Autoz, Zumarraga/Urretxutik iritsiko zara, GI-2630 errepidetik.

LEGAZPI*. Lotura estua dauka Patricio Etxeberria metalurgi enpresarekin. Herritar gehienek enpresa horren lantegietan lan egiten zuten, eta 60 hamarkadako hornikuntza ere, hein handi batean, enpresa horrekin loturik zegoen, hala agintzen baitzuten garai hartako planteamendu sozial eta paternalistek. Denborak enpresarien pentsamoldearen eta jarduera ekonomikoaren aldaketa ekarri du berekin, eta horrek izugarri aldatu du herriaren egoera.

 

 

Kokapena: Urretxutik 3 kilometrora dago eta 12ra Oñatitik.

Biztanleak: 10.000 legazpiar inguru.

Festak: Santikutzak, maiatzaren 3an..

 

Andre Maria Zerutatzea parrokiak atari perimetrala dauka kanpoaldean. Lehendik zegoen eliza eraitsi behar izan zuten, egoera kaxkarrean baitzegoen. Horregatik, gaur egunekoa XVIII. mendekoa da gehienbat. (Eliza zaharretik, Santikutz kapera eta erretaula batzuk kontserbatu dira.) Hiru nabe dauzka

 

Legazpi. Udaletxea - Casa consistorial e iglesia parroquial

Udaletxea (1730. urtekoa) elizaren aldamenean dago. Hiru arku dituen ataria dauka. Lehen solairuan, bost ate dituen balkoi luzea dago; eta bigarrenean, berriz, hiru/lau bao daude eta armarri bat erdi-erdian

 

 

.

1990. hamarkadan,  eskualdearen turismoa dinamizatu nahi izan zuten, metalurgia eta artisautza gaien inguruan. Horretarako, Lenbur Fundazioa sortu zuten (Legazpi, Natura eta Burdina). Fundazio honen ekimenen artean, herri barruan egiten den ibilbide baten diseinua (Langileen ibilbidea) aipatu behar da. Ibilbideak hamabost interesgune ditu, Legazpiko langileek 1960. hamarkadan zeramaten bizimodua gogorarazi nahi dutenak, garai horretan iritsi baitzen metalurgia gailurrera.

Hauek dira ibilbidearen nondik norakoak: Patricio Etxeberriaren etxea, ekonomatua, pentsioa, ostatua … Eta barrendik birsortu diren espazio batzuk: Ikasgela, Kapera eta Langilearen etxebizitza.

Lenbur museoaren informazio-bulegoan emango dizkizute jarduera guztien inguruko argibideak. Tel.: 943 73 04 28.

Lenburrek bestelako ekimenak ere kudeatu ditu: burdinari buruzko museo bat*, antzinako nabe industrial batean dagoena; museotik gertu dagoen parke bat; eta Mirandaolako burdinola***, burdingintzarekin zerikusia duten hainbat elementu aire zabalean ikusteko aukera ematen duena.

Lenbur. Museo del Hierro. Legazpi (Guipuzcoa)

Mirandaolako burdinola Lenbur museotik 100 metrora dago. Apiriletik urrira bitartean, igandero (12:00-14:00) jartzen da martxan***, eta azarotik martxora bitartean, hileko lehen igandean. Han, hauspoen eta mailuen funtzionamendua ikus daiteke, indar hidraulikoaren eta olagizonen lanari esker.

Ferreria de Mirandaola. Legazpia ( Gipuzkoa)

Burdinola honen inguruko legenda batek dioenez, 1580. urteko maiatzaren 3an (igandearekin) ekin zitzaion lanari, erlijio-xedapenek agintzen zutenaren kontra. Eta lehen egun hartan, gurutze greko baten forma zeukan metalezko hondakin bat agertu omen zen. Berritze-lanak egin zirenean, 1952.enean, ermita bat eta klaustro txiki bat eraiki ziren gurutze hori gordetzeko.

Ekomuseo del queso. Legazpi

Gaztaren ekomuseoa. Erreizabal baserria.

Eskualde hau ezagutu nahi duen bisitariak beste bi bisitaldi osagarri hauek ere egin ditzake. Batetik, Erraizabal baserria: Artzaintzaren ekomuseo* txiki bat eta aldamenean abeltzaintza-instalazioak eta ardi-gazta nola egiten den dituena ikusgai. Bestalde, Igaralde baserria, Brinkola auzune txikian dagoena. Baserri horretan, ogia egiteko labe tradizional bat eta ogia eskuz nola egiten zen ikusteko museo txiki-txiki bat (Ogiaren Txokoa) daude.

Caserío Igaralde. Brinkola - Legazpia

Igaralde baserria (Ogiaren txokoa)

Hartu berriro autoa, eta jarrai ezazu GI-2630 errepidetik Oñati aldera. Udana muinotik igaro beharko duzu. Gailurrera iritsi baino pixka bat lehenago, Udanako labeak topatuko dituzu.

Udanako bi labeak* 1996an zaharberritu ziren. Kanpoaldetik, piramide-formako enborra dute; eta sekzio oboidea barrualdean. Harri-hormak dauzkate, eta harlanduak izkinetan. Eraikin gehiago dituen gune handiago baten zati dira: ingeniariaren etxea, langileburuaren etxea, bolborategia, biraketa-plataforma, aire-tranbiaren azken ostikoa, minerala aukeratzeko arrapala (estaldura galdu duena) eta kargarako plataforma. Alderdi urrunena —labeek, arrapalak eta plataformak eratua— isurki bakarreko teilatu arin batek estaltzen zuen, errepideraino iristen zena.

Hornos de Udana. Legazpi

 

Otorduak:

Lenbur lurralde museoko jatetxea aukera erosoa izan daiteke.