|
JOSE VICENTE MENDIA
“Salamanca pasealekua, 2”
Horma bitarteko eraikin bat da, eta fatxadaren apainketak izaera neogotiko
nabarmena du. 1892. urtean diseinatu zuen Jose Vicente Mendia arkitektoak.
1914an, begiratokia erantsi zitzaion, hormigoiz egina. Azken proiektu hori
Luis Elizaldek egin zuen, lehendik zegoen eraikinaren estiloari jarraituz.
Argazkia: JAS, 2005
Tokia: Salamanca pasealekua, 2. Donostia.
|