Larraitz (Amezketa)

TOLOSALDEA 

Gipuzkoako ekialdean, 332,7krnē-ko lur eremua hartzen du eskualdehonek. Iparraldean mugakide du Donostialdea; ekialdean, Nafarroa; hegoaldean, Goierri; eta mende balean, Urola-Kostaldea.

Bortzirietako mendi sail paleozoikoa eta hari lotutako parteak eskualdearen iparekialdera sartzen dira. Hor, lur azala oso aldapatsua da: lurraren osagaiak bigunak diren alderdietan haran sakonak daude (Leitzaran, Zelai, Araxes...), eta osagai gogorragoek garaiera ertaineko mendiak sortzen dituzte: Urepel (1.059 m), Mandoegi (1.043 m), Ipuliņo (935m), Urdelar (849 m), eta abar.

Eskualdearen mendebala Tolosa-Arnoko antiklinorioari loturik dago; horren parte egiten dute Ernioko (1.072 m) sinklinal zintzilikatuak, Mendikute eta Belauntzako antiklinalek, eta Uzturreko (735 m) sinklinalak.

Bizkaiko sinklinorioaren jarraipen gisa, Haitzurdinezko kapusaia bi eremu horien hegoaldean dago; hareharriaketa tuparriak dira nagusi. Goierriko muga-mugan Aralarko mendikateko antiklinalaren iparraldeko azken mendiak aurkitzen dira (Txindoki edo Larrunarri, 1.341 m).

Tolosak (18.034 biztanle) eta Ibarrak (4.273) elkarrekin sortzen duten herrigunea da eskualdeko buru; bere eraginpean beste 26 herri txiki bizi dira: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian (Bidania eta Goiatz), Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu,  Legorreta, Lizartza, Orendain eta Orexa. Billabona (5.345 biztanle) eta Zizurkll {2.758) dira bi mila biztanlez gorako herri bakarrak. Billabonak eraginhandia du bertatik Zarautzeraino doan GI-2631 errepidean dauden herrietan, Donostiara nahiz Tolosara jotzeko bertatik pasa beharra dagoenez zenbait zerbitzu bereganatzen baititu.

XX. mendearen erditik 1981 arte biztanleriak goranzko joera izan zuen eskualde hone tan, baina beti erejoera hori Euskal Autonomia Erkidegoko hazkundea baino apalagoa izan zen. Ibarrako herriak, berriz, hazkunde bizkorragoa izan zuen, batez ere aldameneko Tolosaren zabalkundearen parte bat bereganatu zuelako. 1981etik aurrera eskualdeak oro har biztanleria galdu egin du.

Herri batzuk Tolosaldeaz kanpoko herriguneen eragina dute: Billabona, Zizurkil eta Adunak, Donostiarena; Legorretak, Beasain-Ordizia-Lazkao multzoarena. Aldeantziz, Beizama, nahiz Urola-Kost:aldeko herria izan, Tolosak eta Ibarrak osatzen duten gunearen eraginpean bizi da.

Etxebizitza bakanetan (baserri gisakoetan, alegia) bizi den biztanleriaren proportzioa Gipuzkoako handiena da: biztanleriaren %15. Herri txikietan (Alkiza, Belauntza, Gaztelu, Hernialde, Leaburu, Orexa, eta abar) ehuneko hori oraindik handiagoa da.

Komunikabide sarearen elementurik nagusiak Madrildik Iruneraino doan N-I errepidea eta trenbidea dira. Ibilbide laburretan, trenak garrantzi handia dauka eskualde honetan. Abiadura handiko trenak oraingo trenbidearen bide berdintsua izango du. Gaur egun diren proiektuen arabera, Tolosatik adar bat abiatuko da Iruņea, Zaragoza eta Bartzelona :ildera.

Gipuzkoak Nafarroarekin aspaldidanik izan duen lotura zaharra, N.130 errepidea alegia, guztiz bazterturik utzi du Andoaindik Irurtzuneraino doan A.15 autobideak. Horren eraginez, eskualde honen zentroa ziur aski Tolosatik Andoain alderago joango da piskanaka. Beste errepide nagusiak dira: Tolosatik Azpeitiraino doan GI-2634 errepidea (Bidaniko gaina, 532 m); eta Tolosatik Leitzara doan GI-2130 errepidea (Urtoko gaina, 610 m).

Tolosaldeko langileria 16.048 lagunek osatzen dute; horren %43,8 bigarrren sektorean ari da lanean. Bederatzi langilez gorako lantegiak ehun eta berrogeita hamar inguru dira; guztira 6.000 langile hartzen dituzte.

Tolosaldeko industria gehienak txikiak dira, metalgintzan eta papergintzan ari direnak. Papergintzako lantegiak teknologia aldetik zaharkiturik gelditu dira oso, eta horren eraginez enpresa asko itxi eta beste asko berregituratu behar izan dira. Bestalde, Tolosak eta Billabonak industriagintzarako lurrak prestatzeko arazo larriak dituztenez, industria berri asko Oriako haraneko beste herrietarajoan da (Aduna, Zizurkil, Anoeta, eta abar).

Zerbitzuen sektorean langileriaren %42,7 ari da. Inguru guztiko herriak oso txikiak eta biztanle gutxikoak direnez, ez da harritzekoa eskualdeko zerbitzurik gehienak Tolosan bertan bildurik egotea.

Tolosak epai barrutiko buru egiten du; Tolosaldeko herriez gainera (Bidegoian izan ezik, Azpeitikoan baitago), barruti horretan sartzen da Andoain ere, eta Goierri, mendebaleko herriak izan ezik (mendebalekoak Bergarako epai barrutian baitaude). Lehen instantziako eta  instrukzioko hiruna epaitegi ditu.

Lehen sektorean langile guztien %5 ari da gutxi gora-behera. Bi mila inguru baserri edo nekazari ustialekuek 26.885 ha lantzen diruzte; horietatik %34 belardiak dira eta %52 basogintzarako erabiltzen da. Abeltzaintzan, 15.000 inguru behi hazten dira 1.123 ustialekutan, eta 23.000 ardi 361 ustialekutan.