SANCTI SPIRITUS
UNIVERTSITATEA
Oinplano karratua du, erdialdeko klaustro
soil baten inguruan antolatua. Bi solairu dauzka, erdi-puntuko arkuz
hornituak eta hainbat pertsonaia irudikatzen dituzten medailoiz apainduak.
Bi solairuak komunikatzen dituen eskailera-begia arkitektura mudejarra
gogorarazten duen eskulanarekin estalita dago. Kapera ere aipatzeko
modukoa da. Aurrealdearen bi alboetan bi dorre txiki altxatzen dira,
eraikinak baino solairu bat gehiago dutenak. Fatxadaren erdialdean, ate
nagusia dago, alboetara zutabe zizelkatu bana dituena. Alboetako dorreek
ere zutabe zizelkatu bana dute izkinetan. Etxe hau errenazimentu garaiko
eraikinik preziatuenetako bat da Euskal Herrian.
1540. urtean, Paulo III.a aita
santuaren bulda batek eragin zuen Oñatiko Unibertsitatea eraikitzea.
1543an ekin zitzaion eskolak emateari, eraikin honetatik gertu dagoen
Hernani etxean. 1869an, Unibertsitate librea hartu zuen barne,
1868ko ideien iraultzaren ondorioz. 1874-1876 urteetan, karlisten
okupazio-garaian, babesa eman zion Real y Pontificia Universidad
Vasco-Navarra-ri. 1895-1902 urteetan Universidad Libre Católica
hartu zuen barne, eta handik aurrera, utzi egin zion unibertsitate
izateari. Argazkia: JAS, 2007
Lekua: Miramón (Donostia-San
Sebastián).
Longitud:w 1º 59' 2''
Latitud:N 43º 17' 24.5
|