GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Diru-bilketa (1930)
Gaur egun ez dira hain ohikoak kausa edo erakunde
humanitario jakin baten aldeko diru-bilketak, ez behintzat hemen ikus
daitekeen formatu berean. Garai ezberdinak ziren, eta hiriburuetako
gizarte-maila altuko emakumeek diru-bilketak antolatzen ematen zuten
denbora, besteak beste, eta hiriguneetan “eske-mahaiak” jartzen zituzten
horretarako. Goiko argazkian, 1930eko Gurutze Gorriaren aldeko eske-mahaia
Artzain Ona plazan dago. Halaber, garaiko emakumeek nola janzten zuten
ikusteko balio digu. Zalantzarik gabe, mahaietan Donostiako familia
“aberatsen” kideak egoten ziren. Beheko argazkian, “limosnari” batzuk
lanean berean ari dira, garaiko automobil eder bateko bidaiariekin.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
|