Ruta por las fortificaciones del monte Jaizkibel (Pasaia - Hondarribia)  (Guipuzcoa)

Eskurtsionistari gomendatzen zaio ura eta kirol oinetakoak edo bota arinak eramatea.

Garraio publikoak Pasai Donibaneko alde zaharrean dagoen kale bakarraren hasieratik gertu utziko zaitu. Jarraitu kalearen bukaeraraino. Ez duzu galbiderik.

Orientazio errazte aldera, Datum WGS84 koordenatu geografikoak emango dira, GPS nabigatzaileek erabiltzen dituztenak, puntu garrantzitsuenetarako.

Ibilbidearen hasierako koordenatuak: garai bateko potzelana-fabrikaren adeiluzko tximinia.

Longitudea: 1 55 0 2
Latitudea: 43 19 28

Fuerte de guadalupe. Vista general de la obra de la derecha.

Tximinia horretatik Sta. Isabel gaztelura 950 m daude. Horietatik 15 bat metro gelditu gabe dira, baina gomendatzen da geratu eta eraikinez eta portuko bistez gozatzea.S

Ibilbidea Pasai Donibanen hasi eta Hondarribian amaitzen da. Ibilbidea eginez ikusten dira Santa Isabel gazteluaren hondakinak (XVI. mendea), Lord John Hay-ren gotorlekua, Jaizkibelgo dorreak, San Enrique gotorlekua, Guadalupe gotorlekua (guztiak XIX. mendekoak) eta P linea (XX. mendea). Hondarribiko gotorlekuei dagokienez, berriz, hobe da beste ibilbide baterako uztea.

Ibilbidea nola egin: oinez.

Ibilbidearen luzera: 16,2 km.

Tramo m.
Pasai Donibane (S. Juan) - Sta. Isabel 900
Sta. Isabel - Lord Jon Hay 2.860
Lord John Hay - I Dorrea 1.840
I Dorrea - II Dorrea 1.270
II Dorrea - III Dorrea 1.185
III Dorrea - S. Enrique 1.240
S. Enrique - IV Dorrea 1.500
IV Dorrea - V Dorrea 1.280
V Dorrea  - Guadalupe 1.250
Guadalupe - Hondarribia 2.950
TOTAL 16.275

Mendizaleak ez direnentzako zailtasuna: ertaina.

Mendizalentzako zailtasuna: txikia.

Iraupena: egun osoa.

Kota maximoa: San Enrique: 545 m. (mugarri geodesikoa gotorlekuan bertan dago).

Ibilbide alternatiboa: Santa Isabelen ingurutik, GR marka gorriei eta zuriei jarraitu. Ibilbide alternatibo hau aldapatsuagoa da proposatutako ibilbidea baino, baina laburragoa ere bada. Lord John-etik aurrera, bi ibilbideek bat egiten dute.

Balio erantsia: Gotorlekuez gain paisaia ederrez ere goza daiteke, itsas aldera goitik begiratuta: Txigudiko badia, Irán… Bereziki dotorea da IV eta V. dorreen arteko ibilbidea: Jaizkibelen bi isurialdeak ikusten dira.

Haurrentzat egokitua: Bai, duten adinarekin maldak dituen ibilaldi luze bat egiterik baldin badute (gutxienez 12 urte). Bereziki erne ibili behar da gotorlekuak bisitatzerakoan, babesik gabeko desnibelak daudelako; eta baita S. Enriqueko antena inguruetan eta Guadaluperako jaitsieran ere, eremu maldatsuak direlako.

Egun gomendatua: Deskuiduan Guadalupe gotorlekuaren barrualdea ikusteko bisitak baldin badaude, bisita horien eguna.

Garraio publikoa:

Irteerara (Pasai Donibane) iristeko, H1 linea (Donibane-Donostia). Donostian, Gipuzkoa plazan du geltokia. H1linea (Herribus) Lurraldebus-arena da.

Hondarribiatik bueltatzeko, Hondarribia-Donostia interbus autobusak daude (Lurraldebus-enak). Batzuk zuzenean iristen dira, autopistaz; beste batzuk, berriz, hainbat geldialdi egiten dituzte, bideko herrietan.

Automobila: Ibilbidearen zati bat automobilean egiteko moduan ipini daiteke, ibilbidea oinez egitea gomendatzen den arren.

Jan: Pic-nic areak Arrokaundietan (Lord John Hay gotorlekuaren inguruan) eta Guadalupe gotorlekuan; hor jatetxe-askaldegi bat ere badago (La Cantina).

Har itzazu behar diren prebentzio neurriak; ahal duzula, ez igo zona arriskutsuetara. Umeekin baldin bazoaz, zaindu itzazu arreta handiz


Fuerte de Guadalupe. Foso, escarpa aspillerada y cañoneras de las casamatas

Normalean ez da izaten bisitarik Guadalupe gotorlekuaren barrura; garai batean, ordea, izaten ziren eta litekeena da bat edo beste antolatzea (galdetu Hondarribiako turismo bulegoan: 943 645458). Hala balitz, antola ezazu ibilaldia gotorlekurako bisitaren ordutegia kontuan hartuz. Dena den, gotorlekua kanpoaldetik inguratu dezakezu.

Pasai Donibaneko alde zaharrak trafikoa murriztua dauka. Tximiniaren inguruan, aparkalekuak daude, aparkatzeko lekua beti aurkituko ez baduzu ere.