RICARDO UGARTE
“ESTELA”
Obra honek lehen saria jaso zuen Donostiako Eskultura
Biurtekoan. 10 metroko garaiera duen obra bertikala da; elkarri
soldatutako egitura huts paralepipediko batzuek eratzen dute.
Ehunurteurrenaren plazan instalatu zenean 1969. urtean, osagaien pisuak
eta haizearen indarrak obraren ezegonkortasuna eragin zuten, eta horren
ondorioz metalezko osagai batzuk jarri behar izan ziren obra sendotzeko,
eskulturaren zati bilakatu zirenak.
Kolorea ere aldatu egin zen. Izan ere, hasiera
batean, metala pintura-kolore bakar batez estali zen, baina denborarekin,
erabaki zen osagaien barrualdea beltzez eta kanpoaldea grisez margotzea.
Ricardo Ugarte Zubiarrainek (Pasaia, 1942) Donostiako
Arte eta Ofizioen Eskolan ikasi zuen eta Camps pintorearen akademian. Gaur
egun, autore honen hogei inguru eskultura daude Euskal Herrian.
Argazkia: JAS, 2005
Tokia: Ehunurteurrenaren plaza. Donostia
|