Neurri zuzentzaileak: Landa-ingurunean familiabakarreko etxebizitzak baldintza
batzuen arabera eraikitzerik izateko dagozkion lege-neurrien ezarpena aztertzea
proposatzen da. Etxebizitza horiek lur-sailak izango lituzkete derrigor atxikita
“ingurumenaren mantentze” erregimenean. Nekazaritzako jarduera oso-oso
txikiarekin (normalean, kanpo-kontratazio bidez) derrigor atxikitako lurzoruaren
(gutxienez, 50.000 m2) kalitatea eta inguruko paisaia zaintzera behartzea, eta
aldi berean, jarduera horrekin izandako diru-sarrera txikiei esker jarduera bera
jasangarri bilakatzea (diru-sarrerek gastuak berdinduko dituzte) da helburua.
Beste era batera esanda, aztertu behar da ea komeni den hirigintzako planeamendu
orokorrak aukera uztea lurzoru urbanizaezinean ohiko baserriek bertan behera
uzten dituzten lurren zati bat hartuko luketen familiabakarreko etxeak
eraikitzeko.
|