BERAZUBI (1944)
|
Gure Gipuzkoa.net © CC BY-SA: Fondo Marín. Pascual Marín
Berazubiko estadioko tribuna nagusiaren argazkia,
Espainiako Atletismoko txapelketa absolutuetan hartutakoa, 1944ko
uztailaren 30ean eta 31n. Kataluniako atletismoko Federazioak
irabazi zuen txapelketa, bere osotasunean; Gipuzkoak hirugarren
postuarekin konformatu behar izan zuen. Tokiko prentsan galdetzen
zen Gipuzkoako eta Bizkaiko (laugarren sailkatua) federazioek ez ote
zuten elkarrekin aurkeztu behar; izan ere, modu horretara garaipena
lortuko zuten, 151 puntu zenbatzerakoan, Gaztelaren 124 puntuen eta
Kataluniaren 128 puntuen aurretik.
|