Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Playa de Hondarribia (Fuenterrabia) (Gipuzkoa)

 

HONDARRIBIAKO HONDARTZA

Hondarribiko jatorrizko hondartza Magdalenako areatzekin identifikatzen da –Bidasoako itsasoratze gunean dauden beste areatza zonalde batzuekin batera-, zeina gaur egun, Marina auzoa (garai bateko Arrantzaleen auzoa) dagoen lekuan kokatzen den. Hondartza desagerrarazi zuen XX. mende hasieran garatu zen hirigintza prozesu baten ondoren, Ramón Iribarren ingeniariak 1946. urtean dike bat diseinatu zuen, dike honek Hendaian eraiki zen beste dike paralelo batekin batera, bi herrietan hondartzak sorrarazteko balioko zuen.

Hondarribiko hondartza Iribarrenek eraikitako kai-muturraren eta Jaizkibel mendiaren artean hedatu zen, kostaldeko 700 metro lerro zituen eta zabalera izugarria, zeinak neurri handi batean ez zuen erabilerarik, izan ere, bainu zaleek uraren gertutasuna bilatzen zuten. 1990ko hamarkadan areatzaren zati bat aprobetxatzea pentsatu zen, bertan udal kiroldegia eta kirol-portu bat ezartzeko (2000. urtean inauguratu zena), eta hondartza itsasotik gertuen zegoen sektorean geratu zen.

Argazkia: JAS,  2006

Kokapena: Hondarribia.

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak