Observación:
|
Ondorio positiboak izan zituen: tramoia eta butakak berritzea,
areto-gela egokitzea, eta abar, baina bestelako ondorioak ere jasan ditu,
babestutako eraikin batentzako negatiboak direnak. Alderdi negatibo hauek
antzeman daitezke:
-
Plateara eta palkoetara sartzeko alboko sarbidea kentzea,
eskailera-kaxa barne (lokal bihurtua).
-
Aretoaren alboko bi sarbideak kentzea (platea moduan
berreraiki dira, lehen ez zeuden arren); horrek aretoaren jatorrizko
egiturari eragin dio.
-
Aretoan sartzeko pasabideak guztiz aldatzea, platea eta
palkoen zonan, bereziki.
-
Palkoetara joateko jatorrizko eskailera kentzea, eta bat
ez datorren erreplika jartzea.
-
Palkoen solairuan balaustrada kentzea eta balkoiko
solairuan argiztapeneko baoak irekitzea. Horretarako, freskoak lekualdatu
dituzte.
-
Sarbide nagusiko markesina ez da batere egokia.
|