Magnolio (Magnolia
grandiflora) "Little gem"
Garapen geldoa duen zuhaitza da, baina 25 metro neurtzera iritsi daiteke.
Hostoak iraunkorrak dira, aldizkakoak eta larrukarak. Itsura obalatua
dute, berdeak dira goialdean eta gorri ilunak ala berde argiak
behealdean.
Loreek sei petalo zuri dituzte; bakoitzak 20 eta 25
zentimetro bitartean neurtzen dute. Usaintsuak dira eta ekaina eta
azaroa bitartean hazten dira.
Parke eta lorategietan landatzen dira adornu modura.
Baina ez dute hotza ongi jasaten. Horregatik ez dira oso ohikoak
Europako barrualdean.
Argazkia: JAS.
2004ko ekaina
Non: Iturrarango
Arboretoa
|