GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. VICENTE MARTIN
Iturria eta bankuak jarri aurretik... (1945)
Banco Guipuzcoano-ren egoitza nagusia 1900. urtean eraiki zen,
Hondarribi kalearen eta Askatasunaren Etorbidearen elkargunean.
Ramón Cortázar arkitektoak diseinatu zuen, eta etorbidearekin bat
egiten zuen lekuan, plazatxo bat zegoen. Argazkian, erakinaren
hareharri harlanduzko paretetako ikus daiteke soilik (lehen planoan).
Plazatxoa hutsik egon zen Luis Elizalde jaunak
iturria eta hainbat jarleku diseinatu zituen arte. 1950ean eraiki ziren,
eta, argazkia zaharragoa denez, ez dira agertzen. Halaber, deigarria da
auto gutxi egotea, baina logikoa baita ere, argazkia hartu zeneko garaia
aintzat hartzen badugu.
Auto bakarra… Fiat 500 modelokoa da, eta "Topolino"
deitu ohi zitzaion (sagutxoa italieraz). Modelo ezagun hori 1936 eta
1955 urteen artean ekoiztu zen, eta argazkian azaltzen dena modelorik
zaharrena dela ikus dezakegu (500A), argazkian ikus daiteke auto-argirik
ez duela eta argazkiko data aintzat hartzen baditugu (500B modeloa
1948an agertu zen). Halaber, ikus daiteke kabriolet modeloa dela (kapota
ken daiteke).
Argazki zatia. “Topolino” bat, Fiat 500A kabriolet..
|