IRUNGO ALARDEA
GureGipuzkoa.net |
Pulse aqui para ampliar la imagen © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Hatxeroak dira desfilearen buruan doazenak.
Argazkian, San Juan plazan daude, udaletxearen parean, 1926ko San
Martzial egunean. Gainontzeko soldaduek ez bezalako jantzia daramate,
zulatzaileak baitira: txapel gorria, alkandora zuria, jaka beltza
eskumuturrean bereizgarriarekin, galtza zuriak eta azpantar beltzak,
espartin zuriak zinta beltzarekin, larruzko amantala, eta mahukan
soldadu-galoiak (pikotxarekin eta palarekin osatutako gurutzea).
Kaboak zerra bat darama, bakarra, eskuadran, eta gainontzekoek
zulatzaileen tresnak daramatzate. Arratsaldeko formazioan, kaboak
eskuzapi gorria darama lepora lotuta, eta eskuadrak eskuzapi zuria.
Alardeko beste kideek ez bezala, ez daramate gorbatarik.
|