Home

 

Presentacion

Patrimonio

Infraestructuras

Urbanismo

Rural

Medio ambiente

 

 

Aurkezpena

Ondarea

Azpiegiturak

Hirigintza

Landa-ingurunea

Ingurugiroa

 

 

 Huertas ilegales en el Monte Ulia (Donostia-San Sebastián. Fuente: Ortofoto, Diputación Foral de Gipuzkoa, 2006.

Legez kontrako baratzeak

Inpaktua:

***

Kokapena:

Gipuzkoa, oro har.

Behaketa:

Legez kontrako baratzeak.

Proposamen orokorra:

Legez kontrako baratzeak kentzeko lurralde-programa ezartzea.

Neurri zuzentzaileak:

Baratzeen zentsua egitea, eta jarduteko lehentasunak finkatzea eragindako estetika- edo hirigintza-inpaktuaren eta/edo arazoak jasaten dituzten eremuak diren arabera.

Legez kontrako baratzeak kentzea, eta horrekin batera, lurzorua antolatzeko plan bat prestatu eta bideratzea lur-sail txikiak prekarioko lagapenean era antolatuan emateko helburuarekin, autokontsumorako barazkigintza ekologikoan aritzeko.

Lurzoru-parke horiek, toki egokietan kokatuak, administrazio publikoak kudeatuko ditu zuzenean edo zeharka, eta araubide zorrotzari lotuko zaizkio. Itxiturak izango dituzte, nekazaritzako lanabesak gordetzeko lekua, eta inpakturik eragiten ez duten ureztatze-sistemaren bat.

Kontuan hartzekoa:

Kontrolik gabeko baratzeek asko itsusten dute paisaia. Alderdi hauek asko eragiten dute horretan: kokaleku desegokiak, itxitura aldrebesak, plastikozko ontzi handiak eta legearen aurkako eraikuntzak.

Aisialdiko ortuak onuragarriak dira, baina ez dira edonola, batere kontrolik gabe, jarri behar.

Irudia

 Legez kontrako baratzeak Ulia mendian (Donostia). Iturria: Ortoargazkia, Gipuzkoako Foru Aldundia, 2006.


© ingeba. Todos los derechos reservados. © ingeba. Eskubide guztiak gorderik.

Véase el condicionado de esta sección