Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Antiguo convento de San Telmo (Donostia - San Sebastian ) 

MARTIN DE SANTIAGO

“San Telmo komentua”

San Telmo komentu domingotarra 1539. urtean fundatu zen —nahiz eta hiriko klero guztia kontra agertu zen—, Karlos I.aren Estatu Kontseiluko idazkari Alonso de Idiakezek eta haren emazte Grazia de Olazabalek emandako laguntzari esker.

Eraikinaren lehen planoak Martin de Santiagok (1542) egin zituen. Estiloari dagokionez, esan daiteke gotikoaren eta errenazimentuaren arteko trantsizioan koka daitekeela.

Mendizabalen desamortizazioak komentua uztera behartu zituen domingotarrak, eta armadaren kuartelak hartu zuen eraikin osoa. 1924an, Gerra Ministerioak Udalari saldu zion, eta kuartela izateari utzi zion, 1928. urtean. Behin Udalaren eskuetan zela, Francisco de Urkola arkitektoak, Juan Aldai arkitektoaren eta Ignazio Zuloaga pintorearen laguntzaz, eraikina birgaitu zuen, eta estilo neoerrenazentista eman zioten gaur eguneko aurrealdeari, Zuloaga plazan dagoenari. Plaza hori, garai hartan, komentu/kuartelaren bi hegalek hartzen zuten —gaur egun, ez daude—, eta ekialderantz egiten zuten Zurriolako harresira iritsi arte, patio bat utziz erdialdean. Berritze-lanak amaitu zirenean, 1932an, Udal museoa eta liburutegia jarri ziren bertan. Liburutegia, 1951n, Udaletxe zaharraren eraikinera eraman zen. XX. mendearen azken urteetan, berriztapen- eta modernizazio-prozesu mantso eta handizale bati ekin zitzaion.

Eraikinean, klaustroa aipatu behar da, bi maila dituena. Elizaren aurrean dago, eta ez albo batera ohikoa denez. Salamancako San Estebaneko klaustro errenazentistan inspiratua dago (hegoaldeko zatia, neurri batean, XX. mendeko berreraiketa da). Dorrea ere ikusgarria da, bertan dago goiko klaustrora joateko eskailera, baita elizara sartzeko hegoaldeko sarbidea ere (argazkian).

Elizak abside poligonala eta 48 metro luze dituen nabea dauzka. Alboetan kaperak ditu, zutabe sendo batzuek bereiziak. Hormek aipamen berezia merezi dute: Jose Maria de Sert-ek (1876-1945) lausodura teknikaz (koloreko berniza urrezko orriz egindako hondoaren gainean) pintatutako hamaika oihal handik estaltzen dituzte. Gipuzkoaren bizimodua eta historia laburtzen duten eszenak irudikatzen dituzte.

Klaustrotik eta elizatik elkar komunikaturik dauden espazio-multzo batera jo daiteke: sakristia (ganga-formakoa eta errenazentista), Etxeberritarren kapera (gaur egun desagertua) eta Kapitulu-gela.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: San Telmo komentuaren hegoaldeko sarrera. Alde Zaharra. Donostia.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak