|
Eskultorea: FEDERICO COULLAUT
Arkitektoa: PEDRO MUGURUZA
Eskultura hau Donostian antolatu zen diru-bilketa
bati esker eraiki zen. Urgull mendiaren tontorrean dago, Mota
gazteluaren gainean. Jesus Bihotzekoaren irudiak ezin hobeto erakusten
du, bai darabilen gaiagatik bai estetikagatik, lan hau egin zen garaiko
eskultura ofiziala nolakoa zen: oso urrun zebilen Oteiza, Chillida eta
beste batzuk buru zituzten abangoardiako eskulturetatik.
Egia esan, eskultura kokatzeko hautatu zen tokia ez
da oso egokia, eta gainera, gaur egun ez du konektatzen gizartearen
gehiengoaren pentsamenduarekin. Baina, hala ere, ez dago dudarik
Donostiaren paisaia eratzen duten osagai nagusienetako bat bihurtu dela.
Monumentuak 16 metroko garaiera duen piramide moztu bat du oinarrian,
barrualdean kapera txiki bat daukana. Haren gainean, estatua bera dago:
12,5 metroko garaiera du, eta hormigoi armatuz egina dago.
Federico Coullaut-Valera Mendigutia (Madril, 1912 –
La Granja de San Ildefonso, 1989) bere aitarekin formatu zen, Lorenzo
Coullaut eskultorearekin. Sarritan, erlijiozko irudiak tailatzen zituen
Aste Santuko prozesioetan erabiltzeko. Aitarekin batera, Cervantesen
monumentua egin zuen, Madrileko Espainia plazan dagoena.
Argazkia: JAS, 2005
Tokia: Urgull mendia. Donostia |