Txindoki mendian (Larrunarri) Zaldibian

GOIERRI

Gipuzkoako probintziaren hego-ekiaIde-an dago; 340,5 krn²-ko lur eremua hartzen du, Urola eta Oria ibaien ur goien eta erdibidean. Iparraldean Urola-Kostaldeko eskualdea du muga; ipar-ekiaIdean, Tolosaldea; mendebalean, Deba Garaia; eta hegoaldean, Araba eta Nafarroa.

Eskualde honen zatirik handiena Bizkaiko antiklinorioko ekialdeko ertzean txertatzen da, E-W norabide orokorreko tolesdura antiklinalen lerro batez osaturik. Harriak batez ere kare harri jurasiko eta urgoniarrak dira, oso sakonerai:no karst bihurtuak. Horixe da hain zuzen Aralarko mendien formazioa (Txindoki edo Larrunarri 1.341 m; Irumugarrieta 1.427 m; Artubi 1.265 m), baita Altzaniarena edo Aizkorrirena ere (1.544 m). Eskualdearen hegoldea guztiz betetzen duen mendilerro horrek Kantauri eta Mediterraneo itsasoen arteko ur isuraldeen banakuntza egiten du, Urola eta Oria ibaien buru. Isuraldearen iparraldeko mendietan lur azala leunagoa da (Arrolamendi 910 m; Itzaspi 973 m; Murumendi 868 m). Kare harrien ordez nagusi dira hareharriak, buztinak eta konglomeratu albense-zeno-manenseak. Garaienak gehienetan kare harriak dira, eta haitz bigunagoek berriz sakonuneak eratzen dituzte. Eskualdearen iparraldea Bizkaiko sinklinorioaren barruan sartzen da; nagusi da bertan flysch erako formazioa, tarteka sumendi harriak ere ikus daitezkeen arren.

Urola eta Oria ibaiek jasotzen dituzte eskualdeko urak. Urola ibaia Aizkorriko mendietansortzen da, Arbelaitzen (1.513 m) inguruan; Legazpi, Urretxu eta Zumarraga zeharkatu ondoren, irten egiten da eskualde honetatik. Oria ibaia, berriz, Otzaurte aldean sortzen da, eta eskualdeko lurretan barrena Itsasondoraino doa; bidean, Mutiloa, Estanda, Santa Luzia, Arriaran (urtegia dauka), Urtsuaran, Agauntza (Lareoko urtegia dauka) eta Zaldibia erteken urak biltzen ditu.

Goierriko landaredia batez ere larreek eta pagadiek osatzendute ur isuraldea erabaki tzen duten mendietan: Aralar, Altzania, Urkila eta Aizkorri; 600 metroz behera, ordea, hariztiak daude pinu sailekin batera; behe lurretan, pinudiak eta belardiak dira nagusi. 

Izadiaren aldetik interesekoak dira: hegoaldean, Aralar eta Aizkorri-Aloña-Leintzeko Gune Natural Babestuak; iparraldean, Murumendiko Gune Naturala. 

Eskualdeko biztanleria 66.246 lagunekoa da, hau da, Gipuzkoako biztanleriaren % l0  gutxi gorabehera. Beasain (12.558 biztanle) eta Zumarraga (10.287) dira eskualdeko geografia urbanoko buru; guztira 21 herri dira.

Beasaingo, Ordiziko (9.234 biztanle) eta Lazkaoko (4.990) herriguneek izan duten zabalkundearen indarrez, hiru udal barruti horiek elkartu egin direla esan daiteke, eta eskualdearen buru egiten duen konurbazioa sortu. Bere eraginpean bizi dira Olaberria (1.013 bitanle), Arama (158), Ormaiztegi (1.182), Mutiloa (164), Zerain (238), Zegama (1.401), Segura (1.275), Idiazabal (2.034), Ataun (1.690), Zaldibia (1.520), Gaintza (128), A1tzaga (95) eta Itsasondo (630). Legorretak, nahiz Tolosaldearen barruan egon, harreman estuak ditu Goierrirekin.

Urola Garaian ere beste horrenbeste gertatzen da: Zumarraga eta Urretxu (6.149 biztanle) ia elkartu direlarik, halako konurbazio txiki bat sortu dute; esan daiteke eskualdeko bigarren burua dela hori, eta bere eraginpean bizi direla Legazpi (9.183 biztanle), Gabiria (428) eta Ezkio-Itsaso (515). Baserri giroko alderdi paregabean diren azken bi herri horiek ere eskualdeko buruaren eragina jasotzen dute.

Legazpi, Zegama eta Idiazabalgo herrien hegoaldean Araba eta Gipuzkoako Partzuergoa dago (Urbiako ordokia eta Ataungo ekialdean dagoen Enirio-Aralar hartzen ditu).

Goierriko biztanleria oso bizkor hazi zen 1950etik 1960ra bitarteko hamarraldian, baina 1970etik aurrera hazkundea oso moteldu zen. 1981ean egindako erroldan biztanleriak beheranzko joera hartu zuela ikusten zen, eta handik aurrera joera hori bizkortu egin dela esan daiteke. Gaur egun, Deba Beherekoekin batera biztanleak galtzen ari dira Goierriko herri guztiak; hala ikusten da 1985etik 1991ra bitartean egindako azterketan. 

Komunikabideetan, eskualdeko bizkar hezurra Madrildik Irunainoko N-I errepidea da; Nafarroa nahiz Alaba aldera (Etxegarateko gaina, 658 m) lotzeko bidea da.

Beasaindik GI-120 errepidea abiatzen da, Nafarroarekiko lotura egiteko (Lizarrustiko gaina, 822 m). Zumarraga eta Deba Garaiarekiko lotura (Deskargako gaina, 587 m) GI-632 errepidearen bitartez egiten da. Zumarragatik Urola-Kostaldera jotzeko GI-631 errepidea erabil daiteke, eta Legazpi edo Deba Garaira jotzeko (Udanako gaina, 617 m), berriz, GI-2630 errepidea.

Trenbideak ere garrantzi handia izan du eskualdearen bizitza eta egitura sendotzeko, Oriako haranetik sartzen da Gipuzkoara trenbidea, Urolan barrena Urretxu eta Zumarragara heltzen da, eta handik ostera Oria aldera jotzen du, Irungo bidean Beasain eta Ordizia zeharkatuz. Abiadura handiko trenak Goierri E-W norabidean zeharkatuko du, gutxi gora-behera gaur egungo bidean Urretxuraino; handik Antzuola :eta Elorriora joko du, Gasteizetiketa Bilbotik datozen adarrekin elkar lotzeko. Ezkio-Itsa-son bazterbide bat egiteko asmoa dago.

Goierriko ekonomia industriaren gainean dago antolatua; sektore horretan 11.000 pertsona ari da lanean (langile guztien %51). Bederatzi langilez gorako lantegiak ehun eta gehiago dira; guztira, 9.000 langile hartzen dituzte. Gehienak metalgintzarekin lotutako jardueretan ari dira: Patrizio Etxeberria, Legazpin; Esteban Orbegozo, Zumarragan; Aristrain, Olaberrian; CAF (Compañía Auxiliar de Ferrocarril), Beasainen. Lantegi handi horietako batzuk herri barrenean daude.

Jakina, lantegi nagusi horien inguruan enpresa txikiagoak sortu dira, metalaren transformazio lanetan espezializatuak: Indar, Estandako Fundizioa eta Ampo, Beasainen; Jaso garabiak, Idiazabalen eta Itsasondon; Irizar autobusak, Ormaiztegin; Irimo eta Sarralde, Urretxun; eta abar.

Lehen sektorean 2.500 bat baserri edo Ilekazari ustialeku daude, guztira 36.000 ha lantzen dituztenak; horietatik herena belardiak dira, eta erdiaz goiti basogintzarako erabiltzen dira. Abeltzaintzan, 10.000 behi eta 30.000 ardi inguru dira. Aipatzekoa da Ordizian astero egin ohi den azoka.