Lurralde :inv. espac.

N. 6 (1983)

p. 449-452

ISSN 1697-3070

LURRALDE

BARANDIARAN FELIPE ANTROPOLOGOAREN LIBURUA
LA COMUNIDAD DE PESCADORES DE BAJURA
DE PASAJES DE SAN JUAN (AYER Y HOY)
ESTUDIO ANTROPOLÓGICO

 

APALATEGI BEGIRISTAIN. Joxemartin

Zorroagako F. eta H.Z. Fakultateko
Antropologia Kulturaleko irakaslea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostia-San Sebastián

 

Ahotik ahora dabilenaren biltzaile aspertezina beti izan da antropologoa. Ahotik ahokoaren jantzia, berriz, hizkuntza da. Horregatik, bada, joan zen mende amaieratik hasita, zenbait europear antropologo ospetsu (Van Gennep Arnold, Barandiaran Joxemiel, Sébillot aita, esatebaterako) bakoitza bere herrialdeaz zinez arduratzeaz mintzatu ziren, behin eta berriro. «Voilá plus de vingt-cinq ans que j'explore la Savoie, et chaque année m 'apporte de nouvelles surprises. Il en serait de même en d'autres provinces si des savants s' occupaient sérieusement de leur propre pays» (VAN GENNEP Arnold, 1924: 5). Gaur aurkezten dudan egileak, Barandiaran Felipe, ondo ere ondo eskuratu du Pasai Donibane itsaserriaren izakera antropologikoa, beronen ahotik ahokoa, bere jantzi eta guzti, bereganatuz, ausnartuz eta idatziz liburu honetan La comunidad de pescadores de bajura de Pasajes de San Juan (Ayer y hoy) -Estudio antropológico. Eta liburua, gazteleraz jantzita dago! Izan ere gure aurreko antropologo ospetsuak eta betirako gogoangarriak ez ziren behar beste kontuan jautsi beren azterketek Herri bat eta pertsonarte bat ezagutuz gainera zulatu ere egiten dutela, indartuz ala aldatuz. Transformaketa! Baina, besteek egiten dutenak bakarrik ez, norberak, antropologoak alegia, egiten duenak baita ere. Azterlari, jakintzaile hutsik ezin da izan sekula santan!

Edozein modutako egilea lana aztertzerakoan, bere lana bezain ongi ezagutzen ahalegindu bera da bat. Lana eta langilea, biak batera dihoaz beti. Maiz sarritan, azterlari baten idazlanen berri azaltzerakoan, bere lana besterik ez da hartzen horretarako. Egia da, eta guretzat lehengoetzat ez bezelako neurritan, azterlariarengana hurbiltzeko ahalegin handiak egin behar izaten direla, bere idazlanetara hurbiltzekoaren aldean askotzat handiagoak. Hori, ordea, ez da arrazoia. Metodologian, bi alderdiak aurrera eramaten aritu behar du edonorrek.

Oraindik denbora asko ez dela, Barandiaran Feliperen aipatutako liburuaz argitaratu nuen nere lehen iritzia Egin egunkarian (APALATEGI BEGIRISTAIN Joxemartin, 1982/3/:17). Orduan, antropologoarekin asko elkarrizketatu nintzen bere delako azterlanaz. Orain, berriro, berdin egin dut nere idazlan honetarako. Asko bildu dut bi txanda hoietan Barandiaran Felipe antropologoaren bizitzaz eta lanez, eta hemen leku ezagatik esangabe gelditu dena datorrengo Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra aldizkarian , 41. .emango dut, euskal antropologia eta antropologoen historia egiten ari bait naiz. Beraz, nere gaurko hau, langilea eta lana batera hartutako ikuspuntutik burutua dago. Are. neroni ikuspuntu horretakoa naiz eta, nere iritziaren alde mintzatu zait Barandiaran Felipe gure elkarrizketetan.

Aurten 70 urte jaio zen Barandiaran Felipe, Donostian. Bere aita zena, Barandiaran Joxemielen anaia. Gasteizko apaizgaitegian apaiz egin eta Brinkolan lehenik eta Errenderian urrena apaizgintzan eta antropologiazko ikerlanatan jardun zen (Adibidez, 1955an Anuario de Eusko Folklore-n ikerlan hau argitaratu zuen «La vida pastoril en Brincola y Telleriarte (Legazpia)). Gerra (1936-39) ondorenak Kubaraino bota zuen, non irakaskuntzan jardun zen, filosofia esplikatzen nahiz ta bere gogoa etnologiaren agerketa izan. Herrira itzultzean, 1953 an , Gasteizen batxilerra atera zuen, eta Parisera 1954an goi ikasketa antropologikoak eta soziologikoak egitera joan zen, bi urtez bertan jo eta ke arituz lnstitut Catholique de Paris-en (nongo Institut d'Ethnologie et de Sociologie Religieuse delakoan Diplóme de licence lortu zuen), Musée de I'Homme-en (non élève agregé izan zen Chombart-Lauwe, Leroi-Gourhan eta Hartwet irakasleekin) eta Ecole Pratique des Hautes Etu. des en Sciences Sociales-en (non Gabriel Le Bras ikaslearekin aritu zen). Parisetik berrituzli aurretik, lekuan lekuko lanetan ere aritu zen Leroi-Gourhan arkeologo ezagunarekin, Clermont-Ferran aldean. Etxerantzean, Gasteizen, Vigon, Madrilen, Donostian antropologia eta erlijiozko soziologia irakasten egon zen, azken gai horretako aintzindaritako bat izan zelarik, katalandar Duocastella Rogelio bezala. Gaisoaldi ziztrin batek luzaroz eskuhankak lotu zizkion, berriz amaigabeko txori hegaz antropologiazko eta apeizgintzazko lanetara etorri zela Pasai Donibanera, 1977 an, harrezkero itsaerri horretako liburu mardula eta funtsezkoa argitaratu duelarik.

lkasle, irakasle, apeiz eta jakintzale amorratua izan da, ume umetatik, Barandiaran Felipe. Ez du ahalbiderik eduki zuen guztia nahi bestean kanporatzeko antropologian. Baina bere idazlanak at, bere bizitza, etengabeko borrokan errotua (pertsonarteagatik, gerragatik, gaixotasunagatik), antropologiazko lan handi bat da, eta hori ezin dugu ahantzi antropologia historia oso batetarakoan, Caro Baroja Juliok, asko askotan, azpimarkatu didan modura. Ia 70 urte dituela, Euskal Herrian orainarte egin den liburu bakarrenetariko eta handíenetaríkoa da Barandiaran Feliperena atzoko eta gaurko itsaserri azterketa antropologiko arloan. Horretaz gain, bere azterlanaren metodologia eta tesia aipatuko ditut.

Metodologiarako, hiru iturritara jo du: lehenik, ahozkokora, antropologia klasikoaren irakaspide onenetako eta bereizgarrienetako den iturrira alegia, oso ondo xurgatu diguna baina bere aurkezpen formalean behar bezain argitasunaz.laguntasunaz eman ez diguna; bigarrenik, aztertutako itsaerriari buruzko paperezko dokumentuetakora. aurrekoaren lagungarritzat erabili duena, beraz metodologia antropologikoa aberastuz, nahizta bien arteko harremanezko sareaz emandako kontzeptualizazioa ez izan, batzutan, behar hainakoa; hirugarrenik. soziologiazkokora. ahozkokoarekin hertsiki lotuz ederki, aztergaiaren eskakizun errealak halaxe bultzatuta, galdeketa ugari bezala zuzenak burutuz eta betearaziz zenbait itsaserritarrei. Asko dago honetaz ikastekorik Barandiaran Feliperen liburu honetan, eta asko baita ere txalotzekorik, aurrerapen berri bideetatik zehar joanaz, «La obra más acabada que hay, a mi juicio. a cerca de una comunidad de pescadores» dio Carok (1982:10).

Azkenik, bere liburuaren tesiaz. Liburuaren 17.atalean «El desenganche» izeneko agerpen teoriko gailurrena ematen digu. Rara zer dion egileak berak: «Llamo desenganche al hecho del apartamiento de la juventud pescadora y no pescadora de Pasajes de San Juan respecto a la Iglesia y, también, por parte de bastantes adultos de ambos sexos. El vagón quedó en la vía. mientras que el resto del convoy de la Iglesia seguía su camino con menos viajeros que antes». (1982:279). Nahitaez, orain 20 urteko itsaserria. atzokoa (=Ayer), elizatik zuzendua. pentsatua, bizitua zen, dio egileak, eta arrazoirik ez zaio falta. gauza bera gure herri gehienetan pasatu zelarik, eta ordutik hasitako itsaserri bera, gaurkoa (=Hoy), ez da zuzendua, pentsatua, bizitua gehiago elizatik. nagusiki, baizik pertsonarte zibiletik, azken urte hauetakotik hain zuzen, nazionalismoren azken pausotatik, oraindik zuzenago. Tesia hori, ahotik ahorako horretan oinarritzen du, nagusi nagusiki, Barandiaran Felipek, antropologiazko egituran oinarritu baitu zuzenki bere azterketa.

 

BIBLIOGRAFIA

APALATEGUI BEGIRISTAIN, Joxemartin.

1982/1/ Maurice Godelier: «Lo que más me interesa son los procesos de transformación», elkarrizketa, EGIN, irailaren 12an igandez, 24. orrialdean, Hernani: Ardiltza.

1982/2/ Teresa del Valle: Euskal antropologia berriko handienetarikoa, EGIN, hazilaren 23an asteazkenaz, 17.orrialdean, Hernani: Ardatza.

1982/3/ Barandiaran Felipe antropologoa, arrantzale munduaren azterketan, EGIN, abenduaren 1an asteazkenaz, 17. orrialdean, Hernani: Ardatza.

BARANDIARAN. Felipe.

1955 La vida pastoril en Brincola y Telleriarte (Legazpia). ANUARIO DE EUSKO FOLKLORE XV. ps. 123-124. San Sebastián: C.C.N. Aranzadi.

1955-56 Recherches de sociologie religieuse dans le hameau de Brincola, Etnologia eta Erlijiozko Soziologiako lizentzia diplomarako egindakoa. Argitaratugabea.

1956-59 Sobre la inmigración gallega en Trincherpe. Hitzaldia. Vigon emana.

1982 La comunidad de pescadores de bajura de Pasajes de San Juan, Oyarzun.

CARO BAROJA, Julio.

1982 Prólogo, La comunidad de pescadores de bajura de Pasajes de San Juan. Barandiaran Feliperen, 9-10 orrialdeetan.

DEL VALLE, Teresa.

1983 Visión general de la antropología vasca, Ethnica 17, 121-147, Barcelona: C.E.P .H.- Consejo Superior de Investigaciones Científicas.

VAN GENNEP, Arnold.

1924 Le folklore. Paris: Librairie Stock.