 |
ARRASATEKO PARKEA :
MONTERRON
Š Ingeba |
MONTERRON PARKEA
Non:
Arrasate
Hedadura:
73.425 m2
Sarrera: GI-627 errepidetik
Garraio publikoa:Autobusa: La Vergaresa (Eibar-Gasteiz
ibilbidea; Bergara-Eskoriatza;Zumarraga- Eskoriatza; Oņati-Durango;
Oņati-Gasteiz); Pesa Garraioak (Oņati-Bilbo); Transconor (Eskoriatza-Donostia);
Jesus Jauregi Ibabe (Aramaioa-Arrasate); Automoviles de Alava enpresa (Eibar-Logroņo).
Zerbitzuak eta baliabideak:Besteak beste, herriko Kultur Etxea,
kultur ekitaldiak egiteko anfiteatro itsurako harmailak edota antzerkiak.
Elementu azpimarragarriak:
XVII. mendeko jauregia eta lorategia.
Landaretza exotikoa du hirigunetik gertuen dagoen lekuetan. Gainera, garai
bateko baso hosto erorkor mistoa mantentzen da oraindik. Arrasaten
geratzen den azkenetarikoa da.
Debekuak:
zakurrak aske ibiltzea eta bizikletak.
Kartografia:
Espainiako Mapa Topografikoan 88-III orria 1:25.000
eskalan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mapa Topografikoko 88-33 orria 1:5.000
eskalan.
Monterrongo markesak eraiki zuen
barroko estiloko jauregia XVII. Mendean eta Arrasateko ondare historiko
garrantzitsua gordetzen da bertan. Izan ere, Felipe V.ena, Maria Kristina
erregina, Isabel II.ena erregina edota Canovas del Castilloren gisako
pertsonaiak izan ziren bertan. Etxearen fatxada nagusia harlanduzko lanez
egina dago eta gainontzekoak, berriz, harriz eginak daude. Ate nagusiko
zuloa kiatez inguratua dago. Kateek erret etxea izateagatik zuen
immunitatea adierazten zuten.
Arrasateko alde zaharreko iparraldean
dago, Zarugalde auzoan. Otarola Lizentziatuaren kaletik San Kristobal
ermitaren aurrietaraino iristen da; San Kristobal ermita izan zenaren
alboan dago egun herriko hilerria (Altamira ingurua). Hilerriaren kota
baxuena Monterrongo eraikinaren maila berean dago, 212 m-ko garaieran.
Altuena, berriz, ermitaren inguruetako bera da, 329,90 m.
Jauregian Arrasateko Kultur Etxea
dago egun. Inguruan lorategiak eta basoak daude. Parke publikoa da
hedadura guztia. Parke horretan dauden zuhaitzak Arrasaten egun dauden
zuhaitz autoktono gutxienetarikoak dira. Izan ere, bertako zuhaitzak
(haritz kanduduna) ordezkatuak izan ziren. Berroihaneztatzea dela-eta
pinuak landatu zituzten haritzen ordez.
Parkea kontutan hartu zuten 1984
urtean egin zen hirigintza proiektuan. Finkaren erabilera publikoa eta
kulturala aztertu zuten. Era berean, guneak zituen balio estetikoak,
historikoak, artistikoak, naturalak, ingurumenarenak edota
hirigintzarenak kontutan hartu ziren.
Parkea sei zatitan banatua dago; zati
bakoitzak zeregin jakina du, baina elkarren arteko harremana dute:
A gunea:
Parkearen aurkezpena da. Hiri gunearen eta naturaren
bitarteko zatia. Otarola Lizentziatuaren kalearen kantoian dago, Monterron
Jauregiaren inguruan.
B gunea:
Jauregia eta inguruko eraikinak dira (besteak beste,
terraza, jangela eta zalditegia). Eraikin guztiek jauregiarekin zerikusia
dute.

Parque de Monterrķn
|
C gunea:
Parkeko sarreratik 242 m-ko kotan dagoen bidera arteko
hedadura du guneak. 110 metroko luzera eta 24 metroko desnibela du, % 22ko
aldapa du beraz. Parkeko gunerik interesgarrienetarikoa da; besteak beste,
egoteko leku ona da dituen azpiegiturak direla-eta. Bisitariek gehien
erabiltzen duten gunea izateaz gain, lorategi gehien duen zatia ere bada.
Azpimarragarriak dira, esaterako, harmailak, urmaelak, atseden hartzeko
lekuak, argiztapena eta lorategiak.
Harmailen
diseinua inguruaren tipografia kontutan hartuta egin zen,
horregatik anfiteatro klasikoen eskema jarraitzen du. Malda txiki bat duen
hasierako oinarria du eta guztiz lauzatua dago.
Inguru horretan bi urmael
daude. Parkeko sarreratik gertuen dagoena Zisneen urmaela da eta
zubi bat du alde batetik bestera. Mateo Nicolas kondearen putzua,
berriz, gorago dago. Biak, baina, atseden hartzeko lekuan daude. Parkeko
bidezidorrekin bat egiten dutenean paisaia paregabea osatzen dute.
Parke osoa egoteko eta atseden
hartzeko leku paregabea den arren, zenbait gune horretarako prestatuagoak
daude geometriagatik eta bertan dauden higigarriak direla-eta.
Jauregiaren inguruan dagoen
lorategia eraikinaren ondoren osatu zen. Horregatik, bertako
landareek, gehienak exotikoak, ez dute 350 eta 375 urte baino gehiago.
Halere, landareak kokatzeko modua dela-eta aurrez ezarritako diseinu bat
jarraitu zutela pentsa daiteke; eta, gainera, agerian uzten du, landare
guztiak batera landatu zirela. Lorategiak izan duen zaintzagatik mantendu
dira landareak hain egoera onean. Landare exotikoen artean aipagarriak
dira ondorengoak: sekuoia luzea eta gorria, hagina, zedroa, magnolia,
izeia, ezkia eta altzifrea. Zuhaixka- erakoak berriz aukubak, boj-ak,
photiniak eta erramu- gereziak dira. Aipagarrienak, halere, sekuoia gorria
( bi zuhaitz daude) eta sekuoia luzea ( zuhaitz bat dago) dira. Bi
espezieak antzerkietarako egokitutako lekuaren alboan daude. Landarearen
osasuna eta mantenuaren gakoa duen tamaina da, bataz beste, 38 eta 45
metroko altuera du. Enborraren diametroa, berriz, 11 eta 18 metro
bitartekoa da.
D gunea:
lorategiaren eta diseinatutako parkearen arteko pasabidea da. Baita baso
naturalaren sarrera ere. Espezie autoktonoak eta baso misto hosto
erorkorretan ohikoak diren espezieak ikus daitezke. Tartean espezie
exotikoak ere ageri dira.
E gunea:
parkearen goiko aldea da, San Kristobal ermitaren hondakinetara iritsi
baino lehenagokoa. Baso autoktonoen ezaugarriak ditu, arestian aipatu
bezala, baso misto hosto erorkorrena. Haritz kanduduna da nagusi eta
lizarrak, gaztainondoak, zurbeltzak, astigarrak, pagoak eta gereziondoak
ditu lagun. Zuhaixkak ere badira, besteak beste, erratza, gorostia eta
gurbiltza.
F gunea:
San Kristobal ermita zenaren hondakinak daude gune honetan. Gune laua da
eta paisaia ikusi ahal izateko hiru eserleku ditu. Handik Deba ibaiko
harana ikus daiteke, baita Arrasate ere. Arrasate oso gune
industrializatua dela aipatu behar da, gizakiaren aztarnak oso nabariak
dira.
Arrasateko alde zaharra ikustera ere
gertura gaitezke, hura baita hiriaren sorlekua. Bertan bildu ziren lehen
biztanleak eta hura izan zen ia egun arte hirigune bakarra. Kale nagusi
erabat zuzena du alde zaharrak eta hura inguratzen duten ilargi erdi bana
alde bakoitzean. Erdiko kalea deritzo egun, garai batean Gaztelako
Erret Bidea izan zen. Olaeta Kalea ere azpimarragarria da,
izan ere, bertan ezarri ziren lehen olagizonak. Iturrioz kalea
bizileku modura erabili zuten hiriko bizitza hasi zen unetik.
Juan Batailatzailea Deunaren
Parrokia ere
azpimarragarria da. Gela nagusia eta albo banatan kaperak daude. Gotiko
garaiko sarrera du elizak, kapitel figuratuak ditu eta beste hamaika
xehetasun, esaterako kanpo aldeko kontrahormak. XIV. Mendekoa dela diote,
halere, dorrea eta sakristia ondorengo mendeetan eginak dira (XVII). Hiru
nabez osatua, koloma klasikoak eta ganga oso altuak ditu eraikuntzak.
Barruan, gotiko garaiko egurrezko sileria bat dago. Sileriak dituen
irudiak ez dira ohikoak, izan ere zenbait irudi iraingarri daude. Gipuzkoa
osoan ez dago gisa horretako ahulki gehiago. 1990ko hamarkadan erabat
berritu zuten. Elizaren parean, erdiko kalearen kantoi batean, Olarte
Kantoi kalean hain justu, Mendia etxea dago. XVII. mendeko hiriko jauregia
da. Azpimarragarria da duen galeria ederra.
Plaza Nagusia
XVII. mendean eraiki zuten herriko jaiak egiteko leku egokia izate aldera.
Zezenketek garrantzi berezia zuten. Hura eraiki ahal izateko etxe ilara
oso bat bota zuten. Inguru horretan, arestian aipaturiko elizaren parean,
Udaletxea dago. XVIII. mendekoa da eta estilo barrokoa du. Plaza
Nagusiaren eraikuntzaren azken txanpan jarri zuten Udaletxea bertan. Lehen
Iturrioz kalean zegoen Arrasateko Udaletxea. Sarreran dagoen armarria
Martin Karrera arkitektorena da. Izan ere, Karrera izan zen 1756 urtean
Udaletxea diseinatzen hasi zena.
Zerkaosteta kalean, Iturrioz kalearen
alboan eta orain arte aipaturiko eraikinetatik gertu, herriak lehen zituen
harresiak ikusi ahal ditugu. Sei metroko altuera, almenak eta barnean
ibili ahal izateko bideak ditu harresiak. Defentsari dagokionez leku
estrategikoa zuen Arrasatek. Ondarearen gehiengoa egungo etxebizitzekin
bat eginda mantentzen dira, baina Zerkaostea kaleko dendetan ere ikus
daiteke harresia izandakoa.
Olaeta eta Iturrioz kaleek bat egiten duten lekuak Portalea ikus
daiteke. Gotorlekura sartzeko eta irteteko erabiltzen zen atea da. Lehen
Gazteluondoko sarreran zegoen, baina lekuz aldatu zuten herrira sartzeko
atea izateko ezaugarriak mantentzen ez zituelako (batez ere kalearen
aldapa zela-eta).
|