Home

 

Presentacion

Patrimonio

Infraestructuras

Urbanismo

Rural

Medio ambiente

 

 

Aurkezpena

Ondarea

Azpiegiturak

Hirigintza

Landa-ingurunea

Ingurugiroa

 

 

 

Zuhaitz handiegiak kaleetan (Donostia)

Inpaktua:

*

Kokapena:

Urbieta kalea (Donostia) eta beste batzuk.

Behaketa:

Zuhaitz handiegiak bide publiko eta/edo espaloien zabalerarako.

Proposamen orokorra:

Bide publikoaren ezaugarriekin bat datozen arbolak jartzea.

Neurri zuzentzaileak:

Neurri zuzentzaileak: Espezie txikiagoekin ordezkatzea.

Kontuan hartzekoa:

Zuhaitz handiek gehiegi iluntzen dituzte kaleak, etxebizitzen eguzkitzea oztopatzen dute eta goiko solairuetaraino ere iristen dira batzuetan. Halaber fatxadaren ikuspegia galarazten die oinezkoei, eta kalearena, etxe horietan bizi direnei.

Hiria egoera onean mantentzeari dagokionez, sustraiek espaloiak eta azpiko azpiegiturak hondatzen dituzte, eta txorko handiak egin behar izaten dira oinezkoentzako eremuen kaltetan.

Hobe da asko hazten diren espezieak plazetan edo parkeetan landatzeko gordetzea.

Irudia:

JAS, 2007. Urbieta kalea. Arbola, gazteak izan arren, garaiegiak dira.


© ingeba. Todos los derechos reservados. © ingeba. Eskubide guztiak gorderik.

Véase el condicionado de esta sección