Lurralde :inv. espac. N. 4 (1981) p. 273-274 ISSN 1697-3070

 

UROLA IBAIKO IBARRA 

 

© Javier Gomez Piñeiro

©Dolores Villanueva

©Alejandro Cendrero

©Antonio Cañamero

 

 

 

 

Gipuzkoako Probintzian, erdi aldera antzeko lekugune batetaz nagusitzen den ibai honek 343 Km²-tako lurralde eta 55 Km. tako luzera du.

Gipuzkoar diren gainerako ibarren antzera, lur-zimurduraren egiturari norabide perpendikular bat kontzajartzen dio. Factore honek, materialdesberdintasunarekin batera. Ibarreko zatirik nagusienean zehar lur-zimurduraren bilakaera berexi bat erakarri du.

Airegoiroa, itsas bazterrean ozeangisako itxurarik aurkezten duen hori, aldatuz joaten da barrualdeko eskualdeetara sartuz goasen neurrian.

Egurats, giro henekin bat eginik, landaretza atlantik giroko berezgarritasunez kazten da, giza-eraginkortasun bortitzak barneki itxuraldatua.

Urola ibarreko lurrazalari begiratuz, ibaian oso ahokaturik diren bi zatik

ibarra bera hiru unitate desberdinetan satitzen dituela garbi ikus daiteke, lurrazal bigunagoko hiru tokialde horiek honako hauek izanik:

Goialdeko Urola. Ibai hau Aizkorri mendikatearen hegoaldean jaiotzen da, karst sorburuko zenbait latsabiltzetatik. Ondoren, era samurreko lurrazal bati sorrera eman dioten marga-kararrigune batzutan zehar (Aizeleku, Goitimendi, Gorrostiaga) iragaten da, Urretxuraino irisiz.

Landare-ikuspegia, aspaldidanik gaztaina eta bago-pipoz osotua gaurregun oihaneztaturiko basoez (pino insignis)eta alor-eremu zabalez (iratze, txiJar, etab.) eratua dago.

XIX gizaldiaren erdi alderainoko ekonomia ganadutza zabalkdr baten inguruan zebilen, giro fisikoaren baldintzapenei egokitua. TrenbidesareareI;J hedapenak, Zumarraga inguruan, komunikabide-korapilo garrantzitsu bat sorrerazi zuen, ondorengo industri azkartzearen zutabe gertatu zelarik (oinarrizko metalindustria, batez ere).

Haran hontako ia jenderik erdia bizi den hiri-kaskorik haundienak (30.000 biztanle, gorabehera), Zumarraga, Urretxu eta Legazpi dira, hiruron artean elkar-hirigune antzeko zerbait osotzen dutelarik.

 

Erdialdeko Urola. Urola Ibarrak bere goialdeko bidegunean aurkezten duen zimurdura-itxura hori erdialdera iristean markatuago dago, Azpeitia-Azkoitiako ordekaz salbuespen bat eginez gero. Antiklinal eta sinklinal gisako jarraikera konplexu batetan, basalto eta kale-materialak nagusi dira, euriak arraturiko malda gogorek Irumugarre eta Erlo mendietan muga egiten dutela.

Erauntsiak (1.500 mm.tik gora) bai goialdean nola itsas bazterreko zabaleran gertatu izandakoak baino neurri handia gokoak izaten dira. Landeretzak, Goi Urolakoaren antzekoa, oihan-birlandatze pilo ugariren eta landeretzarik gabeko kare-gainatzeren arteko kontrastea erakusten du.

Eskualde honen lur izaera menditsua izanik, lehen sektoreko aktibitateak mantendu egin dira (ganadutza, landaretza-explotazioa, lurgintza)., ohizko eskulangintz industriekin batera (zura, oinetako), gaurregungo industria modernoa (metalurgia, oihal, eraikintza), Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako herrietan biltzen ari delarik.

Industriaren aldetiko eragjn murritzak eta demografi hezkuntza geldiak utzi dute, lurralde haundi samarretan behintzat, eskualdeko ikuspegi eta itxura ederra irauten.

Beheko Urola. Aizarnazabaldik ibai ahoraino, ibarrak bi ezaera litologiako aurkezten du: muino txiki batzu sorrerazi dituzten «flysch» gisako taxuketak (geruza fineko hondarbeheraturiko taxuketak)., eta hainbatitzulinguru egiten duen ibai horren azpiko uholdezko hobiak.

Ohizko eta lurgintz aktibitateei, gaurregungo burdintz eta elikaturazko industria erantsi zaizkie.

Zumaiako hondartzak, bestalde, barruko jendearenganako erakarpenik badu.