen arteko «muga administratiboak», arbitrarioak direnak, besteeremu baten barruan murgiltzeko eskualde «naturalen» eremuan, alegia. Horrela egiten ez bada, eta ez da egiten, zona batetako antolamenduak inguruko zonetako desoreka ekar dezake, eta dakar.

Helburua hauxe litzateke: Lurraldeko antolakizuana egiterakoan bertoko ezaugarri fisikoak ezagutu eta kontutan hartu. Honela. inguru fisiko eta hiriingururen arteko izankidetasuna lortuko litzateke, elkarri eragindako kalteak gutxituko liratekeelarik. Are gehiago, lurreko errekutsoak mugatuak direla jakin gainean.

84

Eta zelan burutu eta azaldu ezaugarri horien ezagutzea? Edo beste era batez esanda, lein liteke inguruko analisirako metodo egoki?

Hona hemen posible litekeen bat (Santanderrako aktak, 1980):

1.- Lurraldeko ezaugarriak (prozesu naturalak eta bai gizakien prozesuak ere) zehaztea, faktore hauek Lurraldeko ondorengo antolamendua mugatuko baítute.

A.- PROZESU FISIKOAK 

Klima:

-plobiometria, eguzkiztapena, izerdi-Iurrunketa,... 

-kutsagi atmosferikoen zabalkuntza potentziala. 

-aize nagusiak

-aldapen orientazioa

Hidro geologia:

-ibaibideak eta kaudalak

-urak potentzialki gainezta ditzakeenlurrak. 

-urak potentzialki gainezta ditzakeen lurrak

-lurpeko uren gainezko kutsaduraren aurreko babesa 

Geomorfologia eta Goeteknia

-lurren aldapak eta egonkortasuna 

-higakortasuna

-eraikuntzarako baldintzak

Edafologia, Ekologia eta Nekazar!tza 

-Lurraren nekazaritzarako gaitasuna -herri basoak

B.- GIZAKIEN PROZESUAK

Eraikuntza publikoetarako azpiestruktura 

-komunikabideak 

-zerbitzuak

-bizi -eta lan- guneetaraino abiatzeko erraztasuna 

Paisaia eta ondare artistikoa

-panoramak, interes artistikoa daukaten guneak

Lurraren erabilera eta legeak

-zutik dirauten legeen babespen bereziak

Hemen aipatutako prozesuak dira eta bakoitza aztertu behar diren beste faktore askoren ondorioa da. Faktoreen azterketa egin ondoren «mapa tematikoak» burutzen dira, non faktore bakoitzari (edo faktoremultzo bati) degozkion deskribapen eta azalpena seinalatzen baitira, 

2.- Egintza eta lurraren erabilera ezberdinen arteko elkargarritasuna edo elkartezintasuna azaltzea. Honetarako, egindako mapa temati koak elkarren gainean jartzen dira.

Esate baterako: lurpeko uren gainezko kutsadura egon daitekeeneko lekuan (Karstetan, kasu) zaramategirik ez kokatzea. Hala ere. sarritan ikusten da honelakorik, utzitako harrobietan, batez ere.

3.- Aurrekoa aztetuta, Lurraldearen «zatiketa», zati bakoitzean koka daitezkeen egintzen lehentasuna azpimarkatuz.

Honelako «inguruko metodologia» azken bolada hontan hasi da ga-

85

ratzen (hemen pasatzen), bertan geologoek ezezik, beste batzuk ere parte hartzen dutela: hiriginak, biologiak, soziologoak, geografoak, ekonomistak...

Metodo honen emaitza, eskala ezberdinetako mapetan (*) azaltzen da. Izan ere, mapa hauetan espazio-beharra (habitagarria, industriala, aisiarako) eta hustirakuntza-eskaria, errekurtso berristakorrena (nekazaritza, ura, haizea, eguzkia...) zein berriztaezinena (meatzegintza), elkartzen dira. Izen ezberdinez dira ezagunak: «geozientifikoak», «geo- ingurukoak»,...

«Planificar y administrar es imposible sin buenos mapas y por tanto los mapas geocientíficos tienen la clave en la orientación futura del medio natural, en sus reservas y en su diseño» (Luttig, 1980).

Hona hemen mapa tematiko bi (Palli eta Trilla, Santanderreko a tak, 1980:

(*) Era honetako mapak 1970  urtean, gutxi gorabehera, sortzen dira A.E.B. eta A.R.F.-n aldibe- rean. Gaurregun, U.N.E.S.C.O. ari da kanpaina haundi bat bultzatzen, herri «azpidesarroila- tuetan» batez ere.

86

4 EUSKAL HERRIAN ZER?

Euskal Herrian. iker ez banago. dena da egiteko. Orain arte egin den apurra aipatu behar: «La région de Bilbao et son arriére pays: étude géomorphologique». J. Hazera-ren tesia (1968). Ez du «kuantifikapena» lantzen. abiapuntu beharrezkotzat jo behar da ondorengo ikerlanetan. Bilboko Zientzi Fakultatean 1080. urtean aurkeztu diren Lizentziaturazko tesi bi: «Estudio hidrogeol6gico de la cuenca alta del río Nervión». F. Saenz de Etxenike-k egina, eta «Arratia hibaiaren arroko azterketa hidrogeologikoa». I. Antigüedad-ek egina, Azken bi ikerlan hauetan hasi da, nolabait. kuantifikapena, lantzen, nahiz eta askoz ikerlan gehiago egin behar oraindik aurrera ondorio interesgarri atera ahal izateko.

Bestetik, Esukal Herrian gertatzen den «inguruko degradakuntza itzela» nahi bada benetan frenatu, eta ez dago beste irtenbiderik, mapa geozientifikoak burutzen hastea oso bide egokia delakoan nago. «Zer ikasi» ba da, «Non ikasi» ere bai, jendea eta gogoa, seguru baietz. Falta den bakarra» organismos competentes» direlakoen laguntza (kasteko eta egiteko). Horren zain ez gara gelditzen.

 

87

5. HIZTEGIA

BERGAZTEPEN = rejuvenecimiento, rajeunissement. 

DRENAIA(TU) = drenar, dainer.

GARA(TU) = desarrollar, évaluer.

GARAPEN = desarrollo, évolution.

GAURKOTASUNAREN OINARRI = principio del actualismo, théorie de I'actualisme.

HIGA(TU) = erosión, érosion.

HIGAKORTASUN = erosionalidad, érosionabilité.

HIGALAN = trabajo de erosión, travil de I'érosion. 

IBAI- == fluvial, fluvial(e).

INDUS(I) = excavar, déchausser. 

ITURBURU = manantial, source.

LURRALDEKO ANTOLAKIZUN = ordenación del territorio, aménagement de territoire.

NARRIADURA = deterioro, détérioration.

SAKON(G)UNE = depresión (de terreno), dépression (de terrain). 

UREZTAPEN = regadío, irrigation. 

ZARTATUNE = fractura, fracture.

 

88

89

90