Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para aumentar el tamaño. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Pragako Jesus Haurraren prozesioa (1923)


“Pragako Jesus Haur Mirarigilearen Haurren Prozesioa” maiatzeko lehenengo igandean egin zen, eta Donostiako Karmeliten Erkidegoak antolatu zuen. Ibilbidea Pedro Egaña kaleko elizan hasi eta Urbieta kalea, Askatasunaren Etorbidea eta Easo Kalea zeharkatu zituen, hasierako tokian amaitzeko.

Hiriko eskola erlijiosoetako eta katekesietako haurrak bertaratu ziren, bakoitza bere zutoihalarekin. Halaber, hainbat eskolek parte hartu zuten: Sagrada Familia Eskola kardinalez jantzitako mutilak eta Maria haurraren irudia eraman zituena, aingeruz jantzitako talde batez inguratua; eta San Bartolome eskola, Jesusen Bihotzaren, Santa Teresaren eta Karmeneko Andra Mariaren irudiekin. Eskoletako klase bakoitzak bere zutoihala zeraman.

. Prozesioan zuriz jantzitako 160 neskako taldea bat egon zen, eta baita beste 24 mutileko talde bat ere, Jesus Haurraren alegoriak zituzten zutoihalak zeramatzatela. Atzetik, argazkian agertzen den aingeru taldea zegoen, Pragako Jesus Haurraren irudiak jarraituta, sorbaldan baioneta-fusilak zeramatzaten mikelete taldeak eskolta emanda. Argazkia Easo kalearen hasieran aterata dago, Askatasunaren Etorbidearekin bat egiten duen tokian.

Prozesioaren amaieran zihoazen Sagrado Corazón Eskolako ikasle taldea "Divino Infante" ereserkia abestuz, kardinalez jantzitako haurrak, Pragako Jesus Haurraren bandera, Karmelita Aiten Kongregazioa eta Infanteria Errejimentuko Banda Militarra.
 

 


GureGipuzkoa.net | pulse aquí para aumentar el tamaño. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Corpus Christi prozesioa Donostian (1922)

Corpus Christi prozesioak herri eta hiri gehienetan egiten dira, handitasun gehiagorekin edo gutxiagorekin jantzita, tokiko ohituren arabera. 1922. urteko argazki honetan ikus dezakegunez, prozesioa erabiliko zituen kaleak belar moztuz estali zituzten. Goarnizioko soldaduak, palio azpian Santuari eskolta emateaz gain, “prozesioa zaintzen zuen”, hau da, kalearen alde batean eta bestean zeuden, 5-6 metrotatik 5-6 metrora, eta makurtu eta armak aurkezten zituzten Santua aurretik igarotzen zenean.

Orain arte kontatutako guztia gutxi gorabehera normala dirudi. Haatik, jendeak dagoeneko ahaztuta dauka saltokiek eraikinen behe-solairuko fatxadak oihal handiekin estaltzen zituztela. Ateetara sartzeko moduko irekiguneak baino ez zituzten uzten. Argazkian, horrela egiaztatu daiteke (ziurrenik Easo kalea dugu hau).

1922. urteko prozesioaren beste bitxikeria bat da, egun horietako euriteen ondorioz, ezin izan zela Corpusaren egunean egin (ekainaren 15ean). Hurrengo igandean egin zuten, eta Santa Maria elizatik atera zen.
 

 

Procesión de Semana Santa en San Sebastián (1916)

GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Aste Santuko prozesioa (1916. urte inguruan)

Aste Santuko prozesioa dugu hau, 1916. urte inguruan. Argazkia atera zenean, Boulevard zeharkatzen ari ziren. Perspektiba ixten dute udaletxeak, ezkerrean, eta Easoko Zirkulua eraiki aurreko eraikinak, eskuinean (Igentea, Kale Nagusiaren izkinan). Prozesioan Kristo Hila ikus daiteke, galaz jantzitako soldaduak zainduta, farol bana daramaten bi eliz mutilen atzetik. Albo bateko eta besteko pertsonek piztutako kandelak daramatzate. Nabarmentzekoa da prozesioan ez dela emakumerik ikusten.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak