ZARAUTZKO HONDARTZA
Gipuzkoako hondartza luzeena da (2060 m), baina itsasgoretan urek guztia hartzen
dute (marea ordutegiak konprobatu). Bainu denboraldian zerbitzu mota guztiak
eskaintzen dira herri barruko hondartza honetan. Itsas pasealekuak (“Malekoia”
izenez ezaguna) udan animazio aparta du eta terraza kopuru handia.
Eragozpen nagusia hondartza irekia izatea litzateke, inongo babes geografikorik
gabea; beraz, bainua zuhurtziaz hartzea eskatzen du eta horretarako egokiak
diren sektoretan. Arriskua ez dator olatuengandik, “resakatik” baizik .
Hondarrean sartutako banderen adierazpenak aintzat hartu behar dira (gorria,
horia eta berdea). Diagonal gorri eta urdinean banatzen diren banderak kirol
nautikoetara egokitutako espazioaren mugarri dira. Eragozpen txiki hau,
abantaila paregabea da surf-a egiten dutenentzat, horri dagokionez Gipuzkoako
hondartzarik maitatuenetakoa delarik. Hondartza honetara jende asko joaten denez
zaila izaten da hondartzaren inguruan aparkatzea.
Ekialdeko sektoreak kostaldeko duna mantendu du (Iñurritzako biotopo babestua),
atzealdeko aldean golf zelai bat kokatzen delarik.
Argazkia: JAS, 2005
Kokapena: Zarautz.
|