ZAZPIGARREN IBILBIDEA
PURON ERREKAREN IBAIA : RIBERA ETA HERRAN ARTEKO SEKTOREA
María José
GONZALEZ AMUCHASTEGUI
Euskal
Herriko Unibertsitatea
|
1 SARRERA
Hemen aztertzen den Puron errekaren ibarreko sektoreak, duela gutxi (1992ko
otsaila) parke natural izendatu den Valderejoren (Araban kategoria hau hartzen
duen lehen zonaldea da) eremu zabalena hartzen du. Puron errekaren ibarrak
Valderejoko parke naturaleko ia muga guztiak zehazten ditu, ekialdeko zonaldean
izan ezik, bertan Paules errekasto txikiko ibarrak, Omecilloren ibaiadarrak,
sargune txiki bat dauka.
Arabako mendebaldean kokatzen da (1 irudia), Burgoseko (hemen aurkezten den
ibilbidea probintzia honetatik abiatzen da) hegoaldearekin muga egiten duen
sargune txikian. Administratiboki Valderejo 1967. urtean udal izaera galdu
zuenetik, Villanueva de Valdegoviako Udalari lotzen zaio. Arabako zonalde
garaietariko bat da, horrela, Herran inguruan Puron errekaren ibilguak 580.
metro hartzen ditu eta Vallegrul haitzak 1226 metro hartzen ditu Riberaren ipar-mendebaldean.
Zonalde hau Kantauriko mendikatearen hego isurialdean, baina eremu
mediterranearrean bete-betean sartu gabe kokatzen denez, sektore hau Kantauriko
zonaldearen eta kontinentaltasun indartsua duen barne-barnean dagoenaren,
Gaztelaren, arteko tarteko gune edo trantsiziotzat jo daiteke; trantsizio izaera
hau bertako klima eta biogeografia ezaugarritan argi ikusten da.
2. KLIMA
Bi faktorek ezaugarritzen dute sektore honetako klima
• Kantauriko mendikatearen hego isurialdean duen kokapena eta ondorioz haizeen
haizebeko hegalean. Ebro ibarreko hegoaldea kontinentaltasun indartsuak eta
izaera mediterranear argiak ezaugarritzen dute.
• Eskualde mailako ezaugarriak: garaiera altua eta ia itxiak diren ibarretako
izaera topografikoa.

ig. 1: Proposatutako ibilbidearen kokapena
Klimari dagokionez, beraz, aipatu bezala espazio hau atlantiko eta
mediterraneoko klimen arteko trantsiziotzat jo daiteke, bietako ezaugarriak
hartzen dituelarik.
Zonalde honetan meteorologia-behatokirik ez dagoenez, inguruko estazioetara jo
behar izan da klimaren ezaugarriak zehazte aldera; Barcina del Barcoko behatokia
baztertu egin da denbora epealdi oso laburra hartzen zuelako eta azkenik Boveda
aukeratu da, izan ere, eskatzen den 30 urteko epea betetzen ez duen arren
eskualdeko klimaren hurbilketa bat ezartzeko adina serie eskaintzen zituen;
gainera ibarretik gertu dagoenez datuen estrapolazioa ahalbideratzen zuen.
2.1.Prezipitazioak
Behatoki honetan urteko batezbesteko prezipitazioa774 mm-koa da, hilabeteko
horrela banatzen delarik:
- |
Urtarrila |
Otsaila |
Martxoa |
Apirila |
Maiatza |
Ekaina |
Uztaila |
Abuztua |
Iraila |
Urria |
Azaroa |
Abendua |
P.mm. |
94,7 |
81,5 |
60,5 |
67,2 |
65 |
63,2 |
23,9 |
32,7 |
48,9 |
64,3 |
86,3 |
85,8 |
Urtaroei dagokionez, honakoa da prezipitazioen banaketa:
- |
Negua |
Udaberria |
Uda |
Udazkena |
Prezipitazioa% |
30.5 |
25.3 |
13.6 |
30.6 |
Ikusten denez, ez dago urtaro heze bakarra banaketa plubiometriko honetan,
prezipitazioak funtsean udazkenean eta neguan ematen dira eta batez ere, azaroan,
abenduan eta urtarrilean, azken hilabete hau delarik euritsuena 94,7 mm-ko
batezbestekoarekin, urteko batezbestekoaren %12,2, hain zuzen ere.
Udako hilabeteetan prezipitazio gutxiago ematen dira eta honek udako agorraldi
bat dagoela adierazten du, ondorioz, oso markatua ez bada ere nolabaiteko
mediterraneotasun baten presentzia adierazten du. Uztaila da hilabete lehorrena
batezbesteko 23,9 mm-ko prezipitazioa duelarik, urteko prezipitazioaren %3,1.
2.2.Tenperaturak
Urteko tenperaturaren batezbestekoa 11,1 oc`10koa da, honek klima oso gogorra ez
dela adierazten du, nahiz eta neguak fresko samarrak diren eta hotz-boladarik ez
den falta, batez ere hilabete hotzenetan, urtarrilean eta otsailean, eta azaroan
eta abendua, azken hauetan hain normalak ez badira ere.
- |
Urtarrila |
Otsaila |
Martxoa |
Apirila |
Maiatza |
Ekaina |
Uztaila |
Abuztua |
Iraila |
Urria |
Azaroa |
Abendua |
TºC. |
3,9 |
4,9 |
8 |
10 |
2,6 |
15,9 |
18,9 |
18,2 |
15,2 |
12,2 |
7,7 |
5 |
Uda ez da beroegia, uztailean ematen dira tenperatura altuenak (18,9ºC).
Tenperatura altuen eta prezipitazio urriagoen baturak sortzen dute udako
agorraldia, zeina uztailera eta abuztura hedatzen den (2. irudia), azken
hilabete horretan hain nabarmena ez bada ere. Zantzu horrek mediterraneoaren
eragina adierazten du, guri dagokigun Puron ibarreko sektorean argiago ikusten
dena, izan ere, Herran ibarreko sargunean Tobalina ibarretik dator
mediterraneoaren eragina dirudienez; hau landaretzan eta Riberako fruta-arbolen
laborantzan ikusten da, tradizionalki oso garrantzitsua izan dena eta gaur egun
fruta-arbol oin soil batzuen presentzia desitxuratua besterik ez duena, izan
ere, fruta-arbolak ez dira aipatutako herritik gorako uretan zehar aprobetxatu.
Azkenik, herri-topografiak klima esparru murritzagoetan izan dezakeen eragina
aipatu behar da. Horrela, Valderejo inguratzen duten mendiek ipar-mendebaldeko
masa hezeak eten egiten dituzte, bertan deskargatzen delarik onbroklima bat
sorraraziz; modu horretan laiotz guneen eta egutera guneen arteko lehen
bereizketa bat ezartzen da. Orobat, laiotz guneek mikroklima are freskoagoa dute
eguzki argia oso zeharka jasotzen dutelako, horrek ia etengabe iluntasunean
egotea eragiten du. Gainera, mendi-mazelatik zehar igotzen den aire masaren
hotzak eraginda sarritan behe-lainoen kondentsazioa sortzen da. Egutera guneek
aldiz, giro beroago eta lehorragoa dute, intsolazio handiagoaren ondorioz eta
aurretik aipatutako faktoreen ondorioz.
Ezberdintasun hau oso argi ikusten da landare-espezieen banaketan, nabarmen
ezberdintzen diren paisaiak sortzen direlarik.
3. GEOMORFOLOGIA
Hemen aztertutako eremua Kantauriko mendikatearen egituraren barruan kokatzen
da, bere hego isurialdean eta mendebalde/ipar-mendebalde eta ekialde/hego-ekialderantz
dauden zerrak hartzen ditu.
Erliebea, paisaia osatzen duen elementua, erliebe egituratua lez defini daiteke,
izan ere, honek erabateko fideltasuna erakusten du tolesdura tektoniko batek
definituta geratzen diren egiturekiko. Beste arlo batzuetan bezala, bisagra
egitura duen zonaldea da, sektore honetan aurkitutako eraginak jatorriz
Asturiaseko mendigunekoak eta Pirinioetakoak baitira, haiei, estalgarri eozeno
eta mesozoikoak zokalo sakonaren tektonikora egokitzen diren estaldura tektoniko
batekin erantzuten dielarik. Gainera, erliebe horretan antiklinalak zati
altuetan daude eta sinklinalak zati baxuetan.

Klimodiagrama. Bóveda.
Multzo hau unitate tektoniko batzuetatik abiatuz antolatzen da (3. irudia);
Puron errekaren ibarra, zehazki, Arcena mendizerrak inguratzen du hego-mendebaldean
eta Boveda mendizerrak ipar ekialdean, lerrokatze hauek antiklinal desbentratu
baten aldeak osatzen dituzte.
Erliebe egituratu hau Lahoz-eko ardatz antiklinal handian barneratzen da, ipar-mendebalde
eta hego-ekialde norabidean, nahiz eta ekialderanzko eta mendebalderanzko joera
duen aire-geltoki inguruan, zeinaren dimentsioak 23x5 kilometrokoak diren gutxi
gorabehera. Antiklinal honen hegoaldean buzamendu markatuagoak ditu eta
zenbaitetan azpi-bertikalagoak iparraldean baino, eta bere nukleoa ekialde-mendebalde
norabideko faila sistema batekin failatua dago (3 eta 4 irudiak).
Hego-mendebaldeko periklinalaren itxieraren ondorioz morfologia eliptikoa du,
aipatu bezala, antiklinal desbentratu baten adibide ederra osatzen duelarik.
Izaera karbonatatua duten material kretazikoei eragiten die Albienseko areaz
osatutako nukleo batekin, sektore hau deprimituagoa da, materialek duten
deleznabilitate handiagoaren ondorioz.
Litologiari dagokionez, Kretaziko guztian zehar hedatzen diren material
kareharriak eta dolomitikoak dira nagusi, pisu mailak eta tuparri mailak
tartekatzen direlarik; deleznabilitate ezberdineko material hauen tartekatzeak
erosio bereizle bat garatzea dakar, erosio honek intentsitate berezia hartzen du
tuparri mailetan eta bere lehen eragina ibarraren irekiera handiago edo
txikiagoan antzeman daiteke, zeharkatzen dituen lurren arabera (5. irudia).

3. Irudia

4 eta 5 irudiak
3.1.Modelatze formak
Eremu hauetan karedun materialak nagusi direnez, forma exokarstikoak nahiko
gutxi dira eta antiklinalen bobedan edo aldapen ifrentzuan kokatzen dira, beraz
garrantzia eskasa dute; Aitzitik, endokarst-aren garapena bikaina da.
Ibai modelatzea da nagusi eta bertan Puron errekak ibar bat induskatu du,
zeinaren morfologia zeharkatzen dituen materialen gogortasunaren baitan dagoen,
beraz, errekak ibar estua du kareharria eta dolomia Coniaciar eta Santoniarrean
eta ibar zabala du Albiar areatan eta Turoniar eta Santoniarreko tuparri
mailetan (5. irudia).
Ibai ibarrei eta Puron errekako bidegune honetako (Herran-Ribera) hormetan
kokatzen diren iturburu karstikoei dagokionez, geomorfologia garrantzia handia
duten toba pilaketa multzoak agertzen dira. Asko dira zonaldean dauden toba
eraikuntza eta eraikuntza trabertinikoak, adibide batzuk ikus ditzakegu Frias,
Tobera eta Molinar errekaren ibar guztian zehar; bide honetatik, azpimarragarria
da osaketa horien toponimia ugariak: Tobalinako ibarra, Tobera, Toba ibarra,
Tobillas, Tobanililla, e.a.
Tobak depositu karbonatatuak dira eta jatorri kimikoa dute eskualde honetako
karedun mendigunetik datozen uretan sakabanaturik doazen karbonatuen
prezipitazioaren ondorioz. Erreakzio itzulgarriaren parte dira: Toba eraikinen
disoluzioa -prezipitazioa, edo karstifikazio-eraikuntza. Beraz, karstifikazio
fase garrantzitsuei dagozkien deposituak dira (NICOD, 1986).
Bestalde bere azterketa oso interesgarria da, paisaiaren berreraikitzera
gerturatzeko aukera ematen duelako; halaxe da, baldintzak ezagutzeak eta tobak
eraikitzeko beharrezko mekanismoak, pilaketa hauei izaera paleoekologikoa ematen
die, multzo karbonatatu hauek eraiki ziren ingurunearen berreraikitzea
ahalbideratuz; modu horretan, pilaketa horiek informazioa ematen dute honako
ikuspuntuetatik begiratuz:
• Paleoekologikoa: toba eraikinak eraikitzeko inguruari dagozkion baldintza
batzuk bete behar dira: mendi-mazelen fitoestabilizazioa uretara lurra iristea
ekiditeko, intsolazioa, plubiositatea, agorte handirik gabeko ur isurketa
lasaiak, oinarri maila egonkorra, izotz-izotz urtze ziklo gabezia.
• Floristikoa: tobek eta Trabertinoek landaretza arrasto ugari dituzte, haziak,
polena eta baita zurtoin, hosto eta fruituen nukleoak eta arrastoak, haien
azterketak, gainerako ikatzaren azterketarekin batera, landaretza paisaiaren
berreraikitzea ahalbideratzen dute.
• Faunistikoa: toba deposituetan dauden mikrofauna arrastoen aztarnek,
muskuiluenak batez ere, gerturatzea ahalbideratzen dute, batez ere, era
bikainean aztertu diren baldintza ekologikoen aldaeren agerpenarekin.
Puron errekaren sektore honetan bi topa pilaketa nagusiak agertzen dira:
I. Lurpeko uren iturburuekin lotutako toba pilaketak. Ez da mota honetako
adibide ikusgarririk agertzen, nahiz eta Puron errekaren eskuinaldean eraikin
txiki bat ikus daitekeen, Burgos eta Arabaren arteko muga zeharkatu ostean. Bere
agerpena iragazkortasun ezberdinetako litologien arteko kontaktuari zor zaio (tuparri
eta kareharria), ura hor bideratu egiten da azalerara iritsi arte. Ur hauek
mineralizazio maila altua eskuratu dute, sektore guzti hau osatzen duten eta lur
azpitik zeharkatu diren masa karbonatatuen disoluzioaren ondorioz. Azalera
gainean jadanik, urek bere oreka apurtzen duten moldaketa bio-fisikokimiko
batzuk jasaten dituzte karbonatuen prezipitazioa eraginez. Zakarki geruzatu
diren ibai-ohez osatuta daude, zeinak mendi-mazelara egokitzen diren.
II. Ibar hondoko toba pilaketak. Puron errekaren hondo zaharrarekin lotzen da,
bertan betetze handi samarra osatzen baitu; zenbait gunetan 10 metroko lodiera
hartzen dute eta bi azpi multzo bereiz daitezke euren artean:
-Pilaketa kalkarenitikoak, profila oso etzana duen ibar zatian kokatzearen
ondorioz, edo hesi funtzioa egiten duen toba eraikin baten presentziak ura behin-behinekoz
geldiarazi duen zonalde batean kokatzearen ondorioz, edo kasu honetan gertatzen
den moduan, ibarraren estutzearen ondorioz uraren dinamika oso lasaia den ibai-ibilguekin
lotzen dira. Mota honetakoa da Puron errekan gehien agertzen dena, bertan
birlautze handia sortzen dira Santa Anatik hasi eta handik aurrera, ibaian
behera.
-Errekaren luzera-profilaren malkarren hausturetan kokatzen diren hesi funtzioa
egiten duten toba eraikinak; Mota hau Puron ibarra estutzen den gunean ikus
daiteke, Ribera ondoren, baita irteeran ere eta eskuinaldetik iristen den
ibaiadarra eta erreka honek bat-egin eta berehala, handik beherako ur korrontean,
bertan agertzen da mota honetako adibide onena(5. irudia).
Sektore honetan agertzen diren hesi eraikinek ur-jauzi funtzioa dute Puron
errekaren ibai-ibilguarekiko perpendikularrean, hura itxi egiten dutelarik.
Formazio mota hauek eraikitzeko behar diren baldintzak ditu: malkarra hautsiko
duen ibar estutzea, errekaren luzeera-profil ahula, batez ere Karst gisako
elikaduran oinarritua eta landaretza higrofilo ugari duen paisaia (CASANOVA,
1981 ).
Eraikin mota hauek zonalde askotan aurkitu dira (Plitvice, Croacia, (ROGLIC,
1981), La Provenza (CASANOVA, 1981), Ruidera (GONZALEZ MARTIN eta beste zenbait
1987», eta bere eraikuntza eredu eta funtzionamendua asimilagarria da haiekiko.
Toba eraikinen eraikuntzaren hastapena errekaren luzeera-profilean ematen den
haustura baten agerpenarekin abiatzen da, honek uren astintzea eragiten du,
haien gasgabetzea eragiten du eta ondorioz sortzen den karbonatuen prezipitazioa
prozesu fisiko-kimiko baten barruan; baina horrez gain, oxigenazio oneko,
argitasun eta sakontasun gutxiko puntu hauek egokiak dira landaretza
kolonizazioarentzat; kolonizazio honek fotosintesiaren bidez uraren orekaren
erreakzioa aldatzen du, kasu honetan jatorri biologikoa duen karbonatuen
prezipitazioa eraginez, modu horretan, hesi trabertinikoaren enbrioia sorraraziz.
Modu honetan, gune bertikalean hazten den hesi eraikin bat eraikitzen da eta
orobat, toba eraikin bat sortzen da zeinak gune bertikalean hazten denez,
errekako uraren behin-behineko geldiaraztea eragin dezakeen. Puron ibarraren
sektore honetan zentimetro bat eta zentimetro ugariko lodiera duten kapen
gainjartzea ikus daiteke; bere oinetik eta eraikinaren goialdeko zatietaraino,
goroldioen faziez –hauek uraren astintzearen zonaldeetan kokatu ohi dira-
osatutako ibai-oheak nabarmendu daitezke, ibai-ibilguaren morfologia zaharra
erakusten duten malkar ahuleko kapatan eratua. Eraikinaren goialdean ibai-ohe
hauek apurka bertikal bihurtzen joan zirela ikus daiteke tobaren hesiak altura
gehiago hartzen zuen heinean eta uraren jauzia handiagoa zen heinean.
Garrantzitsua da, halaber, algek eta bakterioek elkarrekin egiten duten lana,
hesi eraikinetan ohikoak diren zolda estromatolitokoak eragiten dituen algaz eta
bakterioz betetako tapiza eraikitzen baitute. Gainera, toba eraikinaren alboko
sektoreetan, uraren energia ahulagoa zen lekuan, kanabera eta ihiz osatutako
landaretza bat finkatu zen, zeinaren existentzia zurtoin eta toba hodien
fazietan islatuta geratzen den.
Eraikin hauek eraikitzen diren aldi berean, toba masaren barrualdean
karstifikazioa eta barne-hodien eraketa sortzen da, eraikinaren isurbide
partzial lez baliatzen dena; Horren garapenak eraikina erortzea eta kolapsatzea
eragin dezake. Ibai-ibilgua ixten duen hesiaren hazkuntza bertikala ematen den
bitartean, ibaian behera toba eraikinen aurre mailaketa horizontala ematen da,
karbonatuen prezipitazio berriak sortzen dituzten barne-hodi hauen erakuntzaren
ondorioz eta malkarraren haustura zonaldeko briofitoen kolonizazioaren ondorioz,
beraz, korrontearen eta grabitatearen indarrak trabertinoen aurre mailaketa
dakar.
Oharpen txiki bat egin behar da toba pilaketei buruz, izan ere, nagusitasun
morfoklimatiko gehienetan egon badauden arren, eremu mediterranearretan
eskuratzen dute hedapen handiagoa eta bertan ematen da haien adierazpide
gehiago, beraz, “esanahi global mediterranearra” dutela esan daiteke(VAUDOUR,
1984).
Azkenik, mendi –mazeletan hainbat faktore geomorfologiko elkarrekintzan biltzen
dira. Horrela, bere izaera litologikoak, kasu honetan, materialen
erresistentziaren araberako ihesbide bertikalen existentzia zehazten du.
Garrantzitsuak dira, halaber, iraganean eta gaur egun prozesu geomorfologikoek
utzi dituzten aztarnak. Sektore honetako mendi-mazela gehienak tapizatzen
dituzten kolubioi pilaketak, tenperatura baxuagoak sorrarazi dituen baldintza
klimatikoen aldakuntza eman den unea adierazten du eta, era berean, ez dago
harkaitzak babesteko gai den landaretza bat, horrek hormetatik datozen
materialen emisioa eragiten du eta ondorioz mendi-mazelak estaltzen dituzten
kolubioi pilaketen multzoak sortzen dira. Hauen eraketa Kuaternario aurreko
garaietan edo garai modernoagoetan eman ahal izan da, ibar honen mendi-mazela
ugari erregularizatzen dituzten harritzak orduan eratuko zirelarik.
Mendi-mazeletan ere, aipatu dugun moduan, toba pilaketen adibideak aurki
ditzakegu, zeintzuk gainerako toba eraketekin batera deskribatu diren, kalitate
handiagoa lortzeko xedez.
3.2. Puron erreka
Boveda mendizerran jaiotzen da erreka, 1.150 metroko garaieran, Leron (1.240 m)
eta Leron (1.236 m) tontorren inguruan eta iparralde eta ipar-mendebalde eta
hegoalde eta hego-ekialderanzko joera dauka Lahozko ardatz antiklinal
kretazeoaren ondorioz, zeina oso zatiturik aurkitzen den litologia oso
labaingarrien sorkuntza aprobetxatuz. Kretazeo alde guztia zeharkatu ostean,
errekak askoz ere ahulago bada ere, Kretazioraren norabide bera jarraitzen du
kareharriz, areaz eta buztin zuriz eraikitako azpialdeko Miozenoetara iritsi
arte. Hemendik aurrera, erreka ibar zabal batean sartzen da eta ibai-ibilguaren
gainean alubioi-depositu eta terrazak eta lautada uholdeak antzematen dira,
Pleistozenoaren garaira eramaten gaituena. Aipatutakoak Ebro errekan ere ikus
daitezke eta bertan gainera garapen handia dute. Zonalde honetan terrazak
zintzilika daude metro gutxira, horrela, amildegi txikiz eta errekastoz
banatutako arrastakin hutsak baino ez dira geratzen. Sektore honetan, errekak
bere ibarra zabaltzen du, erdialde-azpialdeko Miozenoko La Bureba (buztin
gorriak, hareharria eta area) Eraketa zeharkatuz eta baita Eraketa honengan ere,
bere bidea Ebro errekan amaitzen duelarik. Une horretan Villarcayo-Medina
sinklinalaren unitate tektoniko handia zeharkatzen du.
4. LANDARETZA ETA FAUNA
Zonalde hau trantsizio gune bihurtzearen ondorioz, sektorean espezie atlantiko
mesofiloak eta mediterranear xerofiloak elkarrekin bizi dira. Hiru giro bereiz
daitezke argi eta garbi (6. irudia):
-Tontorrak, hormak eta harritzak, bertan landaretzaren kolonizazioak zailtasun
asko ditu.
-Sektorea basotsuak.
-Errekak zeharkatzen dituzten ibarren hondoak, bertan giza jarduera kokatzen da.
Atal honetan ari garelarik, Fernández de Montoya eta beste batzuk (1993)
Valderejo parke naturalaren inguruan egin duten lana nabarmendu behar da.
4.1.Tontorrak, horma bertikalak eta harritzez tapizatutako mendi-mazelak
Lehenengo zonalde harritsuetan, bai haitzebaki eta gailur-lerroetan, bai
harritzetan, bizi diren landaretza komunitateak eta animaliak aipatuko ditugu.
Garbi dago, baldintzen gogortasunak eraginda inguru murritza dela honakoa, izan
ere, bertan organismoen espezializatzea nahitaezkoa da, horrela, bertan bizi
ahal izateko hainbat egokitzapen berezi garatu behar dira. Zonalde hauetan
haizeak urratu eta lehortu egiten du, maiz izozte eta izotz-urtze zikloak ematen
dira eta ia ez dago estalki edafikorik.
Giro honetan landaretzaren garapena tontorren morfologien eta harrizko hormen
baitan dago, horrela, gero eta bertikalagoak izan orduan eta landaretza gutxiago
kolonizatuko da bertan eta txikiagoa izango da eboluzio aukera. Zenbaitetan,
itxuraz bizitzarik ikusten ez den arren, harkaitzak kolorez aldatzen dira
likenak eta goroldioa bertan kokatu direlako, azken hauek, harkaitzaren
meteorizazio prozesuan organismo garrantzitsuak dira, izan ere, gerora
landaretza gogorragoak kolonizatuko duten lur geruza fin bat sortzeko gai dira.

6. irudia. Puron errekaren ibarreko mendi-mazelatan ageri diren landaretza
kliseriea:Fdez. De Montoya eta beste batzuk, 1993
Haustura eta erlaitzen presentziak landaretzaren kolonizazioa ahalbideratzen
dute, izan ere, euskarri gisa baliagarri den lur berri bat sorrarazten baitute;
modu horretan, landaren bereziak aurki ditzakegu, garoa (garaizka beltz,
harkaitz apurtzaileak), sabina beltzaren hainbat adibide (Juniperus phoenicea),
harkaitzaren tea, anemonak edo Puron errekaren hormetan oso ohikoak diren
txilardi kaltzikola besteak beste (6. Irudia), azken hau elorri-triska (Genista
occidentalis) eta txilar arruntaz eratua (Erica vagans). Bestalde, hegaztiek
euren habiak ezartzeko baliatzen dituzten harkaitzei atxikirik dauden komunitate
nitrofiloak aurkitzea ere ohikoa da.
Babes gutxien duten zonaldeetan, haizearen jarduerak eragin gehien duen zonalde
horietan, baldintza gogor hauetara egokitutako landaretza aurki dezakegu; bertan
hazten dira kuxin-formako eiteak, hauen hostoek ezkozko estalkia dute
transpirazioa murrizteko eta forma herrestariak hartzen dituzte, gayuba (Arctostaphylos
uva-ursi) , honek sektore honetako lur ugari tapizatzen ditu edo ipuru txikia (
Juniperus communis subsp. nana) esate baterako. Ingurune honetan zonalde
honetako endemismo bat bizi da, aulagia txiki bat, zeinaren izen zientifikoa
Genista eliassennenii den.
Toki garaienetan basoak ez du garatzerik lortu baldintzen gogortasuna dela eta,
pago eta arte multzo txikiak besterik ez daude bertan.
Zuhaixka multoz txikiak ere agertzen dira, elorri beltza (Prunus spinosa),
ipuruak (Juniperus communis), espirea (Spiraea hypericifolia) eta gillomo (Amelanchier
ovalis) bezalako sastrakez osatuak.
Faunari dagokionez, tontorrak eta hormak komunitate ornitikoak garatzeko leku
egokiak dira, izan ere, babesteko eta habiak finkatzeko baldintza onak
eskaintzen ditu. Eremu honetan bizi diren espezie garrantzitsuenak aipatzen dira
soilik; hasteko oso ugaria den sai arrea (Gyps ful- v us) aipatu behar da. Sai
zurien presentzia ere nabarmena da (Neophron percnopterus) eta halaber, beste
hainbat korbidoena, guztiak nekrofagoak, hauek oso garrantzitsuak dira, izan
ere, bestela infekzio eragile handiak izango liratekeen arrasto organikoak
baztertzen baititu. Orobat, aipagarriak dira beste bi espezie, arrano beltza (Aquila
chrysaetos) eta belatz handia (Falco peregrinus) hain zuzen ere. Horrez gain,
ingurune honetan bizi diren txori txikien komunitate asko daude.
Harritzak ere ez dira leku egokiak landareentzat eta animalientzat, eta hainbat
egokitzapen (harritzara egokitzea ahalbideratzen dien lur azpiko organo oso
garatuak besteak beste) dituzten landare berezi batzuk hartzen dituzte leku
hauek; Normalean harritzaren zati txiki bat hartzen duten belarkiak izaten dira.
Bestalde, landaretzak harritza kolonizatzen duenean hura eratzeaz arduratzen den
prozesu geomorfologikoa gelditu egin dela edo oso ahula dela esan nahi du, beraz
landare estalkiak gelifraktoen edo haitzebakietatik datozen materialen osagaien
mugikortasun eskasa edo mugikortasunik eza adierazten duela esan daiteke.
Kolonizazioa belarkiek hasten dute, ondoren sastrakak hartzen du harritza,
bakartutakoz uhaitz oinek eta azkenik zuhaizti handiek. Aspis sugegorria (Vipera
aspis) eta horma-sugandila (Podarcis muralis) dira biotopo honetako animalien
ordezkariak, beste batzuen artean.
4.2.- Zonalde basotsuak
Puron ibarra inguratzen duten mendi-mazelak estaltzen dituzte eta jarduera
antropikoaren ondorioz gaur egun bere hedadura eta aniztasuna antzinakoarekiko
ezberdina bada ere, baso mota ezberdinak antzeman daitezke.
Pagadiak
Pagoa (Fagus sylvática) sektore honetan baso misto eran agertzen da, Lizarra (Fraxinus
excelsior), Hagina (Taxus bacata), Erkametza (Quercus faginea) edo Pinu
gorriarekin (Pinus sylvestris) batera.
Historikoki pagadiak hedadura handia hartu zuen, Tobalina ibarrean ere agertzen
ziren pagadiak, artadien eta erkametzen gainetik kokatzen ziren eta Obarenes eta
Parameras de la Lora mendien arteko pagadien lotura osatzen zuten Iparraldean.
Sektore honetako pagadiak desagertuz joan dira eraso sekular baten ondorioz,
nahiz eta XIX. mendeko bigarren erdialdean oso intentsua izan zen, zonalde
honetako espezieen urritasun unearekin (1851) bat etorri zelarik, izan ere,
orduan hedadura handiak moztu egin ziren Bizkaiko sidelurgia industriarentzat
ikatza ateratzeko.
Artadiak
Zonaldeko hedadura handiena hartzen dute artadiek; arteak eta zurbeltzak
(Quercus ilex) osatzen dute artadia eta batez ere hegoaldera begira dauden mendi-mazeletan
kokatzen dira. Baldintza edafiko nabarmen batek eraginda erkametzen gainetik
kokatzen dira; artadia hemen zergatik kokatzen den azaltzeko, gehiegizko
hezetasuna topatzen duen espezie xerofitoa dela ulertu behar da; hezetasun
horrek babesa ematen dio oso lehorrak, porotsuak, karstifikatuak, eta ia estalki
edafikorik gabekoak diren harrietan kokatzen denean.
Artadiak mendi baxu baten itxura du, trinkoa zuhaitz ertain-txikiz hornitua,
izan ere jatorri antropikoa duen degradazio aro bat islatzen du, baina aro hori
ez da suntsiketa aroa, izan ere, arteak lur ez erabilgarritan kokatzen dira (kareharrizko
lito-lurrak). Baso hauek gainera, aspalditik kokatu ziren etxeko ekonomietan,
izan ere, artea egurra lortzeko aprobetxatzen zen, bere energiagatik. Hori dela
eta, kontzejuek beren erretserbak mantendu behar zituzten, kontzeju-ondare
bihurtu ziren eta derrigorrezkoak ziren mantentze lan kolektiboak.
Itxura itxia hartzen duen basoa da, ongi garatutako basope batekin, bertan
ipuruak (Juniperus oxycedrus) eta ezkaiak (Thymus vulgaris) nabarmentzen dira,
azken espezie hau ugaria da Herran eta Ribera artean eta oso urria Riberatik
gora.
Faunari dagokionez, artadiaren morfologiak eta zuhaitz zaharren eskasiak
komunitate ornitiko garrantzitsu baten garapena oztopatzen dute; artadian bizi
diren ugaztun aipagarrienen artetik gineta (Genetta genetta), soro-muxarra (Eliomys
quercinus), zeina izenak adierazten duen moduan Quercus erako zuhaitzak dauden
basoetan ohikoagoa den, azeria (Vulpes vulpes), basakatua (Felis sylvestris),
basurdea (Sus scrofa)... aipatu behar dira.
Pinudiak
Pinu gorriak (Pinus sylvestris) eremu asko hartzen du zonalde guztian. Bertako
espezie bat den arren, hartzen duen hedadura handiaren ondorioz, giza
jarduerarekin harremanetan dago eta mozketa, sute eta artzain jarduera honek
espezie honi lehentasuna eman dio pagadia edo erkametza bezalakoen aurretik.
Halaxe da, bere hedadura ekologiko handiagoak, suteen ondorengo aitzindari
izaerak eta aziendak pagadi eta erkametz gazteak pinudi gorri gazteak baino
gehiago erasotzen zituztenez, espezi hau birsortu eta hedatu egin da. Basopea
ahabi muluak (Vaccinium myrtillus) dituzten txilardi eta irasailez beteta dago.
Espezie honetako egurrak erdi mailako kalitatea du eta eraikuntzan eta altzariak
egiteko erabiltzen da.
Pinudi batean komunitate ornitiko handi bat eta pagadi batean biltzen den
faunaren antzekoa biltzen dira, izan ere, askotan pinudiak pagadientzako oso
aproposak diren lurretan kokatzen baitira. Katagorria (Sciurus vulgaris)
nabarmendu daiteke landare eraketa honetako ugaztun ugarienetakoa lez; Halaber,
zenbaitetan izurritea eragin dezakeen intsektu baten presentzia ere ohikoa da:
pinu-beldarra (Thaumetopocea pityocampa).
Erkametzak
Har dezakeen hedadura, gaur egun hartzen duena baino askoz handiagoa da, hori
argi geratzen da pinudien barruan erkametzak (Quercus faginea) ikustean edo pinu
eta erkametzez osatutako multzo mistoak agertzen direnean. Hala ere erkametzen
murrizketak badu zerikusirik bere kokapenarekin, izan ere, garaiera baxuetan
kokatzen denez soro lurrekin borrokan daude, hau agerian geratzen da alboko
Tobalina ibarrean, bertan, espezie hau konglomeratu gaineko ezpondetan besterik
ez dira ikusten.
4.3. –Ibarreko hondoak
Azkenik, Puron errekako ibarraren hondoan agertzen den landaretza aipatu behar
da, bere erriberako eta soroetako landaretza azaletik deskribatuz.
Urbazterreko landaretza ez da oso anitza sektore honetan, aitzitik, erreka
bazterra zeharkatzen duen sahasti batera mugatzen da; arrain faunari dagokionez
amuarrainak eta (Salmo truta fario) ezkailuak (Phoxinus phoxinus) nabarmendu
behar dira.
Soroei dagokionez, garrantzitsua da heskaiek jorratzen duten lan ekologikoa
aipatzea, izan ere, aniztasun ekologiko bat bermatzeaz gain fauna ugarirentzako
elikadura eta babesa ere badira; bide honetatik, proposatutako ibilbidearen
azken sektorean, Ribera inguruan, dauden heskaiak nabarmendu behar dira elorri
zuriz (Crataegus monogyna), elorri beltzez (Prunus spinosa), astigar ezberdinez...osatuak.
5. PROPOSATUTAKO IBILBIDEA
Proposatzen den ibilbidea Herran herritik abiatzen da. Puntu honetara iristeko
Sobrongo urtegitik barrena Ebroko ibarra jarraitzen duen errepidea hartu behar
da, Quintana Martín Galindez norabidean, Tobalina ibarra zeharkatuz. Barcina del
Barco igaro ostean, eskuinetara dagoen saihesbidea hartu behar da Gabanes-erantz,
hau zeharkatu egin behar da, ondoren Promediano, azkenik Herranera iritsi arte.
Herranen, Puron errekako ibarra jarraitzen duen bidea hartu behar da, Ribera
herriraino, bertan amaitzen da ibilbidea. Puron errekako ibarraren zati honi
dagokionez, Briviesca Orduñarekin komunikatzen zuen erromatar bideak, Frias
herritik barna, Ebro erreka gurutzatuz Puron erreka zeharkatuko zuela
baieztatzeko zantzuak daude, hala ere ezin da segurtasun osoz baieztatu.
1. Kareharri santoniarretan induskatuta morfologia estua duen ibarreko zati
labur bat zeharkatu ondoren, ibarra zabaldu egiten da nabarmen, tuparriz
betetako lur santoniar hauek zeharkatzean. Lahozko antiklinaleko mendebaldea
osatzen duten geruzen egitura monoklinala ikus daiteke; aldea osatzen duten
materialen gogortasun ezberdinak ibai bideak aprobetxatzen duen pasabide
ortoklinal sistema bat sortzen du.
Ibar irekiera hasieran, Puron errekaren ezkerraldean pilaketa klubional bat ikus
daiteke, zeinak sektore honetan agertzen den alboko ibar txikitik datorren kono
bat osatzen duen. Mendi-mazelak estaltzen dituzten harritzak ere aipagarriak
dira. Zonalde honetan ibar hondoko lehen toba pilaketa ikus daiteke; terraza
kalkarenitiko lodi bat da, bi aldetan erabat horizontala den sabai bat duten
ibai-ibilguak ditu eta bidea, hain zuzen ere, sabaitik barna doa. Eraketa bera
ibarreko beste zenbait puntutan agertuko da, eta baita zonalde honetatik hurbil
dauden beste ibar batzuetan ere; beste kronologiarik adierazten duten
azterketarik ezean, Holozenoa dela baiezta daiteke.
Landaretzari dagokionez, artadia edo karraskala nagusitzen da, zeinak
iparraldera begira dauden mendi-mazelak estaltzen dituen, gainera deigarria da
barnealdetik ibiltzea eragozten duen bertako itxura nabarra. Sastraka bat ere
agertzen da, bertan aipagarria da ezpela.
2. Berriro, ibarra estutu egiten den gune batera iristen gara, errekak Santoniar
ertaineko kareharriz osatutako maila gogorrago bat zeharkatzen duelako; estutze
honen ondoren, lur tuparritan kokatzearen eraginez ibarra zabaldu egiten den
gune bat hasten da. Hemen berriro agertzen dira toba pilaketak, aurrekoen
tankerakoak eta izaera kalkarentikoa dutenak batez ere; haiekin Puron errekaren
egungo ibai-ibilguak bat-egiten du ur-jauzi txiki batzuekin. Zati honetan,
errekaren eskuinaldean, aurretik aipatutako alboko toba pilaketa agertzen da.
Ibaian gora jarraituz, toba eraketek forma eta fazie ezberdinak dituztela
ikusiko dugu, pilaketa karbonadunak dira, zeinak desnibela gainditzeko, ura
isurtzen zen antzinako ur-jauzien morfologia islatzen baitute; xehetasunez
behatuz gero antzinako ibai-ibilgua ikus daiteke eta baita landare aztarna
batzuk ere, hauei kaltzio karbonatoa erori zaie kolore ilun eta argiko banda
zentrokide batzuetatik. Landare aztarna hauek aztertu eta ezagutuz tobak sortu
ziren garaian zegoen basoaren nolakotasun partziala berreraiki ahal izango da.
Mendi-mazeletan maiz gertatzen dira suntsitzeak, horietako batzuk handiak, eta
mendi-mazelak tapizatzen dituzten harritzak.
Ibarra zabaltzean, sahatsez eta lizarrez osatutako landaretza ripikola garatu
egin da eta mendi-mazelak artez, pinuz, ipuru sastraka batez eta ezpelez
estalita daude, batez ere.
Hurrengo zatira heldu baino pixka bat lehentxeago ermitategi bat dagoela aipatu
behar da, berau monjeek bizimodu bakarti bat egiteko erabiltzen zuten toban dago
induskatuta; bisigodoen garaikoa izan daiteke.
3. Hemendik aurrera ibarra estutu egiten da, izugarrizko amildegi bat eratzen
delarik eta ingurunea guztiz aldatzen da; Orain arte ibar zabaletik zihoan bidea
ibar estuago batera egokitzen da orain, garai Coniaciarretako kareharri eta
dolomiak zeharkatu bezain laster. Bertan ugariak dira oraindik toba pilaketak,
baina orain hormetan tapizatzen den eraketa estu batera mugatuak daude eta
bereziki babestutako zonaldetan mantentzen dira tarteka, bere aztarnak talweg-arekiko
zintzilik geratzen direlarik. Gune hauetakoren batean, bideak errekaren
eskuinaldea hartzen duenean, oso argi ikus daitezke masa karbonatatuaren barnean
agertzen diren landare aztarnak, batzuk gainera errazak dira ezagutzen. Horma
batzuk gainera ganga-formakoak direla antzeman daiteke eta garai batean ura
eramaten zuten kofadurak ere ikus daitezke.
Aipatu denez, ingurunea aldatu egiten da, hori argi ikusten da landaretzan,
orain espezie oso ezberdinetako zuhaitzek osatzen duten baso misto batek osatzen
du bertako landaretza: ezkiak, haginak, pagoak, pinuak, erkametzak edo
astigarrak, besteak beste.
Pinuz eta erkametzez osatutako baso txiki batera iritsi aurretik, oraindik
erreka erabat ahokatua doan sektore honetan, jarraitzen aritu garen toba
pilaketa bat ikus daiteke ibarraren eskuineko paretari erantsia, pilaketa
hainbat ibai-ohek osatzen dute eta bertan ibaian gora suntsitu eta gune honetan
pilaturik geratu diren beste toba pilaketa batzuetako aztarnek osatutako fazie
berri bat ikus daiteke.
4. Jarraian ibarra berriro zabaldu egiten da area albiarrak iristean, bertan,
zelai zabalak agertzen dira eta hondoan gaur egun abandonatua dagoen Ribera
herria ikusten da, 1981. urtean pintura gotiko oso interesgarriak aurkitu ziren
lekua, eliza, nabarmentzen delarik. Herria Arcena eta Peña de Carrias
mendizerretako malkarrek inguratzen dute, hauen mendi-mazelen landaretza pinu
eta pagoz hornitua dago. Gune honetan amaitzen da proposatzen den ibilbidea.
Azkenik, interesgune natural berezi hau, bai bere berezitasun geomorfologikoen
eraginez eta bai landaretzari dagozkion berezitasun eta berezitasun taunistikoen
eraginez 1992. urtean parke natural izendatu dela aipatu behar da. Ezaugarri
bereziak dituen espazio hau babesteko dagoen beharra eta interesa agerian uzten
duen gertakari honek kontrako eragina izan dezake, ia “ahaztuta” egotetik
txangoak egiteko lehentasunezko leku bilakatuz, horrela, gaur egun espazioaren
mantenurako kaltegarria izan daitekeen bisitari kopurua hartzen du. Horregatik,
eta mugapen neurriak hartzeko beharra nagusitzen ari den beste espazio babestu
batzuekin gertatzen ari dena ikusirik, espazio natural hauen benetako babesera
bideratutako araudia ezartzeko unea da, prebentzioaren bidez interes handia
duten inguru hauen suntsiketa eta desagerpena ekiditeko balioa izan dezan.
BIBLIOGRAFIA
AAVV (1983" Alava en sus manos 5 Tomos Caja Provincial de Alava
AAVV (1988" Itinerarios ecológicos de Alava Gobierno Vasco
Departamento de
Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente, 110 págs
CASANOVA, L (1981" Morphologie et biolithogénése des travertins
Formations carbonatées externes tufs et travertins Assoc Fran~ de
karstologie, pp 45-55
FERNANDEZ DE MONTOYA, E" URIBE-ECHEBARRIA PM (1992" Naturaleza y
huella humana en Valderejo Sustrai, n' 24, 1"' Trimestre, 1992, pp
59-61
FERNANDEZ DE MONTOYA, E" URIBE-ECHEBARRIA PM y ZORRAKIN, ,
(1993)La vida en el parque natural de Valderejo
Diputación Foral de Alava, 127 págs
GONZALEZ MARTIN, JA, ORDOÑEZ S y GARCIA DEL CURA, MA (1987"
Evolución geomortológica de las Lagunas de Ruidera (Albacete-Ciudad Real"
Estudios Geológicos, 43, pp 227-239
IGME (1979" Medina de Pomar Hoja n' 110 del Mapa Geológico de España
escala 150000 (Memoria y Cartografía"
lGME (1980" Oña Hoja n' 136 del Mapa Geológico de España escala 150000
(Memoria y Cartografía"
NICOD, J (1986" Facteurs physico-chimiques de raccumulation
des tormations travertineuses Mediterranée n' 1-2, pp 161-164
ORDOÑEZ, S GONZALEZ MARTIN JA y GARCIA DEL CURA, MA (1986"Sedimentación carbonática actual y para-actual en ras Lagunas de
Ruidera Revista de materiales y procesos geológicos, 4, pp
229-255 ,-.-
ORTEGA VALCARCEL J (1974" La transtormación de un espacio rurar
Las Montañas de Burgos Univ de Valladolid Depto de Geografía 531 págs
ROGLIC, J (1981" Les barrages de tul calcaire aux lacs de Plifvice
Formations carbonatées externes tufs et travertins Assoc Fran~ de
karstologie pp 137-144
VAUDOUR, J (1984" Les travertins de piémonr contribution ál'étude des
géosysté-mes karstiques méduterranéens Montagnes et Piémonts RGPSO" pp 349-362
|