Home

 

Presentacion

Patrimonio

Infraestructuras

Urbanismo

Rural

Medio ambiente

 

 

Aurkezpena

Ondarea

Azpiegiturak

Hirigintza

Landa-ingurunea

Ingurugiroa

 

 

Superposición de las ortofotos de los Jardines de Reina Regente antes de su traslado (arriba, año 2007) y después del mismo (abajo, año 2009). 

Erregina Erregentearen kaleko lorategien ortoargazkien gainjartzea, lekualdatu aurretik (goian, 2007. urtea) eta lekualdatu ondoren (beheran, 2009. urtea), lorategiaren, bertako elementuen eta itxura eta dimentsioen aldaketa egiaztatuta. (Donostia - San Sebastian) (Gipuzkoako Foru Aldundiaren ortoargazkiak)

 

Impaktua:

***

Kokapena:

Reina Regente kalea (Donostia-San Sebastián)

Deskribapena:

Erregina Erregentearen kaleko lorategiak lekualdatzea:

  • Lorategi guztia Victoria Eugenia antzokira lekualdatu dute (hegoalderantz).

  •  Eskalinatak, begiratokia eta urmaela ekialdera lekualdatu dira, hogei metro, gutxi gorabehera

  •  Urmaela eta behatokia pixka bat aldendu dira.

  • Lorategiaren kota orokorrak metro bateko aldaketa jasan du, gutxi gorabehera; hori dela eta, lorategiak inguruarekiko duen lotura desitxuratu egin da, are gehiago..

  • Lorategia ekialdera eta mendebaldera zabaldu da, eta haren neurriak aldatu dira.

  • Ez da lehengoratu lurpeko aparkalekuko sarrera egin aurretik zuen egoerara, orain kenduta dagoena; garai hartan, harrizko bi balaustrada zituen, jartokiekin (ikus argazkia).

 Ez zen baimenik eman behar babestutako lorategi bat lekualdatzeko. Mugimendu horiek nabarmen aldatu dute lorategiaren pertzepzioa, Victoria Eugenia Antzokiari dagokionez, baita hiri-paisaia ere, orokorrean.

Esku-hartzearen ondorio positiboetako bat da aparkalekuko sarrerak jada ez diola kalterik egiten lorategiari, baina horrek ez du eragindako kaltea justifikatzen.

 

 VISTAS DE SAN SEBASTIAN NEVADO.

GureGipuzkoa.net | © CC BY-SA Kutxa Fotiteka: Fondo Marín. Pascual Marín

Boulevard- arekin muga egiten duen lorategi aldearen jatorrizko egoera. Ikus bi balaustradak, jarlekuarekin.

 

Proposamen orokorra:

Epe luzera, lorategiari hasiera bateko kokapena eta diseinua ematea aurreikusi behar da, eta, helburu horretarako, balaustraden erreplika (originalak ez baleude) jartzeko komenigarritasuna proposatu behar da

Ondare katalogoak eguneratu behar dira, eta ez da utzi behar hark babestutako elementuak lekualdatu daitezela. Eraginkortasunez babestu beharko da gainera, egoeraren araberako moden edo interesen mende egon ez dadin.

Irudia

Donostiako Udala eta Kutxa Fototeka.

Zuzendua

Ez


© ingeba. Todos los derechos reservados. © ingeba. Eskubide guztiak gorderik.

Véase el condicionado de esta sección