Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Iglesia parroquial de San Esteban (Oiartzun) / Carlos Fontana 

CARLOS FONTANA

“San Esteban parroki-eliza”

Elizalde auzoan, Lertaungo San Esteban parroki-eliza dago. Antza denez, toki horretan bertan, kapera bisigotiko bat zegoen Erdi Aroan, eta X.-XII. mendeetan eliza erromaniko batek ordezkatu zuen. San Esteban eliza nabe bakarrekoa da (gotikoa da, eta 1522. urtean amaitu zen), eta gurutzeria-ganga batzuk dauzka, denborarekin zati asko erantsi zaizkienak suteen ondorioz.

Osagaien artean, hauek dira aipagarrienak: absidea, aldare nagusiko erretaula barrokoa (Juan Huici, 1629-1640), San Martinen eta Santa Katalinaren aldareak (Jose de Zuaznabar, 1730), pulpitua (1721-1775), sakristiaren tiraderak eta koruko aulkiteria (Sebastian Lekuonarenak biak).

Dorrea (XVI. mendekoa) Nikolas de Lizarragak diseinatu zuen. Oinplano karratua, gotorleku-itxura eta 40 metroko garaiera du. Hasiera batean, atari bat zeukan sarreran; baina, toki txarrean zegoenez, itxi egin zen, eta Kristo Santuaren kapera jarri zen haren ordez. Kapera horretan, pasabide bat ikusten da goialdean, balkoi bat duena; kupula batek estaltzen du multzo hori guztia.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Oiartzun. Elizalde auzoa.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak