Estilo erregionalistako eraikina, pago zurezko piloteen
gainean eraikia 1934an. Harlangaitz eta harlanduzko fatxadetan oinarritutako
hormigoi armatuzko egiturarekin eraiki zuten.
Balio artistiko handiegirik ez zuen, baina portu pasaiatarraren historia
errespetatzea proposatzen da, Lan Batzordearen egoitza izan baitzen.
Osasun-zerbitzuetarako eraikinak, zerbitzu-eraikinak eta aduanak osatzen zuten
portuko administrazio-eraikin sailaren zati zen.
|