Gaztainondo (Castanea
sativa)
Fagazeoen familiako da gaztainondoa eta 25 metro neurtzera ere iris
daiteke. Enbor motza eta gogorra du; zahartzen den neurrian azala zartatuz
joaten zaio. Adar gogorrak eta ugariak ditu. Adaburu trinko eta
biribildua izaten du. Lehen kimuak gorri ilunak dira eta punta zuria dute.
Hostoak lantza-formakoak, horzdunak eta handiak dira; 12 eta 20 zentimetro
bitartean neurtzen dute. Goialdea berde bizia da. Lore arrak gerbatan
daude eta 10 eta 20 zentimetro bitartean neurtzen dute. Emeak gutxiago
ikusten dira eta arren oinarrian daude. Maiatzean loratzen da.
Fruitua kupulan
elkartzen da, arantzatsua eta borobildua da. Bost eta sei zentimetro
bitarteko zabalera dute. Irekitzen diren lau kusku ditu eta barruan jan
daitekeen fruitua dago: gaztaina.
Argazkia: JAS, 2004ko ekaina
Non: Arkaleko harkaitzak
|