Inpaktua:
|
****
|
Kokapena:
|
Urbieta eta Prim kaleen elkargunean (Donostia - San Sebastián)
|
Oharrak:
|
Oharrak: Antzokia itxita dago (jabetza pribatua).
|
|
Zabalik zegoen garaian 1.400 eserlekuko edukiera zuen besaulki-patio, bastarde
eta anfiteatroaren artean banatuta. Atikoan zegoen bigarren aretoa Donostiako
Orfeoiaren egoitza izan zen 1977a bitarte. Berrogeiko hamarkadatik aurrera,
zine-emanaldietarako erabili zen nagusiki. Azken etapan, Euskadiko Orkestra
Sinfonikoen entsegu-aretoa izan zen.
Jada itxita zegoela, sute txiki batek tramoia hartu zuen.
Bellas Artes antzokia (gutxi gorabehera 1920an).
|
Eraikinaren jabeek egindako proposamena::
|
Osorik behera botatzea eta hotel bat
eraikitzea. Egungo eraikina birsortuko litzateke, baino altuera handiagoarekin
eta fatxada-bao gehiagorekin. “Kupula” errespetatuko lukete, jatorrizko itxura
emanez.
|
Ordezko jarduerak::
|
Ekimen pribatua eraikina behar bezala birgaitzeko gai ez
bada, erakunde publikoek erostea. Egoki irizten zaio jatorrizko funtzioa
(antzokia) gordetzeari edo barruko egitura errespetatuz egindako birgaitzearekin
bat letorkeen jarduera baterako erabiltzeari.
Donostiako Musika Kontserbatorio (200 metrora dago) eta/edo “Francisco Escudero”
Kontserbatorioaren entsegu-aretoa eta auditoriuma izatea. (Kontserbatorioak
ebaluatu behar luke horren premia).
|
|
Eraikina zaharkituta dago, eta zerbait egitea
eskatzen du.
Garaiera handiagoa emanez gero, aukera dago (ongi egiten bada), etxadi horretako
gainerako eraikinen altuerarekin parekatzeko. Inguruko eraikinetan jasotze-lanak
egin dira eta altuera-aldea antiestetikoa da.
Antzoki gisa abian jartzeko obra handia egin behar litzateke, eta une hauetan,
badago horrelako eraikin nahiko.
|
Jardueraren aurkako argudioak:
|
Kanpoko itxura gordetzea interesgarria da.
Zuen funtzioa (antzokia) gordetzea interesgarria da.
|