Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Monolito (Donostia - San Sebastian ) / Equipo 57.

“Monolitoa”

EQUIPO 57

Altzairuz egindako bi xafla laukizuzenek osatzen dute. Xaflek angelu zuzena eratzen dute eskulturaren azpialdean; gurutzamendu-tortsio bat egiten dute erdialdean; eta goialdean, berriro ere, angelu zuzena eratzen dute (azpialdekoaren beste norabide batean). Maketa hirurogeigarren hamarkadan egin zen, eta 1990. urtean kokatu zuten Donostiako Intxaurrondo auzoko biribilgune batean.

Equipo 57 Parisen jaio zen (1957ko maiatzean). Artista hauek izan ziren sortzaileak: Jorge Oteiza (berehala utzi zuen), Angel Duarte, Jose Duarte, Juan Serrano eta Agustin Ibarrola. Aurrerago, beste hauek sartu ziren: Juan Cuenca, Nestor Basterretxea, Luis eta Francisco Aguilera Amate. 1957an sinatu zuten manifestuan, eraso egin zieten subjektibotasunari, surrealismoari eta obra plastikoak izan dezakeen eduki emozional, indibidualista eta literario orori. Indibidualtasunaren eta bereizte artistikoaren kontra zeuden, eta sormen-lanak taldean egitea proposatu zuten.

Eskultore- eta pintore-talde honen ezaugarririk aipagarriena espazioa da. Equipo 57 1961. urtean desegin zen; batetik, irizpide ezberdinak zituztelako, eta bestetik, Ibarrola atxilotua izan zelako.

Argazkia: JAS, 2005eko urtarrila

Tokia: Intxaurrondo Iparraldea. Donostia

 

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak