UDALETXEA (IRUN)
Felipe Cramer ingeniari militarrak diseinatu zuen. Cramerrek
gotorleku batzuk ere eraiki zituen Donostian, XVIII. mendearen erdialdean, baita
eraikin zibil batzuk ere, hala nola, Irungo Udaletxea. Lehen harria 1756.eko
abuztuaren 27an jarri zen, eta Karlos III.ak inauguratu zuen, 1763ko
urtarrilaren 12an.
Aurrealdeak arkupe bat dauka azpialdean, bost arkuk eratua. Arku guztiek bao
bana dute lehen solairuan, frontoi batek errematatua, eta balkoi luze batek
lotzen ditu guztiak. Kalostra batek errematatzen du fatxada, eta haren erdian
hiriaren armarri handi bat ikus daiteke. Erremate horretatik, oinplano karratuko
gorputz bat ateratzen da, eraikinaren erdialdean dagoen eskailera-kaxa estali
eta argiztatzen duena.
Argazkia: PZA, 2007
Lekua: Miramón (Donostia-San
Sebastián).
Longitud:w 1º 59' 2''
Latitud:N 43º 17' 24.5
|