Propagandako liburuxken banaketa-ereduak (hondakin sorrera)
San Markoko Mankomunitatearen liburuxkaren azala (ezk.)
eta janari-denda kate ezagun batena (esk.)
Inpaktua:
|
*
|
Kokapena:
|
San Markoko Mankomunitatea (Donostia, Pasaia, Errenteria, Oiartzun,
Hernani, Lezo, Astigarraga, Lasarte-Oria, Usurbil eta Urnieta)
Janari-denden katea: Euskal Herriko udalerri gehienetan banatu da seguruenik
|
Behaketak:
|
Mankomunitatea: Laurogei bat gramo pisatzen zituen irudiz betetako
liburuxka bat (28 orrialdekoa) banatu zuten etxez etxe 2009ko urrian,
birziklatze-lerro bakoitzean zer hondakin-mota sartzen den azaltzeko. 60.000
etxe izan direla kalkulatuz gero, eta etxe bakoitzeko 80 gramo, sortu beharrik
ez zegoen 4,8 tona hondakin sortu dira.
Janari-denden katea: 2010eko martxoan, 76 orrialdeko eta 160 g inguruko
eskuliburua banatu zuten. Donostian bakarrik, 45.000 bat etxe daudela kontuan
hartuta, guztira 7,2 tona hondakin egiten du. Bitxia bada ere, liburuxkan bertan
hau esaten da: “Liburuxka egiteko beste paper mota bat erabili dugu, gure
ingurumenarekin errespetutsuagoa. Zain dezagun ingurumena guztion artean.
Liburuxka hau erabili ondoren, bota papera birziklatzeko edukiontzian” (?)
|
Proposamen orokorral:
|
Hondakinak EZ SORTZEA politika askoz eraginkorragoa da
birziklatzea baino. Mankomunitatearen liburuxka, orri soila izan zitekeen, eta
denda-kateak ez zuen liburuxka etxez etxe banatu behar, jasotzaileek ez dute
eskatu eta.
|
Irudia::
|
2009ko eta 2010eko liburuxken azalak.
|
|