Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

SAN JUAN ALARDEA (1922)


 | GureGipuzkoa.net © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN


San Juan festek Bordondantza eta suaren gaineko jauzia mantendu dituzte, baina armen alardea (edo San Juanetako eskopetariak) indartu eta eguneratu dute, ez bakarrik pertsona eta elkarte parte-hartzaileen kopurua areagotu delako, baizik eta emakume-kopuru berdina sartu delako, modu naturalean gainera, polemikarik eta kontrako jarrerarik gabe. Hasiera batean, 20 eskopetari bakarrik zeuden, herriko koadrilaren batek antolatuta. 1973tik aurrera, Sukalde aisialdi-sozietatea egin zen haren antolakuntzaren kargu, eta, denborarekin, beste batzuk gehitu zitzaizkion, eta era askotako jantziak hartu zituzten.

Gaur egun, hamalau bat koadrila ateratzen dira alardean, 40 eta 60 eskopetari artean dituela bakoitzak, jantzi alaiekin, danborraren eta txirularen soinupean. Goizez, zenbait tiro botatzen dituzte, Plaza Zaharrean, Santa Maria Plazan eta Triangelu Plazan, besteak beste. Arratsaldez, berriz, eskopetariak udalbatzarekin eta bordondantzariekin doaz eliza nagusira, S. Juan de Arramele baselizara, eta Triangelu Plazara. Gipuzkoako beste alarde batzuen antzera, garai bateko armen foru-alardeen oroitzapenezko jaia da.
 

 

 

 

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak