Ereinotz (Laurus nobilis)
Altuera ertaineko
zuhaitza da erainontza, enbor zuzena du eta azal gris iluna. Pitzatuta
izaten du azala. Hosto ugari izaten ditu adaburu konikoa eta goranzko
adarrak ditu, gainera, erainontzak. Lantza itsurako hosto larrukara eta
txandakatuak ditu. Alboetan borobilduta daude hostoak. Erainotzaren
usaina dela-eta sukalderako osagarri gisa erabiltzen da. Loreak
udaberriaren hasieran agertzen dira. txikiak eta horiak dira. Hiru eta
lau milimetro bitarteko pedunkulu dute. Fruitua udazkenean ontzen da eta
azeituna beltzen itsura du.
Prunus
lusitania delakoaren antz handia du; zuhaitz horren hostoek, baina, ez
dituzte ereinotzaren ezaugarri berberak.
Argazkia: JAS, 2004ko ekaina
Non: Kristina-Enea parkean
|