Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Errepublikaren aldeko manifestazioa(1931)

Argazkian, Errepublikaren aldeko manifestazioa ikus daiteke, Zurriolako zubia zeharkatzen. Atzean, Kursaalaren eraikin bikaina. Parte-hartzaile kopurua dirudiena baino txikiagoa da. Izan ere, jendetzari so eginez gero, ohartzen gara horietako asko galtzadaren albo batean eta bestean daudela, manifestazioari begira. Karteletan, hainbat lelo irakur daitezke: "Viva la Internacional comunista. Viva la Internacional Juvenil Comunista. !Viva la URSS patria del proletariado. Viva la República... pero obrera y campesina. Abajo el Capitalismo. La tierra para los que la trabajan" (Gora Internazionala. Gora Gazteen Internazional Komunista. !Gora SESB, proletalgoaren aberria. Gora Errepublika… baina langilez eta nekazariz osatua. Akabo Kapitalismoa. Lurra lantzen dutenentzat), etab.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Aberri eguna Donostian (1933)


Atotxako “Maitea” erreboteko pilotaleku irekian, Aberri Eguneko mitina egin zen 1933ko apirilaren 16an, Euskal Alderdi Jeltzaleak deituta. Ekitaldiari kutsu europeista eman zioten, eta Iberiar Penintsulako beste nazionalitateekiko elkartasuna adierazi zuten. Mahai nagusia frontisean zegoen, Kataluniako, Euskadiko eta Galiziako banderekin apaindutako ohol gainean. Bertan zeuden Ewald Ammende (Genevako Gutxiengo Nazionalen kontseiluburua), Francesc Maspons (Partit Nacionalista Catalá), Manuel Carrasco i Formiguera (Unió Democratica de Catalunya), Ramón Otero Pedrayo (diputatua eta Orense Institutuko zuzendaria) eta Jesús Doxandabaratz (Euskadi Buru Batzarreko lehendakaria). Telesforo de Monzón Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakariak eta José Antonio Agirre (geroago Euskadiko gobernuburua izango zena) diputatuak ere hitz egin zuten. Ekitaldira 40.000 pertsona inguru bildu ziren (antolatzaileen arabera). Aitzitik, teknologia berriei esker, esan dezakegu pilotalekuaren azaleran eta inguruetan (4.300 m2 guztira) ezin zirela 18.000 pertsona baino gehiago sartu. Hori kontuan izanik metro karratu bakoitzean 4 pertsona sartzen direla gehienez ere, eta aintzat hartu gabe azaleraren zatirik handiena hutsik zegoela edo jende gutxiagorekin.

Hizlarien tribunaren atzean, frontisaren paretari atxikita Atotxako futbol-zelaiaren hesia ikus daiteke, eta frontisa inguratzen duen sare metalikoan "Maitea" errotulua ikus daiteke, frontoiaren izena, alegia.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Dibisio Urdinaren talde bati egindako harrera. Besoa goian agur eginez(1942).


Igandean, 1942ko maiatzaren 24an, Dibisio Urdinaren talde bat itzuli zen Europako ekialdetik. Pimentel koronelak bidalitako 1321 boluntarioak Irunen hartu zituzten Espainiako autoritateek, eta Donostiaraino eraman zituzten. Taldea Donostiako Iparraldeko geltokira iritsi zen arratsaldeko ordu bietan.

Argazkian, besoa goian konboiari agur egiten dion jende andana ikus daiteke. Luís Rodríguez de Miguel gobernadore zibilak (eta Mugimenduaren probintzia burua) hitz egiten lehena izan zen, eta honela esan zuen: "... Eskerrik asko, Espainiako boluntario heroiko guztiei. Eskerrik asko, zuen etorrerarekin gure Gurutzadaren aldeko gogoak berotzen dituzuelako, hemen, Gipuzkoan, ulertzen eta berotasunez hartzen zaituzten herrian, abentura lurra baita, santuena eta heroiena, eta Errusian, Kristautasunaren aldeko defendatzaile onenak ditu Dibisioaren borrokalarien artean… Gora Espainia! Gora Franco! Gora Espainia!” Jarraian, Beroces Gipuzkoako gobernadore militarrak hitz batzuk esan zituen, eta aberriratu berri zen taldearen Pimentel buruak hitz horiei erantzun zien. Ekitaldiari amaiera emateko, Dionisio Ridruejo Batzar Politikoaren bokalak hitzaldia eman zuen.
 

 


GureGipuzkoa.net | pulsar aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Hitlerren Gaztediaren bisita (1941)


1941eko maiatzaren 1ean, Falangeak ekitaldi bat antolatu zuen, "La Perla del Océano" Donostiako bainuetxearen dantza-aretoan. Apaingarrietan, III. Reicharen sinbologia zen nagusi, eta Espainiako banderak eskudelak estaltzen zituen. Ikusten ez den arren, ezkerraldean bandera karlista zegoen, eta eskuinaldean, falangista. Alemaniatik etorritako neska talde batek egindako bisita dugu hau, Hitlerren Gaztediaren emakumezko sekzioarenak, eta Luise Michel zen taldearen arduraduna.

1941eko apirilaren 30ean (asteazkena) iritsi ziren Donostiara, eta María Cristina hotelean hartu zuten ostatu. Hurrengo egunean, maiatzaren 1ean, San Telmo museoa, Gazteen Frontearen bulegoak eta probintziako Emakume Sekzioaren eta Mugimenduaren probintzia buruzagitzak bisitatu zituzten. Igeldo mendian bazkaldu zuten, eta bertan abesbatza batek eta XEY ahots taldeak (“Hezkuntza eta atsedena") emanaldiak eskaini zizkieten. Arratsaldean, argazkian jasota dagoen ekitaldia egin zen, eta euskal dantza talde batek eta Emakume Sekzioaren hainbat dantza taldek parte hartu zuten.

Ekitaldiaren bigarren zatian, abesbatza batek eskaini zien emanaldia, Cotarelo maisuak pianoz lagunduta. Amaitzeko, Alemaniako eta Espainiako ereserkia interpretatu zituzten.
Hurrengo egunean (maiatzaren 2an), Eskola-etxea, Ulia mendia eta Gipuzkoako Aldundia bisitatu zituzten, eta “ohorezko ardoa” eman zitzaien. Azkenik, Maria Cristina hotelean bazkaldu zuten, eta Bartzelonarantz abiatu ziren, bidaiaren hurrengo etapa baitzen.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak