INAUTERIAK 1927
|
GureGipuzkoa.ner © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Tolosako inauteriak beti izan dira bereziak.
Frankoren garaiko debekuei burla egiteaz aparte (udaberriko jaien
moduan mozorrotuta), izaera berezia izan dute beti, baita orain ere.
Asmamena are garrantzitsuagoa da mozorroaren sofistikazioa baino.
Mozorroa edo konpartsa “burutazio” sinple batean oinarrituko da, eta
beti izango du so egiten dionaren irribarre konplizea.
Argazkia zezen-plazan aterata dago; bertan ikus ditzakegu jendez
betetako tendiduak, eta baita plaza bera ere, giro apartarekin, non
garaiko auto batek mozorrotutako pertsonak daramatzan, pierrot
taldea aurretik doala.
|