Lurralde :inv. espac. N. 4 (1981) p. 63 ISSN 1697-3070

 

KATABERAKO KASTARI (AITZKORRI MENDITARTEA)

BURUZ DATO BATZUEK

 

Š Francisco ALONSO

Š Felix UGARTE

 

 

 

49

Kataberak, morfologia aldetik daukan berezitasunak, bultzatu gaitu lan hau egitera.

Aiztkorri-Aloņa menditartean. erdikaldea (Artzanburu-Katabera), errez nabarmentzen da. Alde batetik goierako neurrietan: Aloņa (1.200/1.300 mts.); Aiztkorri (1.400/1.500 mts.); Katabera (1.300/1.400 mts.). Beste aldetik egituraren norabidearengatik: Aloņa (N.W.-S.E.); Aitzkorri (ia N-S. 340°./160°.); Katabera bien artean. Azkenik karearri geruzen buzamentuak kon tuan harturik (honek karstifikazioarekin zer ikusi haundia dauka). esan behar dugu Aloņan geruza hauek buzamentu apala daukatela; Aitzkorrin, aldiz. ia zutik daude ( > 50ē.); eta Artzanburu-Kataberan. geruzak 40-50°.-ko makurtasuna hartzen dituzte.

Lan hontan. lehen zatian, geologiazko datoak aurkitzen saiatu gara. Azken gizaldi bietako lanak aurkezten dizuegu hemen. Egia esan ez dira oso ugariak eta oraindik geologiazko hainbat problema erabaki gabe daude.

Azkenik Kataberako karst formak agertzea eta aztertzea nahi izan dugu. Litologia. egitura, tektonika (diaklasa eta bringaren jokoa batez be) alde batetik, eta klimaren gora beherak bestetik. kontuan harturik osatu dugu lan hau. Guretzat Kataberako karsta faktore bi hauek argitzen dute: a) Urgoniar karearri barra sendo bat Artzanburu inguruko gailurrean agertzen delako. Barra horo Aloņa aldean gaillurean ez da agertzen eta Aitzkorrin meheagoa azaltzen daeta oso zutik ( >50°. buzamentua). b) Urgoniar barra hori egoaldera makurtua dago (48°), bringa eta zirritu ugariakin. c) Eurialdi, izozt eta edurte ugariak (eta pa- leoklima bereziak). karst sendo bat eratzen lagundu dute.

Morfologia karstikoaren berezitasun guztiak agertzen ahalegindu gara: endokarts (barneko karsta: hidrogeologia. barneko urhideak ); exokarst (azaleko karsta: dolinak, lapiaza-aitzartea...).

Bukatzeko lantxo honen ondoriak agertzen dizuegu: 

-Nahi genduen haina geologiazko dato eskuartean ez dugu izan, orregaitik komenigarria litzateke horrelako lanak gure artean bultlatzea.

-Karstaren morfologia argitzeko litologia eta egituraz baliatu gara, klimarem faktoreak ahaztu gabe. Hauen arteko harremanak dialektikoki aztertuaz, forma guztien berezitasunak aurkitzea izan da gure lana.

Š ALONSO. FRANCISCO  eta  UGARTE, FELIX Ma, 1981

 

Textua